«Espazio»: berrikuspenen arteko aldeak

4 bytes added ,  Duela 3 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (83.213.70.202 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Syum90 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Etiketa: lehengoratzea
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Espazioa eta espazioaren nolakotasuna aspaldidanik izan dira [[filosofo]]ak kezkatu dituen arazoak. Arazo horiei eman dizkieten erantzunen arabera bi talde nagusietan bana daitezke filosofoak: espazioaren errealitatea, materiaz osatutako edozein gorputzen izatetik kanpo, berez badela baieztatzen dutenak, eta hori ukatzen dutenak.
 
Horrela, [[Antzinako Grezia]]ko filosofo [[atomismo|atomistentzat]] eta [[Platon]]entzat bazuen zentzua espazio hutsaz hitz egiteak. Hori ez zuten onartzen Eleako filosofoek, haiek espazioa fikziotzat hartzen baitzuten. Eztabaida horri irtenbidea eman nahian [[Aristoteles]]ek ez zuen hitz egin espazioaz orokorrean; harentzat espazioa leku bat da, gauzak inguratzen dituen lekua. Aristotelesen teoria hori onartu zuten [[Erdi Aroa]]n.
 
Filosofia modernoan espazioari buruzko ideiak zalantzan jarri ziren. [[René Descartes|Descartesek]] [[ardatz koordenatu]]ak ezarri zituen [[geometria]]n, eta horrekin erlatibizatu egin zuen espazioaren kontzeptua, [[aritmetika]]ren eremura eraman baitzuen. Descartesentzat espazioa eta [[materia]] bereizezinak dira; espazioa berez den zerbait da, eta ez du zerikusirik materiak hartzen dituen formekin, ezta behatzailearekin ere.
[[John Locke]]ren iritziz espazioaren ideia [[ikusmen]]aren eta [[ukimen]]aren bitartez lortzen da; [[Gottfried Wilhelm Leibniz|Gottfried Leibnizentzat]], aldiz, espazioa ezin daiteke gorputzekin nahas; espazioaren erlazio teoria bat defendatzen zuen, haren ustez gorputzek beren artean antolamendu bat dutelako koka baitaitezke espazioan. Azken teoria horri aurre eginez espazioa absolutua dela eta bere edukiarekiko independente zela defendatu zuten [[Samuel Clarke]]k eta [[Isaac Newton]]ek.
 
[[Fitxategi:Albert Einstein Head.jpg|leftezkerrera|thumb|[[Albert Einstein]].]]
 
[[Immanuel Kant]]entzat espazioa intuizio moduko bat da, sentiberatasunaren ''a priori-''zko era. Hau da, espazioa ez da bizi daitekeen zerbait, baizik eta bizikizunak izateko baldintza. Kanten jarraitzaileek areagotu egin zuten espazioaren teoria idealista hori.