Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
372. lerroa:
== Euskal/eusko auzia ==
Kaixo Oraina! [[Wikipedia:Txokoa#Eusko/euskal|Txokoan hasi dudan eztabaidan]] parte hartzera gonbidatu nahi zaitut, bozketa formalean amaituko den prozesuan. Lankide guztioi eragiten digun gaia da, Euskal Herriko eta hari lotutako edozein kontutan ugari erabiltzen dugulako idaztean zein hitz egitean. Orain arteko [[Wikipedia:Politikak/Euskal_aurrizkia|Politika Formaletan]] dagoenak eztabaida piztu izan du inoiz baino gehiago, eta garaia heldu dela dirudi hau berriz aztertzeko. Ondo segi [[Lankide:Iñaki LL|Iñaki LL]] ([[Lankide eztabaida:Iñaki LL|eztabaida]]) 22:08, 20 abendua 2018 (UTC)
 
== ''-ra ezkero'', tradizio handiko esapidea ==
 
Kaixo, Oraina. [https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lehen_hizkuntza&curid=22423&diff=6650524&oldid=6650214 Egin duzun aldaketa hau] desegitera noa, ''-ra ezkero'' tradizio handiko esapidea baita. Ikus ''[[Orotariko Euskal Hiztegi]]''ko «ezkero» sarreran, «(V). (Precedido de alativo). "Bein araezkero, una vez de (llegar) allá" [...]» hasiera duen paragrafo luzea.
 
Gainera, erabilera hori ez da zaharkitua, [https://www.ehu.eus/etc/?bila=ezkero ''Egungo Testuen Corpusa''k] adibide ugari dakartza:
* «[...] eta behin etxera ezkero bueltatzeko gogoa izango nuela esan zidan» (''Egunkaria'', 2001-08-01)
* «Azkenean, biziak adin batera ezkero ohi duen erabakia berandutzen ari zela-eta, [...]» (Joxan Elosegi, ''Egunkaria'', 2001-11-11)
* «Horrelako lan luzeetan, puntu batera ezkero ez dakizu gehiago zer ari zaren ere, hitzezko itsaso batean itoa bezala sentitzen zara.» (Imanol Lazkano, «Krisiari jarriak», ''Argia'', 2010-04-18)
* eta abar.
 
Ondo izan, eta segi wikipediagintzan. --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2019-02-18, 20:25 ([[UTC]])