Minerva McGonagall: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
 
== Hasierako informazioa ==
 
11 ⟶ 10 lerroa:
== Historia ==
 
McGonagall 1920 inguruan jaio zela suposatzen da. 11 urterekin [[Hogwarts]]a joan zen eta [[Gryffindor]] etxean jarri zuen Kapela Sailkatzaileak.
Zazpi urteren ostean, ez dakigu zer egin zuen McGonagallek baina [[Albus Dumbledore]] zuzendaria bihurtzen denean, Gryffindor etxearen buru eta [[Antzaldaketa]]ko irakaslea bihurtzen da. Urte batzuk beranduago [[James Potter]], [[Lily Evans]], [[Sirius Black]], [[Remus Lupin]], [[Severus Snape]] eta [[Peter Pettigrew]]en irakaslea izaten da, eta [[Voldemort]]en lehenengo gerran Hogwartsen segitzen du Dumbledoreren zuzendaritzapean.
1981eko azaroaren 1ean Privet Driven elkartzen da Dumbledore eta [[Hagrid]]ekin [[Harry Potter]] bere osaba-izeben etxean uzteko, eta ondo ikusten da nola hunkitzen den.
Hamar urte beranduago, Harry Hogwartsa iristen denean, McGonagallek Harry hegan ikusten du eta [[Oliver Wood]] quidditch-taldeko kapitainari esaten dio Harry Gryffindorreko [[quidditch-taldean]] sartzen uzteko. Urte hartan bertan beranduago zigorra jartzen die Harry[[Hermione Granger]], [[Draco Malfoy]] eta [[Neville Longbottom]]eri.
Hurrengo urtean, 1992-93 ikasturtean Eskoila-Kontseilaritzak Dumbledore bidaltzen duenean bera bihurtzen da Hogwartseko zuzendari, eta oso hunkituta agertzen da Hermione harri bihurtuta azaltzen denean.
1993-94 ikasturtean, McGonagallek Sirius Blacki eta James Potterri buruz hitzegiten du Hagrid, [[Flitwick maisua]], [[Romserta andrea]] eta [[Cornelius Fudge]] ministroarekin. Ez da konturatzen Harry begira daukala.
1994-95 ikasturtean, McGonagall kontra agertzen da Harryk [[Hiru Aztien Torneoa]]n parte hartzen duenean, eta Cornelius Fudgerekin eztabaida gogorra edukitzen du Voldemort itzultzen denean.
1995-96 ikasturtean, [[Fenixaren Ordena]]n parte hartzen du, eta [[Dolores Umbridge]]ri ahalik eta gehiena egiten dio kontra. Umbridge eta bere auror-ak Hagrid bidali nahian ari zirela 1996ko ekainean, lau kordegabetzeko sorginkeriek harrapatzen dute bete-betean eta [[San Mungo]] ospitalera joan behar izaten du sendatzera.
1996-97 ikasturtean, Dumbledore hiltzean bera bihurtzen da zuzendaria baina ez du asko irauten, zeren 1997ko abuztuan Severus Snape bihurtzen delako zuzendaria.
1997-98 ikasturtean Hogwartsen gelditzen da McGonagall eta gogor burrukatzen da Voldemort eta bere hil-jaleen aurka. Epilogoan, diotenez, McGonagallek bizirik jarraitzen du eta Hogwartseko zuzendari.
 
== Izaera ==