Eskualduna (aldizkaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
[[Fitxategi:Eskualduna - Gerla Haste - Biba Frantzia.jpg|thumb|[[Lehen Mundu Gerra]] hastearen albistea, ''Eskualduna'' astekariaren 1914ko abuztuaren 7ko zenbakian.]]
 
'''''Eskualduna''''' [[Baiona]]ko aldizkari elebidun bat izan zen, [[euskara]]z eta [[frantses]]ez argitaratzen zena. [[1887]]an sortu zen, hautagai "xuri" (eskuindar) baten alde egiteko eta ''[[Le Réveil Basque]]'' egunkari errepublikar elebidunari irakurleak kentzeko xedearekin. [[Louis Etxeberri]], [[1901]] arte ''Eskualduna''ko zuzendari eta [[1903]] arte jabea, halaber diputatu ''xuria'' zen. ''Le Réveil Basque''ko burua, berriz, Berdoly izeneko diputatu ''gorria'' zen.
 
Urte hartako [[martxoaren 15]]ean kaleratu zen lehen zenbakia: orduz geroztik, erlijio katolikoa, familia eta laborantza izan zituen oinarri ideologikoak, eta arrakasta handia izan zuen [[Ipar Euskal Herria]]n. [[Frantzia]]ko eredu [[errepublika]]r eta [[laiko (argipena)|laikoaren]] aurka kokatzen zen eta euskara, fedea eta erregionalismoaren alde. Aldizkari [[abertzaletasun|abertzalea]] zen; ez, ordea, [[eusko abertzaletasun|eusko abertzalea]], osoki frantses abertzalea baizik, bere aldaera tradiziozale eta konfesionalean. [[Louis Etxeberri]] eta [[Jean Hiriart-Urruti|Jean Hiriart Urruti]] izan ziren ''Eskualduna''ko zuzendari nagusiak, hainbat urtetan.