«Esne hortzeria»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-gutxi gora behera +gutxi gorabehera))
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Esneko hortzeria''', '''hortz galkorrak''' edo '''lehen hortzaldia''' haurtzaroan atera eta 8-10 urte bitartean ahoan aurki daitezkeen [[hortz]]ak dira. Denera 20 hortz izaten dira, iraunkorrekin alderatuta 12 gutxiago. Erortzeko garaia iristen zaienean, beraien lekua hortz iraunkorrek hartzen dute.
 
Jaiotzerakoen ahoan hortzak ez dira ageri, baina beranduago aterako diren hortzak jada hezurraren barnean egoten dira, garapenean. Kaltzifikazio prozesu hori haurra umetoki barnean dagoenean hasten da, 14.astean hain zuzen ere. 18.astean hasten da bigarren eta azken haginaren sortze prozesua.
 
 
Irteten diren lehen hortz galkorrak beheko erdiko ebakortzak izaten dira, haurrak sei hilabete dituenean gutxi gorabehera. Ondoren erdiko goiko ebakortzak irteten dira, 8-12 hilabeteko adin bitartean. Jarraian alboko goiko eta beheko ebakortzen garaia iristen da. Ordu arte haginik ez da ageri ahoan, lehenengoa goiko lehenengo hagina izaten da 16 hilabeterekin, eta behekoa ondoren 14-18 hilabete bitartean hau ere. 19 eta 20 hilabeterekin hurrenez hurren goiko eta beheko betortzak jaiotzen dira eta azkenik bigarren haginak, behekoa lehenengo irteten delarik. Prozesu guztiak bi urte eta erdi irauten du, eta haurrak 6 urte bete arte izango ditu ahoan, orduan hasten baitira lehen hortz iraunkorrak jaiotzen. Hortz galkor hauek hiru urte eta erdi gutxi gorabehera izaten ditugu ahoan, haur batetik bestera bariazioak egon daitezkeela kontutan harturik.
[[Fitxategi:Supernumerary teeth.jpg|thumb|Aldatze prozesua]]
 
 
 
6 urte eta 12 urte bitartean hortz iraunkorrak irteten joango dira, garai horretan zenbait hortz galkor eta beste hainbat iraunkor aurki genitzakeelarik ahoan, adinaren arabera.Prozesu honi aldatze prozesua deritzo.
 
Hortz iraunkorrak irteten doazen heinean, esnezko hortzak erortzen joango dira, beraien erroak birxurgatu egingo direlako. Erortze prozesua haur bakoitzean ezberdina izan daiteke, iraunkorren garapen prozesuarekin loturik baitago, eta prozesu hori indibiduala da.
 
Jaiotzen den lehenengo hortz iraunkorra berriz ia kasu gehienetan lehenengo hagina izaten da, bai goikoa eta baita ere behekoa, 6-7 urterekin. Ondoren bai beheko eta goiko erdiko ebakortzak irtengo dira. Jarraian alboko ebakortzak, beheko betortza eta haginaurrekoen txanda izango da. Jaioko den azkeneko hagina hirugarren hagina izaten da, 17-21urte bitartean jaiotzen da normalean, nahiz eta bada inoiz hirugarren haginik irten ez zaion jendea.
=== Ezberdintasunak ===
 
Hortz galkor eta iraunkorren artean badira zenbait ezberdintasun. Orokorrean esnezko hortzak txikiagoak eta zuriagoak izaten dira. Anatomikoki ere ezberdintasun nabariak izaten dituzte. Erroak luze eta estuagoak izaten dira, eta elkarrengandik nahiko aldenduta. Muin barrunbea aldiz, iraunkorrena baino handiagoa izaten dute, muin adar luze eta estuekin.
 
Ezberdintasun nabarienak hauexek dira:
* '''''Hortzen proportzioa'''''
 
Hortz galkorretan koroa eta erroaren arteko proportzioa handiagoa da, iraunkorretan baino. Esnezko hortzak oso erro luzea edukitzen baitute koroarekin alderatuta.
 
* '''''Diastemak'''''
''Erupzioko hematomak''
 
Kisteak bezala, hauek ere hortza jaioko den lekuan agertzen dira aste batzuk lehenago. Hauek odol pilaketaren ondorioz sortzen dira, eta tratamendurik behar ez duten arren batzuetan drainatu egiten dira.
 
''Operkuluak''