Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
[[FileFitxategi:SFernando ospatzeko parada.jpg|thumb|Loiolako militarrek egindako parada, herritarren protestaren erdian]]
'''Espainiako Gerra Zibila Donostian''' [[1936]]ko uztailaren 18tik irailaren 13ra garatu zen. Hilabete eta erdiko erresistentziaren ondoren, Donostia Irundik zetozen [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|AltxamenduaAltxamenduaren]]ren aldeko indar militarren menpe erori zen. [[Irungo gudua (1936)|Irunen ondoren (irailaren 5ean)]], Donostia izan zen [[Gipuzkoako kanpaina]]n eroritako bigarren hiria.
 
Bitarte horretan, hiria errepublikaren aldeko indar politiko desberdinen arteko oreka bihurri batean bizi izan zen. [[Donostiako historia|Donostia]] galdu eta berehala, hamar milaka herritarrek ihes egin zuten, [[Bizkaia|Bizkai]] aldera gehienak, eta [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal HerriHerrira]]ra beste batzuk. Gerraren ondorio zuzenak artean hilabetetan luzatu ziren, errepresio gogor batez. Donostiaren okupazioari, Gipuzkoakoak jarraitu zion, 1936ko irail amaieran burutua Bizkaiko mugaraino.
 
Irailean, frontea urrundu ahala, Donostia erretagoardian geratu zen, eta hiria [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|kolpisten]] diplomazia eta propagandaren gune nagusi bihurtu zen, baita [[Espainiako Bigarren Errepublika|II. Errepublikaren]] kontrolpeko eremuetatik ihes egindako elite eta profesional eskuindarren bizileku, lantoki eta atsedengune ere. Ondorioz, [[Espainiako Gerra Zibila|1939an gerra amaitu zenerako]], hirukoiztu egin zen 1936ko irailean Donostian geratu zen biztanleriaren kopurua. Donostia [[Francisco Franco|Franco diktadorearen]] [[Francoren diktadura|eta erregimenaren]] udako bilgune izatera pasa zen hurrengo urte eta hamarkadetan.
== Testuingurua ==
{{Gehiago jakiteko|Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian}}
[[FileFitxategi:El Diario Vasco 1936ko hauteskundeak.jpg|thumb|[[Hego Euskal Herri]]ko 1936ko hauteskundeen emaitzen berri Donostiako ''El Diario Vasco'' egunkarian]]
1935ean, Donostiako kasinoan piztutako [[Estraperloaren eskandalua|Estraperlo erruletaren eskandaluaeskandaluak]]k ustelkeria kasu bat azaleratu zuen [[Alejandro Lerroux]]en Espainiako gobernu eskuindarrean, eta haren porrota ekarri.<ref>{{Liburu erref|hizkuntza=|izenburua=The Spanish Holocaust|urtea=2013|abizena=Preston|izena=Paul|orrialdeak=|orrialdea=102|argitaletxea=HarperPress|ISBN=978-0-00-638695-7}} Espainiako Parlamentuan urrian izandako eztabaidetan, Jose Antonio Primo de Riverak bere "Gora Estraperloa!" sonatua bota zuen; ikus Preston, P. 2013, 102. or.</ref> 1936ko otsaileko hauteskundeetan, berriz, ezkerreko [[Fronte Popularra (Espainia)|Fronte Popularra]] koalizioa atera zen irabazle, eta gobernua eratu zuen Madrilen. Giroa ez zen lasaitu, ordea, tentsioa areagotu baizik. Eskuindar elementuek ([[Comunión Tradicionalista|karlistak]] tartean) eta hainbat militarrek luze gabe prestatu zituzten erreboltaren azken detaileak, Errepublikaren kontra aspalditik zerabilten asmoa.<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=II. Errepublika eta Gerra Zibila: Kronika Donostiatik / II Republica y Guerra Civil: Crónica donostiarra|urtea=2016|abizena=Belaustegi|izena=Unai|orrialdeak=|orrialdea=36|argitaletxea=EPE Donostia Kultura. Liburutegi Zerbitzua|ISBN=978-84-608-6707-7}}</ref><ref group="oh">[[Emilio Mola]] jeneralak eta [[Rodeznoko Konde]] karlistak uztailaren 9an bilkura bat egin zuten Iruñean [[konplot]]a hitzartzeko.</ref>
 
Hauteskunde horien Gipuzkoako bigarren itzulian, [[EAJ-PNV|jeltzaleek]] eta Fronte Popularrak irabazi zuten, sei ordezkariak haien eskuetan geratu ziren, baina udalerrien herena jeltzaleak ez ziren eskuindarren eskuetan zegoen ([[Comunión Tradicionalista|tradizionalistak]], etab.).<ref>{{Web erref|hizkuntza=|izenburua=Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa|urtea=|URL=http://www.gipuzkoa1936.com/verano-e.php|abizena=Barruso|izena=Pedro|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Gipuzkoako Foru Aldundia: Gipuzkoa Kultura|ISBN=}}</ref><ref>Belaustegi, Unai. 2016, 45. or.</ref> Donostiak 80.000 bat biztanle zituen orduan eta, bertan, Gasteizen eta Bilbon bezala, Fronte Popularra atera zen garaile.<ref>{{Erreferentzia|izena=Iñaki|abizena=Egaña|urtea=2012|izenburua=Donostian Gerra Zibilean jasandako errepresioa|argitaletxea=Arrosa Irratien Sarea|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=http://www.arrosasarea.eus/2012/02/10/donostian-gerra-zibilean-jasandako-errepresioa/|lekua=|argitaratze-lekua=Euskal Herria|formatua=Audioa|sartze-data=2016/08/16}} 00:27'05" eta 00:15'30"</ref> Uztailaren 12an, [[José del Castillo Sáenz de Tejada|José del Castillo]] teniente sozialista eta antifaxista hil zuten tiroz Madrilen eta, gau horretan bertan, [[José Calvo Sotelo|Calvo Sotelo]] [[Renovación Española]]ko burua bahitu zuten, baita tiroz josita hil ere biharamunean.<ref>Belaustegi, Unai. 2016, 46. or.</ref><ref>{{Liburu erref|hizkuntza=|izenburua=The Tree of Gernika|urtea=2009 (1938)|abizena=Steer|izena=George L.|orrialdeak=|orrialdea=17|argitaletxea=Faber and Faber Ltd.|ISBN=978-0-571-25513-9}} Steer-ek azaltzen duenez, Donostiako haren udatiar lagunek hileta-omenaldi bat egin nahi izan zioten, baina poliziak bertan behera utzi zuen ekitaldia, ikus Steer, G. 2009, 17. or.</ref>
 
== Nahasmena nagusi ==
{{sakontzeko|Loiolako kuarteleko setioa}}
 
=== Mobilizazioa ===
[[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|Uztailak 18ko militarren altxamenduaaltxamenduaren]]ren zurrumurruak Donostiara heldu ziren. Donostia udatiarrez beteta zegoen, eta Gipuzkoako [[Gobernadore Zibil]]ak zurrumurruok gutxietsi nahi izan zituen giroa lasaitzeko. Utzikeria jarrera hartu zuen, baina anarkistek eta komunistek altxamenduaren benetakotasuna egiaztatu zuten Donostiako falangisten artean sartutako berriemaileen bitartez. Errepublikaren aldeko pertsonaiak eta agintariak bilkuretan elkartu eta miliziak antolatu zituzten, armaz eskas hornituta bada ere.<ref>Belaustegi, Unai. 2016, 48-49. or.</ref> Bilkurotan, Agintarien Batzordea eratu zuten (''Junta de Autoridades'' delakoa), eta Gobernadore Zibila kargugabetu.
 
Altxamenduari buruzko Eusko Alderdi Jeltzalearen jarrera ez zegoen argi aldez aurretik, baina Gipuzkoan, [[José María Lasarte|Jose Maria Lasarte]] eta [[Manuel Irujo]] diputatuek 18an bertan ez zuten zalantzarik utzi haien posizioaz, "demokrata garen aldetik" eta "faxismoaren kontra".<ref>Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 1. or.</ref><ref>{{erreferentzia|url=https://www.berria.eus/oroiteria/zer/estatu-kolpea/nafarroa|izenburua=Oroiteria - Lehen orduak|egunkaria=Berria|data=}}</ref><ref group="oh">21ean, ordea, [[Euzkadi Buru Batzarra]]k haien jarrera auzitan jarri zuen, eta posizio pragmatiko bat hartu. Alderdiaren ''[[El Día]]'' egunkariak uztailaren 21ean Errepublikaren aldeko komunikatu epel bat plazaratu zuen, baina Loiolako Altxamenduak eta tokian tokiko gertaerek bultzatu zuten, azkenean, errepublikaren alde lerratzera. Egañak aipatzen du ez zutela harrezkero borroketan parte hartu, zaintza-lanetan aritu baizik, eta horrela izan zen urriko [[1936ko Euskadiren Autonomia Estatutua|Euskal Estatutu]] arte.</ref> Sindikatuek greba orokorra deitu zuten uztailaren 19an, igandea, eta egun horretan bertan, kaleetatik jende armatua ibiltzen hasi zen, hasieran ehiza-eskopetak aldean; gainera, udatiarrei ibilgailuak konfiskatu zitzaizkien.<ref>Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 1-2 or.</ref> Hurrengo egunetan, Espainiako hainbat tokitatik (Madril, Bartzelona) eta bestela etorritako udatiar askok (aristokrata, bankariak, etab.) Hendaia, [[Donibane Lohizune]] eta [[Biarritz]]era pasa zuten muga.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:29'10" Altxatuek Donostia okupatzean, gehienak itzuli eta bertan hartu zuten ostatu Espainiako Gerra Zibilak iraun bitartean.</ref>
 
=== Loiolako kuartelaren altxamendua ===
[[FileFitxategi:Loiolako_kuartela_0001.JPG|thumb|[[Loiola (Donostia)|LoiolaLoiolako]]ko kuartela egun, [[Urumea]]z bestaldean]]
[[FileFitxategi:San Sebastian - Hotel Maria Cristina 5.jpg|thumb|[[Maria Cristina hotela]]. Hango hormetan ikus daitezke egun ere 1936ko uztailean han izandako tiroketak sorrarazitako zuloak.]]
Militarrak berehala [[Ametzagaina]]ra eta [[Polloeko hilerria|Polloera]] hedatu ziren. Biharamunean, Loiolako militarren zutabe banak [[Prim kalea (Donostia)|Prim]] eta [[Urbieta kalea (Donostia)|Urbieta]] kaleetan barrena egin zuen aurrera, baita hainbat talde eskuindarrek haiekin bat egin ere, [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea|FalangeFalangekoek]]koek eta [[Guardia de Asalto|Erasoko Guardiak (''Guardia de Asalto'')]] tartean. Gainerako ordena publikoko kidegoek gehienean bat egin zuten [[Fronte Popularra (Espainia)|Fronte PopularPopularreko]]reko indarrekin eta anarkistekin. [[Emilio Mola]] jeneralak, Altxamenduaren zuzendariak, militarrez aparte, [[Juan Olazabal]]en [[errekete]]an eta [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea|Falange]]<nowiki/>an jarri zuen errebolta aurrera ateratzeko uste osoa Gipuzkoan, baina matxinatuen koordinazioak huts egin zuen, Errepublikaren aldeko indarren erreakzio goiztiarrari esker.<ref>{{Web erref|hizkuntza=|izenburua=Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa|urtea=|abizena=Barruso|izena=Pedro|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Gipuzkoa Kultura|ISBN=}} Donostian, Molak karlistekin adostu zuen [[Mario Muslera|Muslera jeneralak]] indarrez hartuko zuela Donostia erdialdea. Gipuzkoako errekete-indarrak armaz hornituak izaten ari ziren udaberri hasieratik.</ref>
 
Matxinatu batzuk hiri-erdialdera heldu ziren, barrikadak eta borroka-lerroak agertu ziren kale-begietan, eta matxinatuak zenbait eraikinetan gotortu, hala nola, [[Maria Cristina hotela|Maria Cristina hotel]]<nowiki/>ean, Komandantzia Militarrean, [[Donostiako udaletxea|Kasinoan (egungo udaletxean)]], edo [[Donostiako Klub Nautikoaren eraikina|Klub Nautikoa]]<nowiki/>n. Matxinoei aurre egiten, jende oso gaztea ibili zen ugari eta, borroketan, 150 inguru hildako izan ziren.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:24'35''</ref> Arratsalderako, ordea, matxinatuek [[Maria Cristina hotela|Maria Cristina hotelhotelean]]ean irauten zuten bakarrik. Uztailaren 23an, azken ahalegin bat egin arren, [[La Equitativa (Donostia)|La Equitativa eraikinera]] aurreratutako militarrek atzera egin behar izan zuten [[Egia (Donostia)|Egia]] aldera, eta Maria Cristina hotelean gotortuek amore eman zuten eguerdiko ordu bat aldera: hotela hustua izan zen. Harrezkero, militarrek kuartelera erretreta egin, eta inguratuak izan ziren.
 
=== Loiolako kuarteleko setioa ===
Behin kuartelean gotortuta, arrakasta izateko aukerak zeharo urritu zitzaizkien. Uztailaren 23an bertan, nafar karlistak [[Zegama]]ra eta [[Segura]]ra sartu ziren [[Oria|Oria bailara]]<nowiki/>n gora.<ref name="Preston, Paul. 2013, 429-430. or">Preston, Paul. 2013, 429-430. or.</ref> Hala ere, garrantzitsuagotzat jo zuten agintari matxinatuek Frantziako muga moztea, eta [[Alfonso Beorlegi|Beorlegi]] koronelak bere Bidasoako espedizioarekin jarraitu zuen. Gainera, [[Eibar]]retik atzera buelta hartu zuen [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|Altxamendua]]<nowiki/>ren hasieran Donostiako Agintarien Batzordeak [[Gasteiz]]era Errepublikari laguntzeko igorritako zutabeak; bada, Bilbotik etorritako laguntza militarrarekin batera, [[Loiolako kuarteleko setioa|Loiolako kuartelaren setioa]] estutu zuten. Hala ere, kuarteleko matxinoek askoz arma gehiago zituzten setiatzaileek baino.
 
Goseak eta egarriak jota, eta argirik gabe, [[Loiolako kuartela]] uztailaren 28an errenditu zen. Agintariek normaltasunera itzultzeko deialdia egin zuten, baita garaipena musika-bandaz ospatu ere. Hala ere, Vallespínek Nafarroara ihes egitea lortu zuen.<ref>{{Erreferentzia
== Donostia Errepublikari leial ==
 
=== Agintearen berrantolaketa eta Ondarretako espetxearen erasoa ===
[[FileFitxategi:Ondarretako espetxea.jpg|thumb|Ondarretako espetxea, hondartzaren ondoan]]
Loiolako kuartela erori baino lehen, uztailaren 27an, Gipuzkoako Defentsa Batzordea eratu zen Donostian (''Junta de Defensa'') Gipuzkoaren agintea antolatzeko. Bertan parte hartu zuten ondorengo alderdiek: [[Izquierda Republicana (Espainia)|Izquierda Republicana]], [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ-PNV]], [[Eusko Abertzale Ekintza|ANV]], [[CNT-AIT|CNT]], [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOE]] eta Euzkadiko Komunistak. Haien prentsa organoari ''[[Frente Popular (egunkaria)|Frente Popular]]'' deitu zioten.<ref>Belaustegi, Unai. 2016, 49. or.</ref> Defentsa Batzordea bere gain hartzen joan zen udalbatzaren eta alkatearen eskumenak eta, abuztu bukaerarako, Udala guztiz mugatuta zegoen: Defentsa Batzordeak hartutako erabakien jakinarazpenak jaso besterik ez zuen egiten.<ref name="ReferenceA">Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 2. or.</ref>
 
|}
 
Larrañagak aginduta, uztailaren 30eko egunsentian, [[Ondarreta#Ondarretako espetxea|Ondarretako espetxeaespetxeari]]ri ere eraso zioten: bertan ziren [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|Altxamendu]]<nowiki/>ko ofizialak eta [[greba]]<nowiki/>k erreprimitzen nabarmendutako poliziak. [[Espetxe]]<nowiki/>ra sartu eta bertan hil zituzten 50 inguru armada-ofizial eta haien laguntzaile zibil.<ref name="Preston, Paul. 2013, 429-430. or"/> Agintariek eguneroko bizitza normala berreskuratzeko ahalegina egin zuten, baita lan-munduan ere. Langile batzuk milizietan gudari sartu ziren, eta horiei soldata osoa kobratzeko bermea eman zitzaien. Hargatik, ekonomia- eta lan-arloko gaietan, [[Fronte Popularra (Espainia)|Fronte Popularra]]<nowiki/>ren premiek izango zuten azken hitza.<ref name="ReferenceA"/>
 
=== Tentsioa handitu, frontea gerturatu ahala ===
[[FileFitxategi:Pruebas de mar cervera.jpg|thumb|[[Almirante Cervera gurutzaontzia|''Almirante Cervera'' gurutzaontzia]]]]
[[FileFitxategi:Acorazado España (01).jpg|thumb|[[España korazatua|''España'' korazatua]]|alt=]]
[[FileFitxategi:Bidasoa front (Spanish Civil War).jpg|thumb|Frontea Donostiatik gero eta hurbilago (1936ko abuztua)]]
Donostiako ordena publikoaren ardura Telesforo Monzonek zeukan bere gain, eta bere lehentasunak izan ziren inork justizia bere eskuetan ez hartzea, presoen bizitzak zaintzea eta [[erlijio-askatasun]]a mantentzea. Kezka horrek berak eraman bide zuen abuztu hasieran eskuindarren hainbat atxiloketa egitera, aurrerantzean giltzapean hilketetatik salbu egongo zirelakoan ([[Ondarretako espetxea|Ondarreta]]<nowiki/>n, [[Kursaal kasinoa|Kursaal]]<nowiki/>en). Tartean zen [[Víctor Pradera]],<ref name="ReferenceA"/> Errepublikaren suntsipena teorizatu zuen ideologo [[Comunión Tradicionalista|tradizionalista]].
 
Abuztuaren 7rako, Espainiako gobernuak gerra-egoera onartu beste aukerarik ez zuen izan eta, dekretu bidez, milizien sorrera ofiziala onartu, baita era horretan erreboltarien kontrako haien ahalegina aitortu ere. Beraz, EAJ-PNVk [[Eusko Gudarostea]] osatzera deitu zuen abuztuaren 12an San Bartolome komentuan, Izquierda Republicanak hurrengo egunean, Gazteria Sozialista Bateratuak gero, eta abuztuaren 17an [[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNTk]].<ref name="ReferenceA"/>
 
Abuztuaren 11n, fronteko berri gaiztoak heldu zitzaizkion Donostia errepublikazaleari. [[Oiartzun]] aldean, [[Errekete|karlistek]] [[Pikoketa]] muino estrategikoa hartu zuten eta, [[Oria ibaia|Oriako bailarabailaran]]n gora, berriz, karlisten zutabe batek [[Tolosa]] hartu zuen. Biharamunean, [[Oria]]ko frontea [[Villabona-Amasa|VillabonaVillabonan]]n zen. Uztailaren 19tik indarrean jarraitzen zuen Donostiako [[egunkari]] bakarrak, ordea (''[[Frente Popular (egunkaria)|Frente Popular]]''-ek), ez zuen galera horien berri eman, milizianoen argazki alaiak eta albiste baikorrak baizik, baita etsaiaren krudelkeriak nabarmendu ere.<ref name="ReferenceA"/><ref>Belaustegi, Unai. 2016, 49-50. or.</ref>
 
 
{{esaera2|Donostian eta Bilbon, harridura handia piztu du Burgoseko irratiak zabaldutakoak. Mola, Cabanellas, Saliquet eta konpainia, euskal herritarrei esaten zer eta haien tradizio administratibo estimatuenen kontra joko dutela... Benetan, matxinoen etsipenak jokaera ulertezin eta paradoxikoetara daramatza. Haiek, karlistoi eta tradizionalistak, Baskoniaren foruak zapaltzen.| ''Frente Popular'', 1936 abuztuaren 11, I urtea, 15 zenbakia<ref>{{Cite web|url=http://www.gipuzkoa1936.com/dias.php?dia=11&imes=8|izenburua=Gipuzkoa 1936: día a día|sartze-data=2016/08/20|egunkaria=|aldizkaria=Gipuzkoako Foru Aldundia: Gipuzkoa Kultura|abizena=Barruso|izena=Pedro|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>}}
 
[[FileFitxategi:Guernica - Monumento a George L. Steer.jpg|thumb|upright|George Steer, erreportari lanetan ibili zen Donostian]]
[[Emilio Mola]] jeneralaren hegazkinek [[Pasaia]] airez bonbardatu zuten eta, gainera, espainiar militar matxinatuek armaz ondo hornitutako itsasontzi mardulak paratu zituzten Donostiako kostaldean: abuztuaren 13an, [[Almirante Cervera gurutzaontzia|''Almirante Cervera'' gurutzaontzia]] heldu zen [[Kontxako badia]]ra [[Gijón|GijonGijondik]]dik, baita Donostia bonbardatu ere, eta bost italiar hegazkinek lagundu zioten horretan. Bada, errenditzeko [[ultimatum]] bat bota zioten Donostia errepublikazaleari. Hurrengo egunean, ''[[España korazatua|España]]'' eta ''Velasco'' itsasontziek bat egiten zuten erasoarekin, eta beste ultimatum bat bota.<ref>Steer, George L. (2009 (1938)), 24-25. or. Donostiako irratiak "barku pirata" deitzen zion.</ref> Abuztuaren 23tik 25era [[Canarias gurutzaontzia|''Canarias'' gurutzaontzia]]<nowiki/>k kanoikadaz zipriztindu zuen Donostia (eta Hondarribiko [[Guadalupeko gotorlekua|Guadalupe]]).<ref>Steer, George L. (2009 (1938)), 30. or.</ref>
 
Herritarren egoera erabat kaskartu zen, kaleetako ur-harguneetan uraren errazionamendua hasi zen, eta denden erdiak ateak itxi zituen. Preso eskuindarren kontrako errepresalia-mehatxuak ere ugaritu egin ziren,<ref>Steer, George L. (2009 (1938)), 24-25. or.</ref> eta [[Fernando Sasiain]] alkate [[Izquierda Republicana (Espainia)|errepublikar federalista]]<nowiki/>k tentsio-momentu horretan eman bide zuen dimisioa.<ref name="ReferenceA"/> Abuztuaren bigarren erdialdean, gerra-kontseiluak muntatu ziren matxinatutako buruzagi militarren eta maila apalagoko beste soldadu, polizia eta zibilen kontra. [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|Errebolta militarra]] zenez, epaimahai militar batek Justizia Militarreko Kodearen arabera epaitu zituen. Abuztuak 21ean hasi zen gerra-kontseilu nagusia eta, horren ondorioz, heriotzara kondenatuak izan ziren ardura goreneko militarrak, baita exekutatuak izan ere 27an. Egun horretan bertan, Mola jeneralak [[Frantzia]]<nowiki/>tik igorritako [[:c:File:General Muslera.jpg|Muslera jenerala]] ere exekutatu zuten.<ref>Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 2. or. Barrusok, arauzko epaiketatzat baino, iraultzaileen 'justizia'tzat dauzka prozesu horiek, gerra-barkuek egindako erasoen errepresalia hutsa irizten die.</ref>
 
== Frontea Donostian ==
=== Etsaia atarian ===
[[FileFitxategi:Lagonie_dIrun_1936.jpg|thumb|Emakume bat Hendaiako ertzean [[Irungo gudua (1936)|Irundik ihesi 1936ko irailaren 4an]]; nazioartean ezagun bihurtutako irudia]]
Errepublikazaleek fede handia zuten Irungo frontean eta Frantziarekiko muga irekita mantentzean. Hala ere, airez, itsasoz zein lurrez gogor jotzen ari ziren militar matxinatuak, eta horrek ondorio psikologiko larriak eragin zituen herritarren baitan, Donostian zein Irunen eta [[Hondarribia|Hondarribian]]n, baina ez zuen eragotzi jende gehiagok milizianoekin bat egitea.<ref name="Steer, George L. 1938">Steer, George L. (2009 (1938)), 41. or.</ref> Abuztuaren amaieran, 2.000 miliziano atera ziren Donostiatik [[Alfonso Beorlegi|Beorlegi]] koronelak zuzendutako erasotik Irun defendatzera.<ref name="ReferenceA"/> Bestalde, autoak tropelka ateratzen ziren [[Donostia]]<nowiki/>tik Irunerantz muga igarotzeko. Esaten zutenez, Donostiako etxe pribatuek ez zuten argindarrik ordurako. Emakumeek kaleetan ilarak egiten zituzten esne- eta ur-[[errazionamendu]]<nowiki/>rako, arrantzarik ere ez zegoen, kostaldean matxinatuen [[itsas armada]]<nowiki/>k arrantzontziak geldiarazten baitzituen; janaria urria zen.<ref name="Steer, George L. 1938"/>
 
Errepublikaren aldeko indarrek fronte-lerro gotor bat muntatu zuten Andoain parean. Hainbat egunez [[Espainiako Gerra Zibila Goierrin (1936)|hegoaldetik Orian gora zetozen]] matxinoei eutsi ondoren, abuztuaren 28an, erasotzaileek [[Buruntza]]<nowiki/>ko frontea hautsi zuten, garesti ordainduta, 80 gerlari galdu baitzituzten, gehienak 28ko talka-erasoan.<ref name="ReferenceA"/> Irailaren 4an, berriz, Irun erori zen, eta herritar ugarik izu batean ihes egin zuten mugara. Berehala, tropa matxinoek Hondarribia hartu zuten mendean.
[[Frantzia]]<nowiki/>ko muga moztuta, Donostia galdutzat eman zen. Irailaren 8an, Donostiako espetxeetako presoak bi itsasontzitan sartu zituzten, eta Bilbora eraman, bertako espetxe inprobisatuetara. Pedro Barrusoren arabera, lekualdaketa horiek gogorrak izanagatik, presoon bizitza salbatzeko ahalegintzat jo behar dira.<ref name="ReferenceA"/> Artean, Donostian jarraitu egin zuten epaiketek "herriaren epaitegi" direlakoek zuzenduta. Azkena irailaren 5an eta 6an izan zen, eta [[Víctor Pradera|Victor Pradera]] izan zen epaitua eta exekutatua, beste 21 presorekin batera (bere seme Javier ere tartean).<ref name="ReferenceA"/><ref>Preston, Paul. 2013, 430. or.</ref>
 
=== Donostiaren okupazioa ===
[[FileFitxategi:Matxinoak Donostian sartzen 4.jpg|thumb|Tropa matxinoak Boulevardean zehar (1936ko irailaren 13a)]]
[[Fitxategi:Matxinoak Donostian sartzen 11.jpg|thumb|Karlista gazteak desfilean Kursaal aurrean, eskuindar matxinoek Donostia mendean hartu ondoren (1936ko irail erdialdera)]]
Fronteak desegitean, Defentsa Batzordearen ahalegina Donostiaren erorketa atzeratzea izan zen. [[Buruntza]]ko frontea haustean, indar nafar matxinoek [[Urnieta]] eta [[Hernani]]ra aurrera egin zuten. Gainera, irailaren 6an, Galiziar Legioaren errefortzua batu zitzaien, 700 gizonez osatua. Urnieta azpiratu zuten, baina errepublikaren aldeko indarren bonbaketari ezin eutsiz eta ekaiztearen erdian atzera egin zuten berriz. Irailaren 11tik aurrera, borroka biziak eta ehunka baja izan ziren defentsa-lerroa osatzen zuten [[Errenteria]] eta [[Hernani]] arteko muinoetan, artean ere errepublikazaleen eskuetan: [[Oriamendi]], [[Santa Barbara (Hernani)|Santa Barbara]], [[Santiagomendi]], Txoritokieta, [[San Marko gotorlekua|San Marko]]; defendatzaileen artean, asturiar boluntarioak zeuden.<ref>Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 3. or.</ref>
Borroka, ordea, etsia zen. Donostiatik hegoaldeko mendietan borrokek jarraitzen zuten bitartean, Donostiako errepublikaren aldeko indarren ordezkariak [[Gipuzkoako Foru Aldundia|Foru Aldundi]]<nowiki/>an bildu ziren irailaren 12ko eguerdian. [[Izquierda Republicana (Espainia)|Errepublikar]] eta sozialistek hiriaren ebakuazioaren alde egin zuten; anarkistek eta jeltzaleek, berriz, ezetz, baina arrazoi desberdinengatik: anarkistek hiria "ahal den moduan" defendatzearen alde, jeltzaleek, berriz, hiria atzean utzita suntsitua izateko arriskua ikusten zuten ebakuazioa eginez gero. Emakumeek hiriak borrokarik gabe men egin zezan eskatu zuten.<ref>Steer, George L. (2009 (1938)), 57. or.; britainiarrak 30.000 aipatzen du.</ref> Arratsalde horretan, ebakuazioari ekin zitzaion.
 
[[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ-PNVPNVko]]ko agintariek ebakuazioa ordenan egitearen ardura hartu zuten, [[Telesforo Monzón]] tartean. [[George Steer|Steer]] kazetari britainiarrak kontatzen du armak hartu zituztela anarkisten kontra, Donostia sutan jarriko zuten errezeloz.<ref name="ReferenceB">Steer, George L. (2009 (1938)), 57-59. or.</ref> [[Banku]]<nowiki/>etako diru-kutxak kamioietan sartu zituzten Bilbora bidean. Donostiarrek ere, izuak jota, zutabetan hiria utzi eta [[Bizkaia|Bizkai]]<nowiki/>ko bidea hartu zuten trumilka, hamar milaka. Hainbat herritarrek, berriz, itsasora jotzea erabaki zuten muga pasa eta [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herri]]<nowiki/>ra heltzeko.<ref>Steer, George L. (2009 (1938)), 57. or.; britainiarrak 30.000 iheslari aipatzen ditu.</ref><ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:27'10"; Iñaki Egañak kopuru hori berresten du, gehiago ere izan daitezkeelakoan. Horietatik, 1.000 ume donostiar erbesteratu aipatzen ditu.</ref>
 
Irailaren 13ko goizean, Errenteria Errepublikaren aldeko indarrez hustuta ikustean, Beorlegi koronelaren tropak Donostiara sartu ziren, batere borrokarik gabe. ''Tercio de Lácar'' deitutako tertzioa, 25 gizonez osatua, izan zen [[Mirakruz kalea|Mirakruz gainetik]] behera aurreratzen lehena, Ignacio Ureta buruzagi zutela. Berehala konturatu ziren kaleak erdi-hutsik zirela, bereziki langile-auzoetan.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 153-154. or.</ref> Oria ibarrean gora heldutako [[Jose Soltxaga]] teniente-koronelak bat egin zuen haiekin Donostiaren okupazioan. Barrusok egindako kalkulu zorrotzaren arabera, 6.000 izango ziren Donostiara heldutako tropa matxinatuak.<ref>Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 3. or. Abuztuko erasoan, berriz, 2.000 bat sartu bide ziren Gipuzkoara. Halaber, errepublikaren aldeko milizianoen kopurua 2.000 ingurukoa izango zen Gipuzkoan Altxamendua gertatu eta gutxira. Urri aldera, Gipuzkoan 12.000 miliziano izango ziren, baina matxinoen gudarostean, Donostia mendean hartu ondoko erasoa amaitzean, 30.000 inguru izango ziren.</ref> Artean, Beorlegi koronel eskuindar matxinoak bere armadaren garaitza-desfilea ikusi ahal izan zuen eserita, hanka haratustelak jota eta hilzorian.<ref>Steer, George L. (2009 (1938)), 58. or.</ref> Hiria erdi-hustu eta berehala, gauzak azkar eta latz aldatu ziren bertan.
|}
 
== Okupazioaren ondorioak ==
[[Fitxategi:Matxinoak_Donostian_sartzen_18.jpg|thumb|Eskuindar matxinoen aldeko jendetza eta gerlariak errepublikaren kartel eta ikurrak kentzen]]
[[Fitxategi:Matxinoak Donostian sartzen 10.jpg|thumb|Tropa sartu berriak, [[Artzain Onaren katedrala|Artzain Onaren KatedralKatedraletik]]etik ateratzean agurtuak]]
[[FileFitxategi:4. Berasategi Etxeberria, Pepi (Donostia, 1935).webm|thumb|Aita kendu zioten, Pepi Berasategiren testigantza]]
=== Errepresio gogorra ===
Galerak galera, hiriak ez zuen kalte handirik jasan. Steer-ek nabarmentzen duenez, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|jeltzaleek]] arreta berezia jarri zuten jabetza eta ondasunen galerarik eta istilurik gerta ez zedin. Bada, luze gabe uztail-abuztuan ihes egindako klase erosoak beren bizilekuetara itzuli ziren, baita gauzak nahiko txukun aurkitu ere. Aldiz, jeltzaleen kontrako zapalkuntza bereziki latza izan zen: Gerra Kontseiluak egin zitzaizkien, baina hori baino lehen Falangeko kideek arau gabeko ''giza ehiza''ri heldu zioten;<ref>Steer, George L. (2009 (1938)), 57-59. or. ''Pistolero style'' aritu ziren horretan, Steer-ek dioenez, 17 apaiz ere aipatzen ditu hildakoen artean.</ref> karlistek ere parte hartu zuten hurrengo asteetako hilketetan.<ref>Preston, Paul. 2013, 431. or.</ref> Ezkertiarrek ondo zekiten haien patua zein izango zen hirian geratuz gero; militante jeltzale gehienek, berriz, geratzeko hautua egin zuten, baina okupatzaileek ez zuten bereizketarik egin eta, beraz, Donostian [[jeltzale]]ei egokitu zitzaien martxan jarritako errepresioaren txarrena; asko fusilatu zituzten.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:35'00"</ref>
 
Atxiloketa masiboak izan ziren berehala. Lehenengoak ospitaletik ebakuatu gabeko errepublikazaleak izan ziren. Luze gabe, atxilotuz gainezka zeuden [[Ondarretako espetxea|Ondarreta]] eta Zapatariko espetxeak, Falangeren egoitza, San Jose erietxea eta [[Kursaal kasinoa|KursaalKursaaleko]]eko zinema-aretoa. Pedro Barrusok eta Mikel Aizpuruk hurrengo hilabeteetan 600dik gora hilketa kalkulatzen dituzte, ''paseo'' direlakoak eta epaiketa aizunen ondoriozko exekuzioak kontuan hartuz, tartean berrogeita zazpi emakume, gehienak [[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNT]]<nowiki/>koak.<ref name="Preston, Paul. 2013, 430-431. or">{{erreferentzia|abizena= Preston |izena= Paul |urtea= 2013 |izenburua= El Holocausto Español. Odio y Exterminio en la Guerra Civil y después|lekua= Bartzelona|argitaletxea= Debolsillo |orrialdea= 429-430}}</ref>
 
Fusilamentuak Ulia mendian eta [[Ondarretako espetxea|Ondarretako kartzela]]<nowiki/>n izan ziren hasieran, baina urritik aurrera urrundu egin ziren Hernaniko kanposantura, [[Oiartzun]]<nowiki/>era eta [[Bera]]ko harrobira ere. Batzuetan publikoak izan ziren, eta kexak<sup>Norenak?</sup> eragin zituzten.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:29'50" Egañak 400 fusilatutik gora aipatzen du.</ref> Iraileko erasoa bukatu arte, Donostia eta Gipuzkoa mendean hartzeko matxinatuen kanpainan, Barrusok 3.000 hildako zenbatzen ditu guztira borroketan, erdi bana gutxi gorabehera.<ref>Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 3. or. Lerroen atzeko eta errepresioko hilketa eta exekuzioak, berriz, 1.000 bana izan daitezke.</ref>
 
 
{{esaera2|Nire umetako lehenengo oroitzapena gerrakoa da, eta euskararekin du zerikusia. Ilara luze batean nengoen, [...] [[San Martin merkatua (Donostia)|San Martin merkatuko izkina batean]], Donostia erdialdean. Halako batean, asto baten saihetsean jarrita, emakume bat pasa zen, baserritar bat, buruan zapi bat zeramala, baina bereizten zen burua soilduta zuela, eta "kiki" bat zuen erdian, [[Espainiako bandera]] eratzen zuen zinta batez lotuta. [[Euskara]]z hitz egitearren egin zioten hori, gero azaldu zidatenez. [[Errizino-olio]]a ere emango zioten segur aski, orduan zigor oso erabilia baitzen. Nire umetako galdutako irudi horrek gero ikusi ditudan gauza askoren azalpena eman dit.|Torres Murillo idazlea<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=El libro negro del euskera|urtea=2009|abizena=Torrealdai|izena=Jose Mari|orrialdeak=|orrialdea=90|argitaletxea=Ttarttalo|ISBN=978-84-8091-395-9}} Murillo idazlearen 1936-1937ko oroitzapen bat, "El bilingüismo en Europa. Hay lenguas a la defensiva y otras al ataque" idazlanean aipatua.</ref>}}
 
 
[[Eskale]]ak kaleetara itzuli ziren, kafetegiek ateak ireki zituzten eta, horietan, aberatsak eta ofizial militarrak ibiltzen hasi ziren. Oporraldiko ohiturak drezatu egin ziren, eta errepublika garaiko zenbait ohitura debekatu, hala nola, bainujantzian hondartzatik kanpora ibili ahal izatea; emakumeek gona motza jantzi behar zuten lehengo bainujantzien ordez.<ref name="ReferenceB"/>
 
Garaileen artean ika-mikak hasi ziren tradizionalisten, [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea|falangisten]] eta ''[[Renovación Española]]'' alderdiaren artean, baina horrek ez zuen eragotzi errepresioa errepublikazaleen, ezkertiarren eta euskal abertzaleen kontra zabaltzea, baita mendeku pertsonal eta susmo txarretan oinarritutako zigor gogorrak ezartzea ere. Hurrengo hilabete eta urteetan, herritarrei zorrotz mugatu zitzaizkien eros zitzaketen gaiak, eta batez ere hertsiki neurtutako kantitateak, [[errazionamendu|''cartilla'' kontrol-koadernoaren]] bitartez; gainera, inflazioak gora egin zuen. [[Estraperlo]]a eta merkatu beltza nagusi ziren.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 155-158. or.</ref> Donostiako [[Errepresio politiko|errepresioerrepresioari]]ari Gipuzkoakoak jarraitu zion, fronteak aurrera egin ahala.
 
=== Frontea Gipuzkoan barrena ===
{{sakontzeko|Gipuzkoako kanpaina}}
[[FileFitxategi:1937_gerratik_ihesi.jpg|thumb|Frontetik ihesi Bizkai aldera]][[FileFitxategi:1940 Himmler in Gipuzkoa plaza.jpg|thumb|Himmler Donostian (1940)]]
Irailaren 13an Donostia erori ondoren, iheslarien zutabeek mendebaldera alde egiteko modua aurkitu zuten. Fronteak, ordea, taigabe aurreratu zuen hainbat egunez, eta Gipuzkoako kostaldea okupatu [[Eibarko gudua (1936-1937)|Eibar pareraino]].<ref>Steer, George L. (2009 (1938)), 58-59. or. ''Pistolero style'' aritu ziren horretan, Steer-ek dioenez, 17 apaiz ere aipatzen ditu hildakoen artean.</ref> ''Nazionalek'' (militarrak, [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea|falangista]]<nowiki/>k, karlistak)<ref group="oh">Europako testuinguruan, [[Alderdi Nazional Faxista|Italiako faxistekin]] eta [[Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista|Alemaniako nazional-sozialistekin]] ideologiaz eta hartutako laguntzaz zuten lotura estuagatik, indar matxinatuen multzoari 'faxistak' ere deitu izan zaie, batez ere (baina ez bakarrik) giro ezkertiar eta errepublikazaleetan. 'Frankista' izena ez da hitz egokia gerraren lehen urtebeterako, Franco kolpisten buruzagi eta alderdien talde batean beste bat baitzen.</ref> Gipuzkoa azpiratzen zuten bitartean, Kudeaketa Batzordea eratu zuten Gipuzkoa gobernatzeko (''Comisión Gestora''), indar matxinatuen arteko oreka zail batean. [[Antonio Arrue|Antonio Arrue Zarauz]] karlistak Gerrako Batzorde Karlistako (''Junta Carlista de Guerra'') presidentetza hartu zuen gutxienez 1937 hasiera arte, baita urrian bertan Kudeaketa Batzordearen osaeraren kontra protesta egin ere. Eskuindar indar desberdinen arteko tirabira horretan, euskal apaizen garbiketa eta exekuzioak hasi ziren, bereziki gogorrak Gipuzkoan.<ref name="Preston, Paul. 2013, 430-431. or"/>
 
Behin Gipuzkoa osoa okupatuta, 1937ko urtarrilean, eskuindar matxinoek ''Comisión Provincial de Incautación de Bienes'' ezarri zuten, garaitutakoei beste zigor bat ezartzeko: isunak jartzea eta etxebizitza bahitzea (kentzea). Familia asko ondarerik gabe geratu ziren. Funtzionario publikoak ere ez ziren onik atera, eta batzuei soldata aldi baterako kendu zieten; beste batzuk, berriz, kaleratu egin zituzten, zuzenean.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 156-157. or.</ref>
 
=== Frankismoaren kultur hiriburu ===
{{Gehiago jakiteko|Donostiako historia#Frankismoa|l1=Frankismoa Donostian}}
Frontea Donostiatik urrundu ahala, Donostiara itzuli eta bertan hartu zuten ostatu gerra hasieran hiritik ihes egindako aristokrata eta pertsonaia publiko zein kazetari eskuindar udatiarrek. [[Banku]]ak eta saltokiak nolabaiteko normaltasunez funtzionatzen hasi ziren eta hotel berriak ireki ziren, gerraren zalapartatik aparte. [[II. Mundu Gerra]] hastearekin batera, [[Donostiako historia|Donostia]] nazioarteko agenteen, diplomatikoen eta erretagoardiako patxadarako hiri bihurtu zen.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 159. or.</ref> 1939an [[Musika Hamabostaldia]] sortu zen eta horren hasierako egoitza [[Kursaal kasinoa|Kursaal AntzokiaAntzokian]]n ezarri zen. Gero, 1940. urtean [[Victoria Eugenia Antzokia|Victoria Eugenia]] Antzokira aldatu zen. Bertako herri xumeak, ordea, ez zuen finezia hori dastatu ahal izan.
[[FileFitxategi:Entrevista_entre_Franco_y_el_conde_Ciano_en_San_Sebastián_en_julio_de_1939.jpg|thumb|upright|leftezkerrera|Ciano kondearen bisitako Francoren garaipen desfilea]]
Donostian bizi ziren katalanen eta madrildarren kopurua nabarmen handitu zen. Errepublikaren garaiko papergintza-azpiegitura eta moldiztegiak bahituz, Donostia propaganda-argitalpenen erdigunea bihurtu zen.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 154-156. or.</ref> [[Francoren diktadura|Diktadura-erregimena]]<nowiki/>ren aldeko hainbat intelektual (kazetari eta idazle) Donostiara bildu ziren, eta hainbat enbaxadorek zein diplomatikok ''kultur hiriburutza'' horri erreparatuz, bertan egoitzak ireki zituzten, mugatik gertu zeukan kokapen egokia kontuan hartuz bestalde. Ondorioz, Donostia erdi-hutsik geratzetik 1939an 135.000 egoiliar izatera pasa zen, eta ''de facto'' erregimen kolpistaren hiriburu bihurtu, gerrak Espainian iraun zuen bitartean.<ref name="669 Días, 00:25'40">''669 días'', 00:25'40"</ref><ref group="oh">Espainiar aristokrazia Donostian jarri zen bizitzen; ikus Iñaki Egaña in ''669 días'', 00:27'25".</ref>
 
1939ko uztailean, [[Francisco Franco|Franco]] lehendabiziko aldiz joan zen Donostiara, hirian ponperiaz prestatu eta ospatutakoa, tartean zela sinboloen eta ezohiko su artifizialen erakustaldia; izan ere, aldi berean, [[Galeazzo Ciano]] italiar ministroa etorri zen bisitan, II. Mundu Gerraren atarian.<ref name="669 Días, 00:11'25">''669 días'', 00:11'25"</ref> [[1940]]<nowiki/>an, Francok beste bi aldiz bisitatu zuen hiria eta, bestalde, urriaren 19tik aurrera, [[Heinrich Himmler]] bertaratu zen, lau egunetan Hitler diktadorearekin [[Hendaiako elkarrizketa|Hendaian egitekoa zen elkarrizketa]] prestatzeko eta bi erregimenotako segurtasun eta errepresio indarren arteko lankidetza estutzeko.<ref name="669 Días, 00:17'00">''669 días'', 00:17'00"</ref><ref group="oh">Bi diktadoreen arteko Hendaiako bilkura urriaren 23ko arratsaldean egin zen; prestaketak Aieteko Jauregian egin zituzten agintari frankistek; ikus ''669 días'', 00:17'45".</ref>
 
Donostia [[Francisco Franco|Franco diktadoreadiktadorearen]]ren udako opor-egoitza bihurtzen hasi zen, eta udalak "ohore hori eskertzeko" haren eskuetan jarri zuen [[Aiete jauregia|Aieteko jauregia]]; bada, diktadorearen udaldien lorratzean, Donostiako bidea hartu zuten Espainiako hainbat funtzionariok eta handikik ere.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 154-156, 158. or.</ref> Udalak ia erabat galdu zuen bere funtzionaltasuna, eta ez zen alkate egonkorra edukitzen hasi 1942 arte. Beste euskal hiriburuetan ohi zen bezala, boterea [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea|falangisten]] eta [[Karlismo|tradizionalisten]] artean banatu zen. Oreka zail horretan, Gipuzkoako [[gobernadore zibil]]ari botere bereziak eman zitzaizkion jarduera politiko guztien kontrola izateko eta errepresiorako; karguak jarri eta kendu egiten zituen udalean eta aldundian, tartean zirela alkateak, zinegotziak, ahaldun nagusiak, etab.<ref group="oh">Aldaketa gutxirekin hala jarraitu zuen diktadurak iraun bitartean. Gehienetan kargudunak falangista kanpotarrak izaten ziren, erregimeneko postuetan igotzeko irrikaz zeudenak; ikus Artola, Miguel (ed.). 2001, 159. or.</ref>
[[FileFitxategi:24. Muxika Lasa, Jokin (Donostia, 1932).webm|thumb|Isiltasuna eta errepresioa, Jokin Muxikaren testigantza]]
 
== Oroimena ==
[[FileFitxategi:Irailaren 13a Donostia.jpg|thumb|Kolpisten Donostiako biktimei egindako omenaldia (2016ko iraila)]]
Gerratik irabazle ateratako [[Franco]]ren erregimena gogotik ahalegindu zen bere ekintzen biktimen eta krimenen aztarna oro desagerrarazten, errepresioz eta beldurrez isiltasuna inposatuz.<ref>Preston, Paul. 2013, 471-473, 519-521. or.</ref> Gipuzkoan eta Donostian ere, biktimei isiltasun osoa ezarri eta oinazea ere hala eraman zuten.<ref>{{Erreferentzia
| abizena =
| url = http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20161009/80-anos-de-la-masacre-franquista-de-hernani
| orrialdea =
}}</ref> [[1975]]<nowiki/>ean Franco hil eta luze geroago ere gertaera lazgarrion oroimena lausoa izan zen Donostiako gizartean. Azken urteotan, ugaldu egin dira [[1936]]<nowiki/>ko indar kolpisten eta frankismoaren Donostiako biktimen aldeko oroimen-ekitaldiak, baita oroigarriak eta monumentuak ere. 2009an, exekutatutako errepublikazaleen zazpi gorpu atera ziren lurpetik [[Amara Berri]]ko [[Burdinazko Zubia (Donostia)|Burdinazko ZubiaZubiaren]]ren inguruetan.<ref>{{Erreferentzia
|izenburua=Homenajean a siete fusilados durante la Guerra Civil en San Sebastián
|url=http://www.elmundo.es/elmundo/2009/07/25/paisvasco/1248523944.html
}}</ref>
 
== Oharrak ==
<references group="oh" responsive="" />
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda|3}}
 
== Iturriak ==
{{Erreferentzia
| abizena1 = *Artola (ed.)
{{Liburu erref|hizkuntza=|izenburua=El libro negro del euskera|urtea=2009|abizena=*Torrealdai|izena=Jose Mari|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Ttarttalo|ISBN=978-84-8091-395-9}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Arturo Kanpion]]
* [[Felix Likiniano]]
* ''[[Flechas y Pelayos]]''
* [[Jose Muxika Muxika|Jose Muxika]]
* [[Jose Ariztimuño|Jose Ariztimuño, "Aitzol"]]
* [[Jose Manuel Aizpurua]]
* [[Joseba Elosegi]]
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.donostiakultura.eus/images/100_actividades/110_agenda/SanTelmo/donostiako%20oroimen%20historikoaren%20ibilbidea-recorrido%20de%20lamemoria%20histrica%20de%20la%20ciudad.pdf Oroimen Historikoaren Ibilbidea Donostia Kulturan]
* [http://www.genocidioendonostia.com/index.html# Genozidioaren Biktimen Elkartearen Donostiari buruzko orria]
* [https://genozidonostia.wordpress.com/ Donostiako Genozidioa 1936 elkartearen webgunea (biktimen kopuruaren estimazio bat)]
* [https://www.youtube.com/watch?v=csq-lrYzbvU Donostiako Genozidioa 1936: Bulebarreko omenaldi-ekitaldia (2009)]
 
{{nabarmendutako artikulua}}
 
[[Kategoria:Donostiapedia]]
[[Kategoria:Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian]]