Eskilstuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
33. lerroa:
 
== Geografia ==
Eskilstunaån ibaiaren ertzean kokaturik dago. Ibai honek [[Mälaren]] eta [[Hjälmaren]] aintzirak lotzen ditu.
 
== Historia ==
Erdi Aroan kokatzen da hiriaren sorrera. XI mendean [[San Eskil]] monje ingelesa Suediara joan zen misiolari eta Mälaren aintziraren hegoaldeko ertzean ''Tuna'' izeneko monasterioa sortu zuen. 30 kilometrotara dagoen [[Strängnäs]]en bertakoak kristautzen ari zela [[vikingo]]ek hil egin zuten eta Tunako monasterioan izan zen hobiratua. Denbora pasata Strängnäseko diozesia eratu zen eta monasterioari eta inguran sortuz zihoan herriari Eskil izena gehitu zioten Eskilstuna bihurtuz.
 
1536ko Erlijio Erreforman [[Gustavo I.a Vasa]] erregeak monasterioa suntsitu egin zuen eta haren lekuan errege gaztelu bat eraiki zuen ''Eskilstunahus'' izenekoa. 1659an hiri estatusa lortu zuen. 1771an Eskilstunaren ondoan Karl Gustavs Stad hiria sortu zen jadanik bazeuden burdinolak babesteko eta 1879an Eskilstunak bere menpe hartu zuen. Aurrez 1860an Eskilstunahus gaztelua sute handi batek erre zuen. Industria Iraultza handia jsan zuen hiriak altzairugintzari loturik eta Suediako hiri garrantzitsuenetakoa bihurtu zen, "Suediako Sheffield" ezizena hartzeraino.