Estoizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
42. lerroa:
 
== Iturri historikoak ==
[[Fitxategi:Zenonzitiokoa.JPG|thumb|300px|righteskuinera|[[Zenon Zitiokoa]], Diogenes Laerzioren ''[[Filosofoen bizitzak]]'' liburuaren [[1761]]. urteko frantsesezko argitalpen batean.]]
 
Estoikoen sistema filosofikoa osotasunez aztertzeko, beharrezkoa litzateke beraien idazkien bilduma osoa edukitzea. Estoiko zaharren idazki guztiak, zoritxarrez, galdu dira, eta [[Seneka]], [[Epikteto]] eta [[Marko Aurelio]]ren jatorrizko lanak soilik iritsi zaizkigu, gehien bat etikari buruz bestalde<ref>Marko Aurelioren ''Gogoetak'' egunerokoak estoikoen bizimoduaren irudi aberatsa ematen du, nork bere buruarekin egin behar duen lanari buruz.</ref>. Estoiko zaharren berri izateko, lehenengo mendeetan idatziriko zenbait [[doxografia]]tan oinarritu behar da: [[pseudo-Plutarko]]ren ''Filosofoen ikasbideak'', [[III. mendea]]n [[Diogenes Laerzio]]ren ''[[Filosofoen bizitzak]]'' (VII. atalean daude filosofo estoikoei buruzko azalpenak) eta [[Estobeo]]ren ''Laburpenak'' ([[V. mendea]]). Garai beretik datoz estoikoen pentsaeraren gainean zenbait filosofok eta kristau [[apologesi|apologetikok]] idatziriko iruzkinak: [[Alexandro Afrodisiakoa]], ''Patuaren gainean'' lanean, non estoikoak kritikatzen dituen; [[Platon]]en jarraitzailea zen [[Plutarko Keroneakoa]] (I-II mendeetan), ''Estoikoen barneko kontraesanak'' eta ''Estoikoen aurka kontzeptu arruntei buruz'' idakietan; [[Galeno]] sendagilea (([[II. mendea]]), [[Sexto Enpiriko]], [[Plotino]], Eusebio eta Nemesio gotzai kristauak (III-IV mendeak) eta Sinplizio ([[V. mendea]]). [[Zizeron]]ek, berriz, estoizismoaren irakaspenen berri ematen duelarik, estoikoen moraltasuna goraipatzen du bere lanetan. Iturri modernoei buruz, H. Von Arnim ikertzailearen ''[[Stoicorum Veterum Fragmenta]]'' (1903-1905) lan itzelak estoikoen idazkiak eta aipuak biltzen ditu.<ref>[http://plato.stanford.edu/entries/stoicism/ Stoicism], Stanford Encyclopedia of Philosophy delakoan. 2009-08-29.</ref>