Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
| mapa2_irudi = Spain-Location-Map(2013)-UNOCHA-no-logo.png
| lema_nazional = "[[Plus Ultra (goiburua)|Plus Ultra]]"<br /> {{small|"Oraindik urrutirago"}}
| ereserki_nazional = "[[Errege Martxa|Marcha Real Española]]" <br /> <center>[[FileFitxategi:Marcha Real-Royal March by US Navy Band.ogg]]</center>
| hizkuntzak_mota = Hizkuntza ofiziala<br/>eta nazionala
| hizkuntzak = [[Gaztelania]]
=== Hidrografia ===
{{sakontzeko|Espainiako ibaien zerrenda}}
[[Fitxategi:Parque Monfragüe y el Río Tajo (2).JPG|thumb|righteskuinera|250px|[[Tajo]] ibaia [[Monfragüeko Parke Nazionala|Monfragüen]], [[Cáceresko probintzia|Cáceres]]]]
Hiru isurialde daude Espainian:
* [[Bizkaiko golko]]koa: [[Bidaso]], [[Nerbioi]], [[Asón (ibaia)|Asón]], [[Miera ibaia|Miera]], [[Besaya ibaia|Besaya]], [[Pas ibaia|Pas]], [[Sella]], [[Nalón]], [[Navia ibaia|Navia]], [[Eo]], [[Narcea]].
{{sakontzeko|Espainiako historia}}
=== Historiaurrea ===
[[Fitxategi:Dama_de_Elche.jpg|thumb|200px|righteskuinera|[[Elxeko Dama]], [[iberiar]] artearen maisulana]]
Lehenengo hominidoak duela 1,2 milioi urte agertu ziren [[Iberiar penintsula]]n, [[Burgosko probintzia|Burgosko]] [[Atapuerca]] aztarnategian aurkitu diren arrastoen arabera.<ref>{{erreferentzia|url= http://news.bbc.co.uk/2/hi/science/nature/6256356.stm| izenburua='First west Europe tooth' found |argitaletxea= news.bbc.co.uk | sartze-data=2017-6-2}}</ref> ''[[Homo antecessor]]''-en aztarna zaharrenak, berriz, orain dela 800.000 urte ingurukoak dira. Lehen ''[[Gizaki|Homo Sapiens]]'' gizakiak duela 40.000 urte agertu ziren, herri aurre-indoeuroparren arbasoak direnak, beste gizaki espezieak iraungi baitziren. Goi [[Paleolito]]an, duela 16.000 urte, [[Magdaleniar]] kultura garatu zen [[Bizkaiko golkoa]]ren inguruan, alegia, [[Euskal Herria]]n, [[Asturiasko Printzerria|Asturiasen]] eta [[Kantabria]]n, [[Dordoina]]rekin batera. Gizaki horiek bisonteak, zaldiak, eta beste animalia batzuk margotu zituzten haitzuloetan, duela 12.000-15.000 urte inguru; halakoak geratu dira, besteren artean, [[Altamirako leizea]]n (Kantabria).
 
=== Erdi Aroa: Al-Andalus eta erresuma kristauak ===
{{sakontzeko|Al-Andalus}}
[[Fitxategi:Leon 1030.png|thumb|220px|leftezkerrera|[[Taifa]] erresumak, [[Leongo Erresuma]] eta [[Nafarroako Erresuma]] [[1030]]ean]]
[[VIII. mende]]aren hasieran, [[Iparraldeko Afrika]]ko [[mairu]] [[musulman]]ek penintsulan sartu ziren eta, bisigodoen arteko liskarrak baliatuz, ia osorik beretu zuten denbora gutxian. Ipar-mendebaldeko eskualde menditsuak besterik ez zion eutsi konkistari. [[Xaria|Lege islamikoaren]] azpian, [[kristau]] eta [[judu]]ei uzten zitzaien beren erlijioa praktikatzen, baina zerga berezi bat (''jizya'') ordaindu behar izaten zuten, eta musulmanek baino eskubide gutxiago zeukaten.<ref>{{erreferentzia|izena= Dario |abizena= Fernandez-Morera |url= https://world.wng.org/2016/09/life_as_a_dhimmi_in_medieval_islamic_spain| izenburua=Life as a dhimmi in medieval Islamic Spain |argitaletxea= world.wng.org | hizkuntza = en | sartze-data=2017-6-3}}</ref> Asko musulman bihurtu ziren, eta [[X. mende]] amaieran [[muladi]]ak (iberiar jatorriko musulmanak) gehiengoa ziren [[Al-Andalus]]ko biztanlerian.<ref>{{erreferentzia|izena= Thomas F. |abizena= Glick |url= http://libro.uca.edu/ics/ics5.htm| izenburua=Islamic and Christian Spain in the Early Middle Ages. Chapter 5: Ethnic Relations |argitaletxea= libro.uca.edu | hizkuntza = en | sartze-data=2017-6-3}}</ref> [[Guadalquivir]]ren haranean, [[Valentziako Erkidegoa|Valentziako]] itsasaldeko ordokian, [[Ebro]]ren haranean eta, geroago, [[Granadako probintzia|Granadan]], Iparraldeko Afrikan jatorria zuten [[berbere]] komunitate handiak kokatu ziren.<ref name="paine">{{erreferentzia|izena= Stanley G. |abizena= Payne |url= http://libro.uca.edu/payne1/spainport1.htm| izenburua= A History of Spain and Portugal; Chapter 2: Al-Andalus |argitaletxea= libro.uca.edu | hizkuntza = en | sartze-data=2017-6-3}}</ref>
 
[[Fitxategi:Mosque_Cordoba.jpg|thumb|250px|righteskuinera|[[Kordobako meskita]]]]
[[Omeiatar Kalifa-herria|Omeiatar Kalifa-herriko]] emirrek gobernatu zuten [[Al-Andalus]] [[756]] arte. Urte horretan [[Abd ar-Rahman I.a]]k [[Kordobako Emirerria|Kordobako Emirerri]] independentea sortu zuen. [[929]]an, [[Abd ar-Rahman III.a]]k [[Kordobako Kalifa-herria|Kordobako kalifa]] izendatu zuen bere burua;<ref name="harluxet" /> haren agintaldian [[Kordoba]] izan zen Mendebaldeko Europako hiririk handiena eta aberatsena. Jakintsu musulman eta juduen lanaren bidez, [[Antzinako Grezia]]ko kultura ezagutarazi zen. Aipagarriak dira [[Averroes]], [[Ibn al-Arabi]] eta [[Maimonides]] filosofoak. [[XI. mende]]an, [[Kordobako Kalifa-herria]] [[taifa]] erresumetan zatitu zen.<ref name="paine" /> Iparraldeko Afrikatik iritsitako [[Almorabide]] eta [[Almohade dinastia|Almohadeek]] taifak batu zituzten, eta Islamaren ikusmolde hertsiagoa ezarri zuten.
 
[[Asturiasko Erresuma]] kristaua VIII. mende hasieran sortu zen, [[Covadongako gudua]]ren ostean. [[739]]an, musulmanak egotziak izan ziren [[Galizia]]tik. [[910]]an, [[Leongo Erresuma]] sortu zen, hiriburua [[Oviedo]]tik [[León (Espainia)|Leónera]] eraman zutelarik. Denbora luzean hori izan zen erresuma kristaurik garrantzitsuena; [[1065]]ean, [[Gaztelako Erresuma]] bilakatu zen. Pirinioetan, berriz, [[Nafarroako Erresuma]] eratu zen mendebaldean eta zenbait konderri erdialdean ([[Aragoiko Konderria|Aragoi]], [[Sobrarbeko Konderria|Sobrarbe]] eta [[Ribagortzako Konderria|Ribagorza]]), eta frankoek [[Hispaniako Marka]] sortu zuten ekialdean. Kordobako Kalifa-herria taifetan zatitu zenean, erresuma kristauek iniziatiba hartu eta hegoalderantz zabaldu zituzten beren lurraldeak. Nafarroako Erresumak [[XI. mende]]an izan zuen bere une gorena, [[Errioxa]] konkistatu eta Aragoi, Sobrarbe eta Ribagorzako konderriak bereganatu zituenean.<ref name="harluxet" />
 
[[Fitxategi:LibroDesJuegasAlfonXAndCourt.jpg|thumb|250px|righteskuinera|[[Alfontso X.a Gaztelakoa]]]]
XI. mende amaieran, [[Cluny ordena|Clunyko ordenaordenak]]k bultzatuta hiriak eta burguak sortzen hasi ziren Penintsula iparraldean barrena [[Santiago de Compostela|Santiagoraino]], "frankoek" kolonizatuak (gehienetan [[Okzitaniar|okzitaniarrakokzitaniar]]rak), [[Donejakue bidea|Donejakue bide]] ''frantses'' deituaren hasieratzat jo izan dena. Santiago sinbolismo kristau handiko hiri bihurtu zen Penintsulako erresuma kristauentzat. [[1085]]ean, kristauen garaipen estrategikoa izan zen [[Toledo]] hiria hartzea. [[1118]]an, [[Alfontso I.a Nafarroakoa]]k [[Zaragoza]] konkistatu zuen. [[1134]]an, Alfontso I.a hil ostean, [[Nafarroako Erresuma|Nafarroa]] eta [[Aragoiko Erresuma|Aragoi]] behin-betiko bereizi ziren. Harrezkero, Gaztelako Alfontso VIII.ak eta bere aurreko erregeek estutu egin zuten Nafarroaren gaineko presioa. 1199tik 1201era, Nafarroa inbaditu zuen, eta erresuma hori itsaso irteera zuzenik gabe utzi, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia eskuratuta.
 
[[XII. mende]]an, Ipar Afrikako almorabideen eta almohadeen esku-hartze militarrak geldiarazi egin zuen erresuma kristauen oldarraldia Al-Andalusen barrena. [[1212]]an, baina, Gaztela, Aragoi eta Nafarroak bat eginik [[Navas de Tolosako gudua]]n almohadeak garaitu zituzten. Handik aurrera, kristauek hegoaldeko gotorleku nagusiak eskuratu zituzten: Kordoba [[1236]]an eta [[Sevilla]] [[1248]]an. [[XIII. mende]]an, [[Aragoiko Koroa]]k indar handia lortu zuen Mediterraneoan zehar, eta [[Siziliako Erresuma]] konkistatu zuen.<ref name="paine2">{{erreferentzia|izena= Stanley G. |abizena= Payne |url= http://libro.uca.edu/payne1/spainport1.htm| izenburua= A History of Spain and Portugal; Chapter 5: The Rise of Aragon-Catalonia |argitaletxea= libro.uca.edu | hizkuntza = en | sartze-data=2017-6-4}}</ref> Garai hartan sortu ziren [[Palentzia]]ko (1212/1263) eta [[Salamancako Unibertsitatea|Salamancako]] (1218/1254) unibertsitateak. [[Izurri Beltza]]k herrialdea sakailatu zuen [[1348]]tik aurrera.<ref>{{erreferentzia|izena= Xabier |abizena= Martin |url= http://www.berria.eus/paperekoa/1539/046/001/2011-09-22/herio_beltzaren_eragilea.htm| izenburua= Herio Beltzaren eragilea |argitaletxea= berria.eus | sartze-data=2017-6-4}}</ref>
=== Aro Modernoa ===
{{sakontzeko|Amerikaren Aurkikuntza|Espainiar Inperioa}}
[[Fitxategi:Emanuel_Gottlieb_Leutze_-_Columbus_Before_the_Queen.JPG|thumb|270px|righteskuinera|[[Kristobal Kolon]], [[Fernando II.a Aragoikoa]] eta [[Elisabet I.a Gaztelakoa]] [[Alhambra]]n batzartuak]]
[[1469]]an, Aragoiko [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando II.aren]] eta Gaztelako [[Elisabet I.a Gaztelakoa|Elisabet I.aren]] ezkontzaren bitartez, bi erreinu kristau nagusiak elkartu ziren. [[1478]]an, [[Kanariak]] konkistatu zituzten, eta [[1492]]an [[Granadako Erresuma|Granada]], azken erresuma musulmana.<ref>{{erreferentzia |izena= |abizena= |url= http://www.bbc.co.uk/religion/religions/islam/history/spain_1.shtml| izenburua= Muslim Spain (711-1492) |argitaletxea= bbc.co.uk | hizkuntza = en | sartze-data=2017-6-3}}</ref> Urte berean, [[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina Katolikoek]] juduak kanporatu zituzten Gaztela eta Aragoitik.<ref>{{erreferentzia | url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/1487.htm | izenburua = Pacificación interna y medidas unificadoras | aldizkaria = Artehistoria.com | hizkuntza = es | sartze-data=2017-6-4}}</ref> [[1512]]an, Gaztelako eta Aragoiko armadak baliatuz, Fernando II.ak Gaztelako [[Nafarroako konkista|Nafarroako Erresuma inbaditu zuen]]: euskal erresumak bere independentzia galdu zuen Pirinioez hegoaldera, baina errege berriak haren erresuma izaera gorde nahi izan zuen, [[Gaztelako koroa|Gaztelako KoroaKoroaren]]ren barruan (1516).
 
1492an, [[Kristobal Kolon]] Ameriketara iritsi zen, eta aurkikuntza horren ondorioz, Espainia indar kolonial bihurtu zen. [[1516]]an, [[Karlos Habsburgokoa|Karlos I.a]], [[Hamazazpi Probintziak|Herbehereetako]] [[habsburgotar]] erregea, izendatu zuten Espainiako errege; [[1520]]an, aitona [[Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano]] zendu ostean, [[Germaniako Erromatar Inperio Santu]]ko enperadore hautatu zuten, Karlos V.a izenaz. Europako nagusigoari Ameriketako konkistak gehiturik, Espainiako monarkia Munduko ahaltsuena bilakatu zen. Baina aurkariak ere izan zituen. Gaztelan gogorki zapaldu zuen [[Gaztelako Komunitateen Gerra|Komuneroen Matxinada]] eta, gertaeron lorratzean, armada nafar-frantsesak berreskuratutako Nafarroa berriz okupatu zuen (1521), oraingoan behin betiko. Alemanian [[Martin Luther|Martin Lutherr]]enren [[erreforma protestantea]]rekin bat egin zuten printzeen aurka borrokatu zen. Azkenik, [[Augsburgeko bakea]] sinatu behar izan zuen [[1555]]ean.<ref>{{erreferentzia|izena=José Luis |abizena= de las Heras |url= http://www.cervantesvirtual.com/bib/historia/CarlosV/7_6_heras.shtml| izenburua= El proyecto europeísta de Carlos V | argitaletxea = Cervantesvirtual.com | hizkuntza = es | sartze-data=2017-6-4}}</ref> Horiek horrela, [[1556]]an Karlosek inperioa zatitu zuen: Alemania anaia [[Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Fernandori]] utzi zion; Espainia, Italia, Herbehereak eta Ameriketako inperioa, berriz, [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe]] semeari.<ref name="harluxet" />
 
{{irudi bikoitza|left|Carlos V en Mühlberg, by Titian, from Prado in Google Earth.jpg|156|Portrait of Philip II of Spain by Sofonisba Anguissola - 002b.jpg|150|[[Karlos Habsburgokoa|Karlos I.a]] eta [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.a]] [[habsburgotar|Karlos I.a]] erregeak}}
Filipe II.a izan zen Habsburgotarren artean espainiarrena. Europako nagusigoari eusteaz gain, [[Portugalgo Erresuma]] ere bereganatu zuen.<ref name="harluxet" /> Oso elizkoia baitzen, bere helburu nagusietako bat Erromako fede katolikoaren alde borrokatzea zen. Hori zela eta, gudu eta bidaldi askotan sartu zuen herria: [[Frantziako Erlijio Gerrak]] eta [[Laurogei Urteko Gerra]] protestanteen aurka, [[Lepantoko gudua]] otomandarren aurka; [[1588]]an, [[Ingalaterra]] inbaditzera zihoan [[Itsas Armada Garaiezina]]k sekulako hondamena jasan zuen. Filipe II. aren ondoren, hiru habsburgotar izan ziren errege, oso ahulak denak, eta herriak beherakada handia egin zuen urte haietan. [[1609]]-[[1613]] bitartean, [[Filipe III.a Espainiakoa|Filipe III.aren]] aginduz, [[Moriskoen kanporatzea|moriskoak kanporatuak izan ziren]].<ref>{{erreferentzia | url= http://www.hiru.eus/eu/historia/los-austrias-menores | izenburua= Austria txikiak | aldizkaria = Hiru.eus | sartze-data=2017-6-5}}</ref> [[Filipe IV.a Espainiakoa|Filipe IV.ak]] [[Olivares konde-dukea]]ren esku utzi zuen gobernua. Portugal [[1640]]an bereizi zen, eta [[1659]]an [[Pirinioetako Hitzarmena]] sinatu zuten Espainia eta Frantziak, [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]]ri amaiera emateko.
 
[[Fitxategi:La_familia_de_Felipe_V_(Van_Loo).jpg|thumb|270px|righteskuinera|[[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.aren]] familia, [[Louis-Michel van Loo|van Looren]] margoa]]
Habsburgotarren agintaritza [[1700]]ean bukatu zen, [[Karlos II.a Espainiakoa|Karlos II.a]] seme-alabarik gabe hil zenean. [[Luis XIV.a Frantziakoa]]ren biloba [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe Anjoukoa]] izendatu zuten ondorengo, baina [[Leopoldo I.a Austriakoa]]k ez zuen onartu borboien dinastia ezartzea.<ref name="harluxet" /> Horrek [[Espainiako Ondorengotza Gerra]] (1701-1714) ekarri zuen. Filipe V.aren tropek Bartzelonari eraso egin, eta kataluniar erresistentzia zapaldu zuten, habsburgotarren aldekoa. Horren ondorioz, Espainiak galdu egin zituen [[Espainiar Herbehereak|Herbehereak]], [[Milanerria]], [[Sardiniako Erresuma|Sardinia]] eta [[Napoliko Erresuma|Napoli]]. Gainera, erregetzaren peko administrazioa berdintzeko lehen aurrerapauso handia eman zen: [[Oin Berriko Dekretuak]], Katalunian gaztelar lege eta hizkuntza eredua ezartzen zutenak. [[XVIII. mende]]an, borboitarrek ([[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.a]], [[Fernando VI.a Espainiakoa|Fernando VI.a]] eta [[Karlos III.a Espainiakoa|Karlos III.a]]) administrazioa eta gudarostea berritu zituzten, eta herrialdea modernotzen ahalegindu ziren, horretarako zentralismoa eta [[despotismo ilustratu]]a ezarriz. Ekonomiaren egoerak hobera egin zuen, eta biztanleak ugaldu egin ziren.
 
=== XIX. mendea ===
{{sakontzeko|Iberiar Penintsulako Gerra|Karlistaldiak|Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdia|Seiurteko demokratikoa}}
[[Fitxategi:El_Tres_de_Mayo,_by_Francisco_de_Goya,_from_Prado_in_Google_Earth.jpg|thumb|270px|leftezkerrera|[[Maiatzaren hiruko fusilamenduak]], [[Iberiar Penintsulako Gerra]]ko gertaera, [[Goya]]ren margoa]]
[[1793]]an, [[Frantziako Iraultza]]ren ondoan, Espainia gerran sartu zen [[Frantziako Lehen Errepublika|Frantziako Errepublikaren]] aurka, [[Lehen Koalizioa]]ren barnean. [[1795]]ean sinatutako [[Basileako Bakea]]ren ondorioz, [[Hispaniola]] uhartearen bi heren galdu zituen.<ref>{{erreferentzia | hizkuntza = es | izena= Enrique | abizena= Giménez López |url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/6851.htm | izenburua= La Paz de Basilea | aldizkaria = artehistoria.com | sartze-data=2017-6-5}}</ref> [[Hirugarren Koalizioaren Gerra]]n, berriz, Frantziarekin elkar hartu zuen, baina [[Erresuma Batu]]ko itsas armada nagusitu zitzaion [[Trafalgarko gudua]]n.<ref>{{erreferentzia | hizkuntza = es | url= http://www.nationalgeographic.com.es/historia/grandes-reportajes/batalla-trafalgar-ultima-victoria-nelson_10801 | izenburua= La batalla de Trafalgar, la última victoria de Nelson | aldizkaria = National Geographic | sartze-data=2017-6-5}}</ref>
 
[[1808]]an, [[Napoleon Bonaparte]]k Espainia inbaditu zuen, eta [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.ak]] Napoleonen anaia [[Josef Bonaparte|Josefen]] alde abdikatu behar izan zuen. Espainiar herriak ez zuen errege hori onartu, eta frantsesen aurkako [[Iberiar Penintsulako Gerra]] hasi zen. [[1810]]ean, [[Cadizko Gorteak]] batzartu ziren, Bonaparteren kontrako indarrak batzeko eta [[1812ko Espainiako Konstituzioa|konstituzio liberala]] idazteko.<ref>{{erreferentzia | hizkuntza = es | izena= Rafael |abizena= Sánchez Mantero |url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/6903.htm | izenburua= El camino hacia las Cortes | aldizkaria = Artehistoria.com | sartze-data=2017-6-5}}</ref> [[1814]]an, gudaroste espainiar eta britainiarrek garaitu zituzten Napoleonen osteak, eta borboitarrak itzuli ziren erregetzara [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.arekin]]. Penintsulako gerra profitatuz, Espainiak Ameriketan zeuzkan kolonia gehienetan iraultzak piztu, eta independentzia adieraziz joan ziren. [[1825]]erako, Espainiak bi kolonia besterik ez zuen Ameriketan: [[Kuba]] eta [[Puerto Rico]].<ref>{{erreferentzia | hizkuntza = es | izena= Federico | abizena= Lara Peinado | izena2= Joaquín | abizena2= Córdoba Zoilo |url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/2580.htm | izenburua= La independencia del Imperio Español | aldizkaria= Artehistoria.com | sartze-data=2017-6-5}}</ref>
 
[[Fitxategi:Portrait of Isabella II of Spain.png|thumb|160px|righteskuinera|[[Elisabet II.a Borboikoa (Espainia)|Elisabet II.a]]]]
Fernando VII.ak Napoleonen kontrako gerran idatzi zen konstituzio liberala kendu eta errege absolutu gisa gobernatu zuen, [[1820]]an burgesia liberalak beste konstituzio berri baten mendeko jartzera behartu zuen arte; [[Hirurteko Liberala]] izan zen. [[1823]]an, ordea, Frantziako [[San Luisen Ehun Mila Semeak|San Luisen Ehun Mila Semeen]] laguntzarekin, liberalismoa eraitsi eta absolutismoa ezarri zen berriro. Fernando VII.a hiltzean, [[Elisabet II.a Borboikoa (Espainia)|Elisabet II.a]] bihurtu zen erregina, baina haren osaba [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|Karlos Maria Isidrok]] ere galdegin zuen tronua; horrela lehertu zen [[Lehen Gerra Karlista]]. Ez zen dinastia afera hutsa: Elisabet erreforma liberalen eta zentralizazioaren alde zegoen; Karlosen aldekoak berriz, kontserbadoreak ziren, eta foruak errespetatzearen aldekoak.<ref>{{erreferentzia | url= http://karlismoa.euskomedia.org/lehen_karlistaldia_18331840.html | artikulua = Lehen karlistaldia: 1833-1840 | izenburua = Karlismoa Euskal Herrian | argitaletxea= Euskomedia Fundazioa | sartze-data=2017-6-5}}</ref><ref name="harluxet" /> [[1840]]an liberalak nagusitu baziren ere, [[1846]]an [[Bigarren Karlistaldia|karlistak altxatu ziren Katalunian]]; orduan ere ez zuten arrakastatik izan.<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://karlismoa.euskomedia.org/liberalen_nagusitasuna_18401868.html | artikulua = Liberalen nagusitasuna: 1840-1868 | izenburua = Karlismoa Euskal Herrian | argitaletxea= Euskomedia Fundazioa | sartze-data=2017-6-6}}</ref>
[[Fitxategi:Barcelona,_proclamación_de_la_república,_aspecto_de_la_plaza_de_San_Jaime_en_la_mañana_del_21_de_febrero,_de_Pellicer.jpg|thumb|270px|leftezkerrera|[[Espainiako Lehen Errepublika|Lehen Errepublikaren]] aldarrikapena [[Bartzelona]]ko [[Sant Jaume plaza]]n, [[1873]]ko otsaila]]
Elisabet II.aren erreginaldian jazarraldi militar ugari izan zen, bai aurrerazale, bai kontserbadore. [[1868]]ko iraileko iraultzak eman zion hasiera [[Seiurteko demokratikoa]]ri. Erreginak erbestera alde egin behar izan zuen eta, ondoko urtean, gizonezkoen [[sufragio unibertsal]] zuzenez hautatutako gorte konstituziogileek konstituzio berria onartu zuten. [[1870]]ean, gorteek [[Amadeo I.a Espainiakoa|Amadeo Savoiakoa]] hautatu zuten Espainiako errege. [[1872]]an, [[Hirugarren Gerra Karlista]] hasi zen, karlisten altxamendu baten bidez.<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://karlismoa.euskomedia.org/garaipena_lortzeko_beste_aukera_bat_18681876.html | artikulua = Garaipena lortzeko beste aukera bat: 1868-1876 | izenburua = Karlismoa Euskal Herrian | argitaletxea= Euskomedia Fundazioa | sartze-data=2017-6-6}}</ref> [[1873]]an [[Espainiako Lehen Errepublika]] aldarrikatu arren,<ref>{{erreferentzia | hizkuntza = es |izena=Angel | abizena=Bahamonde |url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/7018.htm | izenburua = La I República | aldizkaria = Artehistoria.com | sartze-data=2017-6-6}}</ref> [[1874]]an Borboien monarkia berrezarri zen, Elisabet II.aren seme [[Alfontso XII.a Espainiakoa|Alfontso XII.a]] errege izendaturik.<ref>{{erreferentzia | hizkuntza = es | izena=Carlos | abizena=Dardé |url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/7090.htm | izenburua = La Restauración | aldizkaria= artehistoria.com | sartze-data=2017-6-6}}</ref> [[Espainiako 1876ko konstituzioa|1876ko konstituzioa]] onartu zenetik aurrera, [[Práxedes Mateo Sagasta]] buru zuten liberalak eta [[Antonio Cánovas del Castillo]] buru zuten kontserbadoreak txandakatu ziren gobernuan.<ref name="errestau">{{erreferentzia|izena=|abizena= |url= http://www.hiru.eus/eu/historia/la-restauracion-espanola | izenburua= Espainiako Errestaurazioa | aldizkaria = Hiru.eus | sartze-data=2017-6-6}}</ref>
 
Mendean zehar burgesia indartu egin zen, eta Espainiako ekonomia garatzen hasi; industria iraultza, hala ere, ez zen mende bukaera arte gertatu. [[1885]]ean, Alfontso XII.a hil zen, eta haren alargutsa [[Maria Kristina Austriakoa|Maria Kristina]] izan zen erregeordea, [[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfontso XIII.a]] adinduna izan arte.<ref name="errestau" /> [[1895]]ean, [[Kubako Independentzia Gerra]] hasi zen, eta [[1898]]an, USS Maine itsasontziaren hondoratzearen ostean, [[Estatu Batu]]ek gerra deklaratu zioten Espainiari.<ref>{{erreferentzia | hizkuntza = es | izena=Carlos |abizena=Dardé |url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/7129.htm | izenburua= La guerra de Cuba | aldizkaria = artehistoria.com | sartze-data=2017-6-6}}</ref> [[Espainia-Estatu Batuak Gerra|Estatubatuarrek azpiraturik]], Espainiak itsasoaz bestaldean geratzen zitzaizkion koloniak galdu zituen: [[Kuba]], [[Filipinak]], [[Guam]] eta [[Puerto Rico]]. Testuinguru horretan sortu zen [[98ko belaunaldia]] idazle taldea.<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.hiru.eus/eu/literatura/la-generacion-del-98-i | izenburua= 98ko belaunaldia (I) | aldizkaria = Hiru.eus | sartze-data=2017-6-7}}</ref>
 
=== XX. mendea ===
[[Fitxategi:Bundesarchiv_Bild_102-09411,_Primo_de_Rivera_und_der_König_von_Spanien.jpg|thumb|160px|righteskuinera|[[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfontso XIII.a]] eta [[Miguel Primo de Rivera]] [[1930]]ean]]
{{sakontzeko|Primo de Riveraren diktadura|Espainiako Bigarren Errepublika|Espainiako Gerra Zibila|Frankismo|Espainiako trantsizioa}}
[[XX. mende]] hasieran, sozialismoak eta anarkismoak garrantzi handia hartu zuten, eta baita Katalunia eta Hego Euskal Herriko alderdi abertzaleek ere.<ref name="harluxet" /> Espainia neutrala izan zen [[Lehen Mundu Gerra]]n, eta hori onuragarria izan zen merkataritzarentzat. Baina [[Marokoko Protektoratu Espainiarra|Marokoko Protektoratu Espainiarrean]] piztutako [[Rifeko Gerra]]k galera handiak eragin zituen; gobernuaren eta monarkiaren ospeak lurra jo zuen, eta militarrak deskontent zeuden. Horiek horrela, [[1923]]ko irailaren 13an [[Miguel Primo de Rivera]] jeneralak estatu-kolpea jo zuen.
 
[[Primo de Riveraren diktadura]] [[1930]]ean amaitu zen, eta ondoko urtean, [[1931]]ko apirilaren 14an, [[Espainiako Bigarren Errepublika|Bigarren Errepublika]] aldarrikatu zen. Errepublika garaian, erreforma garrantzitsuak abiarazi ziren herrialdea modernizatzeko (nekazaritza erreforma, armadaren berregituratzea, hezkuntza erreforma), [[sufragio unibertsal]]a ezarri zen, emakumeei boto eskubidea emanez, eta lehenbiziko autonomia estatutuak onartu ziren (Kataluniakoa [[1932]]an, Euskadi eta Galiziakoak [[1936]]an).<ref>{{erreferentzia | hizkuntza = es | url= http://www.historiasiglo20.org/HE/13a-1.htm |izenburua= La Constitución de 1931 y el bienio reformista | aldizkaria= Historiasiglo20.org | sartze-data= 2017-06-07}}</ref><ref name="hist20">{{erreferentzia | hizkuntza = es | url= http://www.historiasiglo20.org/HE/13a-2.htm |izenburua= El bienio radical-cedista. La revolución de 1934. Las elecciones de 1936 y el Frente Popular | aldizkaria = Historiasiglo20.org| sartze-data= 2017-06-07}}</ref> Lehenbiziko bi urteetan [[Niceto Alcalá Zamora]] izan zen presidentea, errepublikarren eta sozialisten laguntzarekin, eta [[Alejandro Lerroux]] [[1933]]-[[1336]] bitartean, eskuinaren babesarekin. Polarizazio politikoa oso handia zen, eta bortxakeriako ekintzak ere izan ziren: eliza eta komentuen erretzea, [[Sanjurjada|José Sanjurjoren matxinada]], [[Casas Viejasko gertakariak]], [[1934ko Iraultza]] eta buruzagi politikoen aurkako atentatuak.<ref>{{erreferentzia|izena= José Luis |abizena= de la Granja Sáinz |izena2= Javier |abizena2= Ugarte Tellería |url= http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee71216 | izenburua = Guda Zibila 1936-1939 | aldizkaria=Auñamendi Eusko Entziklopedia | sartze-data= 2017-06-07}}</ref><ref name="hist20"></ref><ref name="tamames">{{erreferentzia | hizkuntza = es | izena=Ramón | abizena=Tamames Gómez | url= https://books.google.es/books?id=N584AwAAQBAJ&printsec=frontcover#v=onepage&q&f=false | izenburua= Breve historia de la guerra civil |argitaletxea= Ediciones B | sartze-data=2017-6-8}}</ref>
 
[[Fitxategi:¡No_pasarán!_Madrid.jpg|leftezkerrera|thumb|200px|''No pasarán'' («Ez dira pasatuko»), [[Espainiako Gerra Zibil]]eko errepublikanoen leloa.<ref>{{erreferentzia|izena= | url= http://www.doloresibarruribhi.hezkuntza.net/web/guest/doloresibarruri | artikulua = Dolores Ibarruri, "Pasionaria" | argitaletxea = Dolores Ibarruri Institutua | data= 2011-04-21}}</ref>]]
[[Fitxategi:Bundesarchiv_Bild_183-H25224,_Guernica,_Ruinen.jpg|righteskuinera|thumb|250px|[[Gernikako bonbardaketa]], 1937ko apirilaren 26a.]]
[[1936]]ko otsaileko hauteskundeetan [[Fronte Popularra (Espainia)|Fronte Popularra]], ezkerreko alderdien koalizioa, nagusitu zen, eta [[Manuel Azaña]] izendatu zuten presidente. Errepublikaren erreformak geldiarazteko asmoz, uztailaren 17 eta 18an, armadaren zati handi batek [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|estatu-kolpea]] jo zuen; hiri handi gehienek ([[Madril]], [[Bartzelona]], [[Bilbo]], [[Valentzia]], [[Málaga]], [[Donostia]]), ordea, Errepublikari leial iraun zuten.<ref name="tamames"/> Espainia bi gunetan zatiturik gelditu zen, bata gobernu errepublikarraren mendekoa eta bestea matxinoek kontrolatzen zutena, eta [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibila]] hasi zen. [[Francisco Franco]] bilakatu zen buruzagi kolpista nagusia 1936ko udazkenean. Hauek [[Alemania Nazia]]ren eta [[Italiako Errepublika Soziala|Italia Faxistaren]] laguntza handia izan zuten; errepublikarrek barneko eta kanpoko laguntza zuten, sozialistena, komunistena, eta zenbait liberalena, eta baita [[Sobietar Batasuna]]rena ere. Hurrengo hiru urtean, milioi erdi bat gizabanako hil ziren: guda zelaian 300.000, eta errepresioaren ondorioz 200.000. Guda zelaietatik at egindako hilketa horietatik, 50.000 errepublikarren kontrolpeko eremuan izan ziren (faxisten estatu kolpearen ondorengo bost hilabeteko kaos hartan, ia guztiak), eta gainerakoak frankistek eragin zituzten. Errepublikar agintariek, beren kontrolpeko eremuan, hilketak gerarazten saiatu ziren; agintari frankistek, berriz, hilketa horiek egiten lagundu zuten, aurkariak eta aurkari izan zitezkeenak hiltzea beren gobernua sendotzeko nahita erabilitako estrategia izan zen.<ref>{{erreferentzia | hizkuntza = es | izena= Tereixa | abizena= Constenla| url= http://www.elpais.com/articulo/portada/Espana/masacrada/elpepusoceps/20110327elpepspor_10/Tes | izenburua= España masacrada | egunkaria = El País | data= 2011-03-27}}</ref> Gerra 1939ko apirilaren 1ean amaitu zen, frankisten garaipenarekin.
 
[[Fitxategi:Francisco_Franco_1930.jpg|thumb|190px|righteskuinera|[[Francisco Franco]]k agindu zuen Espainian 1939-1975 bitartean]]
Gerra Zibila matxinoek irabazirik, Francisco Franco jarri zen estatuburu; demokrazia suntsiturik, diktadura ezarri zuen. Frankismoak gogor zapaldu zituen erregimenaren aurkariak, bereziki lehenbiziko urteetan. 400.000 lagun erbestera joan ziren, beste hainbeste kartzelatuak izan ziren, eta 50.000 hilaraziak.<ref>{{erreferentzia|izena=Fernando |abizena= Mendiola Gonzalo |url= http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee153855/141913| izenburua= Frankismoa: Errepresioa, erregimenaren oinarria | aldizkaria= Auñamendi Eusko Entziklopedia | sartze-data=2017-6-8}}</ref> [[1937]]an sortutako ''Falange Española Tradicionalista y de las JONS'' zen legezko alderdi politiko bakarra.<ref>{{erreferentzia|izena=Fernando |abizena= Mendiola Gonzalo |url= http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee153855/141914?idi=es| izenburua= Frankismoa: Lau Hamarkadetako diktadura (1936-1975): Erregimenaren egituratze politikoa | aldizkaria = Auñamendi Eusko Entziklopedia | sartze-data=2017-6-8}}</ref> [[Ardatzeko potentziak|Ardatzeko potentziekin]] kidetasun handiak bazituen ere, Francoren erregimenak neutral iraun zuen [[Bigarren Mundu Gerra]]n.<ref>{{erreferentzia | hizkuntza = es | izena=María de los Ángeles | abizena= Egido León | url= http://revistas.uned.es/index.php/ETFV/article/view/2672 | izenburua= Franco y las potencias del Eje: la tentación intervencionista de España en la Segunda Guerra Mundial | aldizkaria= Espacio, Tiempo y Forma | sartze-data=2017-6-8}}</ref> Gerra ondoan, herrialdea isolaturik gelditu zen, eta [[Nazio Batu]]etatik at. [[1955]]etik aurrera, egoera aldatuz joan zen; izan ere, [[Gerra Hotza]] zela-eta, Estatu Batuentzat garrantzi estrategiko handia zuen Espainian base militarrak ezartzeak, eta Franco horretaz baliatu zen. Autoritarismoa, nazionalismoa, oso katolizismo kontserbadorea sustatzea ([[nazionalkatolizismo]]a), eta gaztelania ez beste hizkuntzak zapaltzea izan ziren frankismoaren politikaren ezaugarriak. [[1959]]an, [[Maroko]], espainiar eta frantziar protekturatu izandakoa, independizatu zen, eta [[1968]]an [[Ginea Espainiarra]]. [[1969]]an, Francok [[Joan Karlos I.a Espainiakoa|Joan Karlos Borboikoa]], Alfontso XIII.aren biloba, izendatu zuen bere ondorengo,<ref>{{erreferentzia | url= http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia.asp?sarrera=francoba| izenburua= Franco Bahamonde, Francisco | aldizkaria= Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa | sartze-data=2017-6-8}}</ref> eta hark estatuburuaren eginbeharrak hartu zituen bere gain diktadoreak osasuna galdu zuenean, [[1974]]ean. Izan ere, diktadoreak [[Carrero Blanco]] almirantea zuen haren ondorengo izendatuta. Plan hori, baina, zapuztuta geratu zen, [[ETA]]ren sona handiko bonba eraso batek hura hil zuenean, 1973ko abenduan.
 
[[Fitxategi:Juan_Carlos_de_Borbón,_Prince_of_Spain.jpg|thumb|190px|leftezkerrera|[[Joan Karlos I.a Espainiakoa|Joan Karlos Borboikoa]] Espainiako errege izan zen [[1975]]-[[2014]] bitartean.]]
[[1975]]eko azaroaren 20an, Franco hil zenean, berehala ikusi zen diktadurak ez zuela luze iraungo. [[Carlos Arias Navarro]] zen gobernuko lehendakari eta postu horretan egon zen denboran argi erakutsi zuen ez zela gauza Espainian ezinbestekoa zen demokratizazio prozesua abian jartzeko, aldiz, erregimeneko ultren edo «bunkerraren» aginduetara egon zen azken unea arte. Begirale askoren iritzian, Juan Carlos de Borbón, zeina Joan Karlos I.a izenarekin Espainiako errege baitzen 1975eko azaroaren 27az gero, erregimeneko agintarien esanetara zegoen txotxongilo bat baino ez zen. Baina, [[1976]]. urtearen erdialdera, Joan Karlos erregeak pertsona gazteago bat izendatu zuen gobernuko lehendakaritzarako, trantsizio demokratikoa egiteko gai izango zen norbait: [[Adolfo Suárez]]. Karisma handiko gizona eta politikari trebea izaki, Suárezek bideratu zuen Espainia aniztasunaren eta demokraziaren mundura, odol isurketarik gabe. Alderdi politikoen legeztatzea, amnistiaren legea, lehen hauteskunde libreak (1977ko ekaina) eta [[Espainiako 1978ko konstituzioa|1978ko konstituzio berri]] ''adostua'' izan ziren trantsizio demokratikoaren aldi garrantzizkoenak. Dena den, [[1977ko Espainiako Amnistia Legea|1977ko Amnistia Legeak]] zigorgabe utzi zituen frankismoaren krimenak (114.266 lagun desagerturik), eta [[Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia|Gasteizko martxoaren 3ko]] edota [[Atochako sarraskia|Atochako]] sarraskien erantzuleak epaitu gabe gelditu ziren.<ref>{{erreferentzia|izena=Daniel |abizena= Udalaitz |url= http://www.argia.eus/argia-astekaria/1981/gasteizko-sarraskia-1976-ez-dago-hilketengatik-erantzukizunak-eskatzeko-borondate-politikorik| izenburua= Gasteizko sarraskia 1976: “Ez dago hilketengatik erantzukizunak eskatzeko borondate politikorik” | aldizkaria = Argia | sartze-data=2017-6-8}}</ref>
 
Konstituzio berriak aukera eman zuen Espainiako ''nazionalismo periferikoek'' erreibindikatzen zituzten autogobernu eskaerak autonomia estatutuen bitartez bideratzeko, lehenik, ''nazionalitate historiko'' deitu zitzaienei: Euskal Herriari, Kataluniari eta Galiziari eta, gero, [[Prozesu Autonomikoaren Harmonizazioko Lege Organikoa|LOAPAren]] bidez, Espainiako gainerako lurralde guztiei. Espainiako Koroak hasieratik hartu zuen Espainiako nazio batasunaren gidaritza sinbolikoa eta, hainbaten iritziz, erregearen parte hartzea funtsezkoa izan zen [[Antonio Tejero]] koronelak, [[1981]]eko otsailaren 23an, Madrilgo parlamentuan egin zuen [[1981eko otsailaren 23ko Espainiako estatu-kolpea|estatu-kolpe ahalegina]] menderatzeko orduan. Adolfo Suárez, berriz, nahiz eta trantsizio demokratikoaren garaian politikari ausart eta abil gisa agertu, ez zen gauza izan bere proiektu zentristaren buruan ([[UCD]]) 1982ko hauteskundeak irabazteko, eta ordu arte oposizioan egondako Alderdi Sozialista ([[PSOE]]) igo zen agintera. [[Felipe González]] hautatu zuten gobernuko lehendakari.
 
[[Fitxategi:Felipe_González_1985_(cropped).jpg|thumb|140px|righteskuinera|[[Felipe González]], Espainiako presidente [[1982]]-[[1996]] bitartean.]]
1982tik [[1996]]ra, PSOE egon zen agintean; garai hori modernizazio eta eguneratze aro bat izan zen Espainiarentzat, eta mendebaldeko erakunde garrantzitsu batzuetan sartu zen ([[Europako Ekonomia Erkidegoa]]; [[NATO]]n, jende askoren oposizioarekin, nahiz sartzearen aldekoek erreferenduma irabazi zuten); sona handiko bi ekitaldi berezik ospe handia eman zioten Espainiari munduan: [[1992ko Udako Olinpiar Jokoak|Bartzelonako Joko Olinpikoek]] eta Sevillako Erakusketa Unibertsalak, biak 1992an. Azkenean, ordea, hainbat ustelkeria kasutan eta [[GAL]]en ekintza terroristetan zikindu ondoren, 1996ko martxoko hauteskundeak galdu zituen Felipe Gonzálezek Alderdi Popularraren (PP) mesedetan, eta alderdi horretako [[José María Aznar]] hautatu zuten Espainiako lehendakari.
 
Euskal terrorismoaren aurkako borroka, berriz, askoz ere auzi korapilatsuagoa izan zen, eta adostasunak eta desadostasunak sortu zituen, tarteka, alderdi nagusien artean. [[1998]]an, [[ETA]]k alde bateko su-etena aldarrikatu zuen, euskal abertzale moderatuak ([[EAJ-PNV]] eta [[Eusko Alkartasuna]]) subiranotasun dinamika batean sartzearen truke, eta Madrilgo gobernuarekin negoziatzeko borondatea adierazi zuen, baina su-etenak ez zuen askorik iraun, 2.000. urtearen hasiera aldera, ETAk bertan behera utzi baitzuen eta berriz hasi baitzen atentatuak egiten, gero eta gogorragoak: politikarien, enpresaburuen, kazetarien eta edozein herritarren aurka.
 
[[Fitxategi:Monumento_11M,_Alcalá_de_Henares,_España_(15).JPG|thumb|260px|righteskuinera|[[2004ko martxoaren 11ko atentatuak|2004ko martxoaren 11ko atentatuetako]] biktimen omenezko oroitarria]]
Bestalde, Aznarren agintaldian, Espainiak soldaduak bidali zituen bai [[Afganistan]]era eta bai [[Irak]]era, Estatu Batuetako [[George W. Bush]] lehendakariaren aginduz bi herrialde horietan egindako inbasioetan laguntzera; [[Irakeko Gerra]]n parte hartzeak sekulako protestak eta manifestazioak eragin zituen Espainian, munduko beste bazter askotan bezala. [[2004]]ko martxoaren 11n, legebiltzarrerako hauteskundeen bezperan, [[2004ko martxoaren 11ko atentatuak|Espainian inoiz izan den atentaturik lazgarriena]] egin zuten [[Madril]]en, aldirietako sareko lau trenetan, jendez beteta zeudenean: 191 lagun hil eta 1.858 zauritu zituzten. Gobernuak berehala egotzi zion atentatua ETAri, eta bertsio hori hedarazi zuen, Espainian bertan ez ezik, nazioarteko bai erakundeetan eta bai hedabideetan, nahiz behala hasi ziren terrorista islamisten zantzuak agertzen, eta ETAk hurrengo egunean gezurtatu bere parte hartzea. Atentatua gaitzesteko egindako manifestazio jendetsuetan, jende askok agertu zion gobernuari bere mesfidantza eta egia jakin-nahia. [[Al Kaeda]]ko zelula islamistek erreibindikatu zuten atentatua, baina gobernuak, bere alderdiak eta inguruko hedabideek ez zuten hori aintzat hartu nahi izan, eta ETAri egotzi nahi izan zioten; oposizioak eta herritar askok, ordea, gezurretan ibili izana egotzi zioten gobernuari. 2008an, epaiketa egin ondoren, [[Espainiako Auzitegi Gorena|Auzitegi Gorenak]] terrorista islamisten sare bat kondenatu zuen atentatu horrengatik. Atentatua izan eta handik hiru egunera, hauteskundeak egin ziren, eta alderdi sozialistak irabazi eta [[José Luis Rodriguez Zapatero]] aukeratu zuten herritarrek presidente.
 
* Botere judiziala epaile eta magistratu ezberdinez osatutako epaitegi eta tribunalen eskumena da, Erregearen izenean. Herrialdeko epaitegi nagusia [[Espainiako Auzitegi Gorena|Auzitegi Gorena]] da.
 
[[Fitxategi:Madrid - Congreso de Diputados 1.JPG|righteskuinera|300px]]
{{Barra kutxa
|kokapena=left
{{clear}}
 
[[Fitxategi:Senado fachada Madrid.jpg|leftezkerrera|300px]]
{{Barra kutxa
|kokapena=right
 
=== Defentsa ===
[[Fitxategi:FAS-ESP.svg|righteskuinera|150px]]
{{Sakontzeko|Espainiako Indar Armatuak}}
[[Espainiako Indar Armatuak]] (siglak: ''FFAA'' edo ''FAS'') edo Espainiako Armada da Espainia babesten duen erakunde militarra. Buruzagi Gorena [[Filipe VI.a Espainiakoa|Filipe VI.a]] erregea da, eta [[María Dolores de Cospedal]] Defentsa ministroa. Espainiako Konstituzioan ezarrita dagoenez,<ref>[http://www.boe.es/g/es/bases_datos/doc.php?coleccion=iberlex&id=1978/31229 Espainiako Konstituzioa], gai militarrei dagokienez.</ref> Indar Armatuak honela banatuta daude:
== Demografia ==
=== Biztanleria ===
[[Fitxategi:EspDens2.jpg|thumb|righteskuinera|280px|Espainiako [[biztanleriaren dentsitate]]a (2008).]]
2016an Espainiak 46,4 milioi biztanle zituen;<ref name="biztanleria">{{erreferentzia | hizkuntza = es | url=http://www.ine.es/dyngs/INEbase/es/operacion.htm?c=Estadistica_C&cid=1254736176951&menu=ultiDatos&idp=1254735572981 |izenburua=Población residente en España. Datos provisionales a 01/07/2016 | argitaletxea=Instituto Nacional de Estadística, Ine.es |sartze-data=2017-6-2}}</ref>; [[biztanleriaren dentsitate|dentsitatea]] 92 biztanle kilometro koadroko da. Biztanleen %76,9 hiritan bizi da. Jaiotza eta heriotza indizeak Europako gainerako herrien antzekoak dira. Emankortasun indizea oso txikia da, 1,49 haur emakumeko (2016); bizi itxaropena berriz munduko handienetakoa, 81,7 urtekoa, 78,7 urtekoa gizonezkoentzat, eta 84,9-koa emakumezkoentzat. Biztanleak adinka hartuta, 0-14 urte bitartekoak %15,4 dira, 15-24 urte bitartekoak %9,6, 25-54 urte bitartekoak %45,2, 55-64 urte bitartekoak %11,9 eta 65 urtetik gorakoak %17,8.<ref name="cia"/> Datu horiek argi eta garbi erakusten dute gizartea geroz eta zaharragoa dela, horrek etorkizunerako dakartzan arazo guztiekin (erretiratu asko eta langile gutxi).
 
 
=== Hizkuntzak ===
[[Fitxategi:Llengües_d'Espanya.svg|righteskuinera|thumb|300px|[[Espainiako hizkuntzak]]{{zutabe-zerrenda|kopurua = 2|{{legend|#ff0000|[[Gaztelania]], estatu osoan mintzatua}}{{legend|#ff33ff|[[Katalan]]a edo [[valentziera]]}}{{legend|#ffff99|[[Galiziera]]}}{{legend|#339999|[[Euskara]]}}{{legend|#009900|[[Astur-leones]]a}}{{legend|#9999ff|[[Aragoiera]]}}{{legend|#33ff66|[[Aranera]]}}{{legend|#3a713a|[[Extremadurera]]}}{{legend|#a06511|[[Extremadurako fala|Fala]]}}{{legend|#ff9900|[[Portuges]]a}}}}]]
{{Sakontzeko|Espainiako hizkuntzak|Gaztelania}}
Espainiera edo [[gaztelania]] moderno estandarra mintzatzen da; [[katalana]], [[galiziera]], [[euskara]], [[aranera]], [[aragoiera]] eta [[asturiera]] ere mintzatzen dira. Gainera, Portugaleko mugako zenbait lekutan ([[Extremadura]]n) [[fala]] eta [[extremadurera]] hizkuntzak mintzatzen dira, eta [[Ceuta]]n eta [[Melilla]]n [[arabiera]] eta errifiera. Espainieraz mintzatzeko gai dira Espainiako biztanle gehien-gehienak; gainerakoan, hau da hizkuntzen banaketa: katalana, %17; galiziera, %7; euskara, %2; besteak %1. Hizkuntza ofiziala gaztelania da, baina zenbait [[Autonomia erkidego|Autonomia erkidegotan]]tan, beste hizkuntzekin koofiziala da. Hauek dira:
* [[Katalana]] / [[Valentziera]] / [[Balearrera]]: [[Katalunia]], [[Valentziako Erkidegoa]]n eta [[Balearrak|Balearretan]] hurrenez urren. Denak hizkuntza berdinaren aldaerak dira.
* [[Galiziera]]: [[Galizia]]n.
== Ekonomia ==
{{sakontzeko|Espainiako ekonomia}}
[[Fitxategi:BlueEurozone.svg|righteskuinera|thumb|250px|Espainia [[Schengen eremua|Schengen eremuko]], [[Eurogune]]ko eta Europar Merkatu Bakarreko kidea da]]
2017an, munduko 14. indar ekonomikoa zen Espainia, [[BPG]]aren arabera, [[Europar Batasun]]eko 5.a, eta [[Eurogune]]ko 4.a. [[2008]]ko [[Atzeraldi Handia]] baino lehen, munduko 8. postura iritsi zen.<ref>{{erreferentzia | hizkuntza = es |url=http://www.expansion.com/economia/2016/10/09/57f77aa1e2704ec7038b459f.html|izenburua=España cae en el ránking: pasa de la 8º a la 14º economía del mundo | aldizkaria=Expansión | sartze-data=2017-06-11}}</ref> BPGren banaketa, sektoreka, ondorengo hau da: %2,5 besterik ez dagokio nekazaritzari, industriari, %22,4, eta zerbitzuei %75,1 (2016). Biztanleria aktiboaren sektorekako banaketari dagokionez, lehen sektorean enplegatzen da biztanleria aktiboaren %4,2, bigarren sektorean langileen %24, eta hirugarren sektorean edo zerbitzuetan biztanleria aktiboaren %71,7 (2009).<ref name="cia"/>
 
[[Fitxategi:Playa_de_Levante,_Benidorm,_España,_2014-07-02,_DD_86.JPG|leftezkerrera|thumb|260px|[[Benidorm]], Europako turismo gune garrantzitsunetakoa]]
[[XX. mende]]aren erdialdea arte Espainiako ekonomia arkaikoa, garapen eskasekoa eta autarkikoa izan bazen ere, modernizatze prozesu azkarra bizi izan du [[1960]] ingurutik aurrera. [[1960ko hamarkada]]ko hazkunde tasa handien ondoren («espainiar miraria» deitu zitzaion), motelaldi serioa bizi izan zuen (petrolioaren krisialdia) [[1974]]tik [[1985]] aldera arte. [[1986]]tik [[1991]]era, ordea, beste aurrerakada bortitz bat izan zuen eta, [[1992]]tik [[1994]] ingurura gainbehera txiki bat izan ondoren, [[1995]]etik mende amaiera arte hazten jarraitu zuen ekonomiak Espainian ([[1997]]an, %&nbsp;3,2ko hazkundea). 1986an [[Europar Batasuna]]rekin bat egin izanak guztiz baldintzatu zuen, geroztik, Espainiako agintariek bideratu zuten ekonomia politika. Hainbat gizarte arazo gorabehera, zorroztasunaren aldeko apustua egin zen [[Maastrichteko Ituna|Maastrichteko Itunean]] zehaztutako konbergentzia irizpideak errespetatu ahal izateko. Hala, austeritate neurriak hartzeari, aurrekontu zorrotzak egiteari eta diru politika estuagoa bultzatzeari esker, Espainiak goian aipatutako irizpide gehienak bete ahal izan zituen, eta [[1999]]ko urtarrilaren 1ean [[euro]]an integratu ahal izan ziren herrialdeen zerrendan sartu zen. [[1998]]ko udaberrian, Europar Batzordeak Espainiako emaitza ekonomikoen azterketa egin zuenean, zor publikoaren indizea zegoen soilik Maastrichten erabakitako irizpideetatik kanpo. Aldiz, irizpide horien barruan sartzen ziren inflazioa (%&nbsp;2, 1997an), aurrekontu defizita (%&nbsp;2,9), interes tasen bilakaera eta [[pezeta]]ren parekotasuna aurreko bi urteetan zehar. [[XXI. mende]] hasierako [[Espainiako higiezinen burbuila|higiezinen burbuila]] lehertzean, krisi sakonean sarte zen estatu osoa ordura arte eraikunzak [[Barne produktu gordin|BPGaren]] %&nbsp;16 ematen baitzuen, eta langile-tasa %&nbsp;12 zen.<ref name="guru">{{erreferentzia | hizkuntza = en |url=http://www.theglobalguru.com/article.php?id=60&offer=GURU001|izenburua= Global Guru Analysis |sartze-data=2010-06-01| aldizkaria=The Global Guru}}</ref> Krisiaren ondoren, langabezia tasa ia %20ra igo zen;<ref>«» [http://www.economist.com/world/europe/displaystory.cfm?story_id=12987582 «Mounting joblessness in Spain — and worse to come»], ''The Economist'', 2009-01-22.</ref> eta, [[Espainiako Gobernua|Finantza Ministroaren]] arabera, «azken mende erdiko atzeraldi sakonenean sartu zen».<ref>{{en}} [http://www.spanishnews.es/20090118-spain-faces-deepest-recession-in-50-years/id=142/ «Spain faces deepest recession in 50 years»], ''Spanish News'', 2009-01-18.</ref>
 
[[Fitxategi:Desempleo España 2015.png|righteskuinera|thumb|260px|[[Langabezia-tasa]] probintzien arabera (2015)]]
Bigarren langabezia-tasarik handiena du Europar Batasuneko herrialdeen artean,<ref>{{erreferentzia |url= http://www.berria.eus/paperekoa/1753/013/001/2017-05-03/hamabost_milioi_eta_erdi_langabe.htm| izenburua= Hamabost milioi eta erdi langabe| egunkaria = Berria | data = 2017-05-03 | sartze-data=2017-06-12}}</ref> eta [[desberdintasun sozial]]ik handiena Euroguneko herrialdeen artean, herritarren artean errenta erabilgarriak duen banaketari begiratuta. 2006az geroztik, nabarmen handituz joan da desberdintasun sozial hori: gehien irabazten dutenen eta gutxien irabazten dutenen arteko aldea gero eta handiagoa da.<ref>{{erreferentzia | hizkuntza = es | izena1= Cristina | abizena1= Delgado | izena2= Amanda | abizena2= Mars | url= http://economia.elpais.com/economia/2012/10/10/actualidad/1349901592_959130.html | izenburua= España es el país con mayor desigualdad social de la eurozona | egunkaria = El País | data= 2012-10-10}}</ref> Autonomia erkidegoen artean, [[Madrilgo Erkidegoa|Madril]] (32.723 euro 2016an), [[Euskadi]] (31.805 euro) eta [[Nafarroako Foru Erkidegoa|Nafarroak]] (29.807 euro) dute [[per capita errenta]] handiena, eta [[Extremadura]] (16.369 euro) eta [[Andaluzia]]k (17.651 euro) txikiena.<ref>{{erreferentzia | hizkuntza = es | izena= Cristina |abizena= Delgado |url= http://economia.elpais.com/economia/2017/03/30/actualidad/1490901138_170197.html |izenburua= Cinco comunidades han recuperado ya el PIB por habitante anterior a la crisis | egunkaria = El País | data = 2017-03-30}}</ref>