Estratotipo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Estratotipoa''' unitate edo muga estratigrafiko baten ezaugarriak ongien erakusten duen ebakia da, hau da, erreferentziazkoa edo ereduzkoa dena. Unitate estratigrafiko bat (li...»
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
 
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Estratotipoa''' unitate edo muga estratigrafiko baten ezaugarriak ongien erakusten duen ebakia da, hau da, erreferentziazkoa edo ereduzkoa dena. Unitate estratigrafiko bat (lito-, bio-, krono- edo magnetoestratigrafiko) formalki definitzeko, urrats batzuk bete behar dira, horien artean, [[estratotipo]]a izendatzea eta ezaugarritzea. Horretaz gain, estratotipoak ere baldintza egokiak izan behar ditu aztertzeko, besteak beste, azaleramendua jarraitua eta hiato gabea izatea, bertaratzeko erraza eta azaleramendu babestua izatea<ref name="ZT">{{Erreferentzia|izenburua=ZT Hiztegi Berria|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/arroka|aldizkaria=zthiztegia.elhuyar.eus|sartze-data=2018-12-14}}</ref>
 
Kronoestratigrafiaren kasuan, estratotipoak (edo kronoestratotipoak) ez dira unitateenak izaten, unitateen mugenak (muga-estratotipoak) baizik. Horren arrazoia zera da: azaleramenduetako geruza-segidak askotan ez dira igarotako denbora ororen erregistroa, etenguneak edo [[Hiato (geologia)|hiatoak]] (erregistrorik gabeko denbora-tarteak) izaten baitituzte beren baitan. Azaleratutako geruza-segida baten barneko erregistro-gabezia posible horiek saihestearren, unitateen mugak definitzen dira. Era horretan, beraz, unitate kronoestratigrafiko bat dagozkion bi mugen artean dagoen arroka oroz osatuta dagoela jotzen da. Kanbriarraurrearen kasuan, aitzitik, ez dago muga-estratotiporik, hain zuzen ere, mugen irizpide markatzaileak adin absolutu zehatzak direlako eta, beraz, ez dagoelako erreferentziazko ebakirik. Proposaturiko muga-estratotipo bat onartua izan dadin, nazioarteko oniritzia behar du. [[Estratigrafiaren Nazioarteko Batzordea]]k (ICS) eman behar du oniritzia, eta, ondoren, erakundearen aldizkari ofizialetan (''Episodes'' eta ''Lethaia'') argitaratu behar dute<ref name="ZT" />.