Errusia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
| mapa_irudi = Russian Federation (orthographic projection) - Crimea disputed.svg
| hizkuntza_ofizialak = [[Errusiera]]{{sup|1}}
| ereserki_nazional = [[Fitxategi:Russian Anthem chorus.ogg|centererdian|250px]]
| hiriburu = [[Mosku]]
| hiriburuaren_koordenatuak = {{koord|55|45|N|37|37|E|region:RU_type:country|display=inline}}
53. lerroa:
| oharrak = {{sup|1}} 30 hizkuntza baino gehiagok ofizialtasuna dute hainbat lurraldeetan.
}}
'''Errusia''' ([[errusiera]]z: Росси́я, ''Rosia''<ref name=zirilikoz>[https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0156.pdf Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema], Euskaltzaindiaren 156. araua.</ref>), ofizialki '''Errusiar Federakundea'''<ref>{{Web erref|izenburua=38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0038.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2010-12-29}}</ref> (''Росси́йская Федера́ция'', ''Rosijskaia Fiedieratsia''<ref name=zirilikoz/>), iparraldeko [[Eurasia]]ko estatu burujabea da. Munduko estaturik handiena da, 17.075.400 kilometro koadroko eremua hartzen baitu<ref name="matt"></ref>, [[Europa]]n eta [[Asia]]n. [[Sobietar Batasuna]] ohiaren errepublika nagusia izan zen. Egun munduko estaturik boteretsuenetako bat da, ekonomian nahiz politikan. [[Mosku]] du hiriburua eta hiri jendetsuena; eta [[San Petersburgo]] du hiri jendetsuenetan bigarrena. [[2017]]an, 144,5 milioi biztanle zituen (146,8 milioi [[Krimeako Errepublika|Krimea]] eta [[Sebastopol]] barne)<ref name="errolda"></ref>.
 
Errusia da inguruko lurraldeekin muga luzeena duen munduko herrialdea. Mugakide ditu, iparraldean, [[Ozeano Artikoa]]ren zenbait adar, [[Barents]], [[Kara]], [[Laptev]], [[Ekialdeko Siberiako itsasoa|Ekialdeko Siberiakoa]] eta [[Txuktxien itsasoa|Txuktxi]]; ekialdean, [[Ozeano Barea]]ren zenbait adar, [[Bering (itsasartea)|Bering itsasartea]] (Errusia eta [[Alaska]] banatzen dituena), [[Bering itsasoa]], eta [[Okhotskeko itsasoa|Okhotskeko]] eta [[Japoniako itsasoa]]k; hegoaldean, [[Txina]], [[Ipar Korea]], [[Mongolia]], [[Kazakhstan]], [[Azerbaijan]], [[Georgia]] eta [[Itsaso Beltza]]; hego-ekialdean, [[Ukraina]]; mendebaldean, [[Polonia]], [[Bielorrusia]], [[Lituania]], [[Letonia]], [[Estonia]], [[Finlandiako golkoa]] eta [[Finlandia]], eta ipar-mendebaldean, [[Norvegia]].
 
== Geografia ==
[[Fitxategi:Russia_edcp_relief_location_map.jpg|thumb|leftezkerrera|500px|Errusiako mapa topografikoa]]
Errusia [[Eurasia]]ren iparraldean dago, 41° eta 82°N [[latitude]]en, eta 19°E eta 169°W [[longitude]]en artean. [[Estatuen zerrenda eremuaren arabera|Munduko estatu luze-zabalena]] da, guztira 17.075.400 kilometro koadroko eremua baitu, eta 11 [[ordu-eremu]] zeharkatzen ditu. Herrialdeko bi toki aldenduenen arteko distantzia 8.000 kilometro da, lerro geodesiko batean. Hauek dira bi toki horiek: [[Polonia]]ko muga, [[Vistula]] ertzean, eta [[Kurilak|Kuril uharteetako]] hego-ekialdea, [[Hokkaido]] uhartetik kilometro gutxira. 23 leku ditu UNESCOk [[gizateriaren ondare]] izendatuak<ref>{{erreferentzia |egilea = UNESCO World Heritage Centre |izenburua = Russian Federation |url = http://whc.unesco.org/en/statesparties/ru |sartze-data = 2007-12-27 |hizkuntza = en}}</ref> 40 [[biosfera erreserba]],<ref>{{erreferentzia |egilea = The World Network of Biosphere Reserves — UNESCO |izenburua = Russian Federation |url = http://www.unesco.org/mab/BRs/EurBRlist.shtml |sartze-data = 2007-12-26 |hizkuntza = en}}</ref>, 40 [[parke nazional]] eta 101 erreserba natural (заповедник, ''zapovednik'').
 
Eremuari dagokionez munduko herrialderik handiena bada ere, kokapen desegokia du itsasbide nagusiei dagokienez, 40.000 kilometro koadroko itsasertza izan arren; eta neurriz hain handia izanik ere, leku askotan lurra eta klima, hotzegiak edo beroegiak izanik, txarrak dira nekazaritzarako. Iparraldean, hilabete askoan egoten dira izoztuak [[Ozeano Artiko]]ko kostaldeko itsasoak. Mendebaldean eta hegoaldean, Ozeano Atlantikotik urrun geratzen dira [[Baltikoa|Itsaso Baltikoa]], [[Azoveko itsasoa]] eta [[Itsaso Beltza]], nahiz eta zenbait itsasarteren bidez loturik egon. [[Kaspiar itsasoa]], munduko aintzirarik handiena, ertzetako herrialdeen arteko auzi sorburua da, oso aberatsa baita [[hidrokarburo]]etan. Aldiz, [[Ozeano Bare]]ko itsasertza, mendebaldean, aski irekia da, baina Errusiako erdigunetik oso urruti egonik, nahiko bazterrekoa da.
 
[[Fitxategi:Осетр_река.jpg|thumbnailthumb|eskuinera|Errusia Erdialdeko Goi Lurraldea, [[Zaraisk]] ondoan, [[Moskuko oblasta]]]]
[[Fitxategi:Caucasus, Russia (Dombay).jpg|thumbnailthumb|eskuinera|[[Kaukaso Handia]], [[Karatxai-Txerkesia]]]]
[[Fitxategi:Vasyugan.jpg|thumbnailthumb|eskuinera|[[Siberia]] mendebaldeko zabaldiak, [[Tomsk oblasta]].]]
[[Fitxategi:Archangelsk taiga.JPG|thumbnailthumb|eskuinera|[[Taiga]] neguan, [[Arkhangelsk oblasta]].]]
[[Fitxategi:Birches_near_Novosibirsk_in_Autumn.jpg|thumbnailthumb|eskuinera|[[Urki]]dia [[Siberia]]n, [[Novosibirsk oblasta]]. Urkia Errusiako zuhaitz nazionala da.]]
 
[[Natura baliabide]]ak ugari ditu, hala nola [[zur]]a, [[petrolio]]a, [[gas natural]]a, [[harrikatz|ikatza]] eta beste hainbat [[mea|mineral]]. Hiru ozeanotara du irtenbidea ([[Ozeano Atlantikoa|Atlantikoa]], [[Ozeano Artikoa|Artikoa]] eta [[Ozeano Barea|Pazifikoa]]) eta, horregatik, errusiar [[arrantza]] munduko handienetakoa da.<ref>{{erreferentzia |izenburua = Fish Industry of Russia&nbsp;— Production, Trade, Markets and Investment |argitaletxea = Eurofish, Kopenhage, Danimarka |data = 2006ko abuztua |orrialdea = 211 |url = http://www.eurofish.dk/indexSub.php?id=3308&easysitestatid=255998662 |sartze-data = 2007-12-26 |hizkuntza = en}}</ref> [[Kaspiar itsasoa]] munduko [[kabiar]] finenaren iturburua da.
92. lerroa:
{|
|-
| colspan="3" |[[IrudiFitxategi:Russia vegetation.png|thumb|550px]]
|-
|
148. lerroa:
== Historia ==
{{sakontzeko|Errusiako historia}}
Errusia zelai, oihan, basamortu eta [[tundra]] hedadura izugarria da, garai nahasi asko bizi izan duena: [[mongol]]en agintea XIII-XV. mendeetan; [[tsar]]ren agintaldi beldurgarriak; suediar, frantses eta alemaniarren inbasio masiboak, eta aro komunista ([[1917]]–[[1991]]), Errusiak eremu ikaragarri handia [[Sobietar Batasuna]] menderatzen zuena.
 
=== Lehen urteak ===
[[Fitxategi:Kievan_Rus_en.jpg|thumb|260px|leftezkerrera|<small>[[Kieveko Rusa]] [[XI. mende]]an</small>]]
[[IX. mende]]an [[barego]]ak, [[Suedia]]tik zetozen [[normandiar]]rak, sartu ziren Errusiako zabaldian, eta haien eragina [[Baltiko]]tik [[Itsaso Beltz]]eraino hedatu zuten. [[Finlandia]]ko herriek ''rus'' izenez ezagutzen zituzten baregoak. Soldaduak izateaz gainera, merkatariak ere ziren, eta lurralde haietan bizi ziren herri nomada [[eslaviar]]ren ekonomia aldarazi zuten; haiekin nahastu ziren, eta Baltiko eta Itsaso Beltza bitarteko ibai bazterretan, merkataritzan jardun ziren herriak sortu zituzten. Hura izan zen [[Kiev]], [[Smolensk]] eta [[Novgorod]] hirien sorrera.
 
[[X. mende]]an baregoak Konstantinoplara iritsi ziren eta harreman estuak ezarri zituzten [[Bizantziar Inperioa]]rekin. Harreman horien ondorio izan zen lurraldearen kristautzea eta [[alfabeto ziriliko]]a hartzea. Garai hartan, Kiev bihurtu zen inguruko eskualderik ahaltsuena. [[XII. mende]]an, haren aberastasunak gutiziatuz, [[hungariar]]rek eta poloniarrek eraso jo zioten Kievi. Orduan eten ziren Bizantziorekiko merkataritza harremanak eta, eten horren ondorioz, hiriaren beherakada etorri zen.
 
Aginpide batu bat izan ezean, eslaviarrak eskualde txikietan banatu ziren. Eskualde haietan indartsuena Novgorod zen, eta Novgorodek ekialdetik zabaldu zituen mugak [[Uralak|Uraletaraino]]. [[1240]]an, [[Alexander Nevski]]k, Novgorodko printzeak, hiria mehatxatzen zuten [[Ordena Teutonikoa|zaldun teutoiei]] irabazi zien, [[Peipus]] aintziraren ondoan. [[1240]]an Errusiako eskualdeak edo printzerriak mongolen mendean geratu ziren. Orduan garai berri bat hasi zen, Europarekin harremanik gabe eta Errusiako ohiturak eta bizimoldeak erabat aldatuta. [[1380]]an [[Dimitri Donskoi]] errusiar printzeak mongolak garaitu zituen Kulikovoko guduan.
 
=== Inperioa ===
{{sakontzeko|Errusiar Inperioa}}
[[Fitxategi:Ivan_the_Terrible_(cropped).JPG|thumb|220px|righteskuinera|<small>[[Ivan Izugarria]], [[Viktor Vasnetsov]]en margoa</small>]]
Mongolak garaituta, [[Moskuko Printzerria]] estatu ahaltsu bihurtu zen. [[Ivan III.a Errusiakoa|Ivan III.a Handia]] ([[1462]]–[[1505]]) izan zen [[tsar]] izena hartu zuen lehena. Nobleak bere mende hartu zituen eta [[Sofia Paleologoa]] [[Bizantzio]]ko printzesarekin ezkondu zen; haren ondorioz, antzinako Bizantziar Inperioaren errituak bereganatu zuen Ivan III.ak, haren jabegai eta ondorengotzat baitzeukan bere burua. Hasieran, Errusiako iparraldea hartu zuen mende, eta gero hegoaldea, mongolen ondorengoek zeuzkaten lurraldeak alegia. Eta azkenik, [[Lituaniako Dukerri Handia]]ren zati bat ere hartu zuen. [[Ivan Izugarria]]k ([[1547]]–[[1584]]) nobleekiko harremana are estuago lotu zuen eta inperioaren mugak zabaldu zituen ekialdera eta hegoaldera. [[Baltikoa]]n barrena egin zuen hedatze saioak suediarren eta poloniarren lurraldeekin egin zuen topo.
 
Ivan Izugarria hil zenean, barne gatazkaz betetako garai bat hasi zen, harik eta [[1613]]an [[Romanov]] dinastiako [[Mikel I.a Errusiakoa|Mikel I.a]] aginpidera heldu zen arte. Lehen Romanovtarrek erregetzaren indarra finkatu zuten, baina nobleekiko borrokek jarraitu zuten. [[Petri I.a Errusiakoa|Petri I.a Handiak]], erregetza europarren eredua hartuta, inperioa eraberritu nahi izan zuen. Nobleak hartu zituen mende, [[merkantilismo]]a bultzatu zuen eta Baltiko aldera hedatzera saiatu zen, Errusiak itsasora irtenune bat izan zezan. Suediarrak garaitu zituen [[1709]]an eta Baltikoko itsasertzean hiriburua eraiki zuen, [[San Petersburgo]]. Petri Handia hil zenean, nobleen azpikeriak eta tsarren ahulezia nagusitu zen, berriz, harik eta [[Katalina II.a Errusiakoa|Katalina II.a Handia]] ([[1762]]–[[1796]]) erreginaren garaia arte. Katalinak, atzera, nobleak mendean hartu zituen, gobernua berriro antolatu zuen, eta arteak eta zientziak asko bultzatu zituen; nekazarien mendekotasuna gero eta handiagoa zen, ordea. [[Itsaso Beltz]]eraino eraman zituen eskualdeko mugak, eta Poloniaren banaketan parte hartu zuen.
 
[[Fitxategi:Panorama_dentro.JPG|thumb|300px|righteskuinera|<small>[[Krimeako Gerra]]ko [[Sebastopolgo setioa]]</small>]]
Katalinaren seme [[Paulo I.a Errusiakoa|Paulo I.a]] matxinada ilun baten ondorioz, hil zuten. Haren seme zen [[Alexandro I.a Errusiakoa|Alexandro I.ak]] ([[1801]]–[[1825]]), hilketan nahastua bide zegoenak, ordezkatu zuen erregetzan, eta Moskuraino iritsi ziren [[Napoleon]]en osteei kontra egin behar izan zien. [[Vienako Batzar]]rean ([[1815]]), Napoleonek lur jo ondoren, Errusiak bere mugak zabaldu zituen eta gainerako herriek aintzakotzat hartu zuten, indar handiko herrialde gisa. [[Nikolas I.a Errusiakoa|Nikolas I.ak]] ([[1825]]–[[1855]]) burdinbidea ezarri eta sistema burokratikoa berritu zuen, baina ez zuen, ordea, aldakuntza sozialik onartu eta horren aldeko saio guztien kontra egin zuen. Erregetzaren azken urteetan [[Ingalaterra]], [[Frantzia]] eta [[Otomandar Inperioa]]ren kontra borrokatu zen [[Krimeako Gerra]]n ([[1853]]–[[1856]]).
 
171. lerroa:
 
=== Azken tsarrak ===
[[Fitxategi:Construction_work_on_the_Eastern_Siberian_Railway_near_Khabarovsk_LCCN2004708079.jpg|thumb|240px|leftezkerrera|<small>[[Transiberiar Trenbidea]]ren eraikuntza, [[1895]]</small>]]
[[Alexandro II.a Errusiakoa|Alexandro II.ak]] erreforma politika bati ekin zion: [[jopu]]ak galarazi zituen, unibertsitateari autonomia eman zion, erreforma judiziala egin zuen eta, aginpidea deszentralizatzeko asmoz, udal batzarrak sortu zituen. Hala ere, erreforma horiek guztiengatik ez zen gizarteko maila apalenen egoera ekonomikoa hobetu, eta oldar saioak piztu ziren. [[1874]]etik aurrera, tsarrak erreformak bazterrera utzi zituen. [[1881]]ean hil egin zuten. [[Alexandro III.a Errusiakoa|Alexandro III.ak]] ([[1881]]–[[1894]]) prentsa askatasuna murriztu zuen erabat, liburutegiak hustu zituen, eta autonomia kendu zion unibertsitateari, horrela bukatu nahi baitzuen bide iraultzaileekin. Inperio osoa berdintzen saiatu zen eta [[errusiera]] ezarri nahi izan zuen nahitaez errepublika baltikoetan. [[Judu]]en kontrako legeak argitaratu zituen eta, horren ondorioz, askok alde egin behar izan zuten. [[Transiberiar Trenbidea]] eraiki zuten, eta [[Siberia]]ren kolonizazioa bultzatu zen.
 
[[Fitxategi:Tsar_nikolai.jpg|thumb|220px|righteskuinera|<small>[[Nikolas II.a Errusiakoa|Nikolas II.a]] enperadorea</small>]]
[[Nikolas II.a Errusiakoa|Nikolas II.ak]] (1894–1917) aurrekoaren politikarekin jarraitu zuen, noble atzerakoienen laguntzarekin. Atzerriko inbertsioei esker, Errusia industrializatu egin zen berehala. Industrializatze horren ondorioz, langile klasea sortu zen; Errusiaren hedadura handia kontuan hartuta, langile gutxi hala ere, baina oso bilduak hiri nagusietan. Langileek oso soldata urriak jasotzen zituzten, eta ekonomia arazo larriak. Nekazari gehienak miseriarik gorrienean bizi ziren, zergek estututa. Jauntxoek, gainera, ekoizten zen gehiena esportatu egiten zuten, eta barne hornidura arazoak sortu ziren, salneurriak gora egiten zuten, eta goseteak izan ziren. Hala eta guztiz ere, [[1914]]ean inperioko biztanleria 175 milioiraino igo zen. [[1904]]ean, [[Errusia-Japonia Gerra|japoniaren kontrako gerra]] izan zen. Protesta ugari izan zen, gerra galdu eta hilen kopuru altua ikusita. Hurrengo urtean, urtarrilaren 22an, protestan zenbiltzan langileen sarraskia izan zen (Igande Gorria), eta tsarraren ospe ona lur joa gelditu zen. Uztailean, [[Potemkin korazatua]]ren eskifaia matxinatu egin zen. Tsarrak hondamendia saihesteko Duma edo legebiltzarra antolatu zuen. Hala ere, langileen sobiet iraultzaileak birrinduak izan ziren eta buruzagiak atxilotuak eta deportatuak. Lehen bi dumak, [[1906]] eta [[1907]]an batere berrikuntzarik egin gabe ezereztatuak izan ziren. Hirugarren dumak [[1912]]. urtera arte iraun zuen, eta gizarteko talde atzerakoienez osatua zegoen. Bien bitartean, gizartearen oldar nahia hazi egin zen. Laugarren duma liberalagoa bazen ere, beranduegi zen erreformarik egiteko sistema autokratiko eta atzeratu hartan, egitura politikoa eta administratiboa ez baitzen batere eraginkorra.
 
=== Sobietar Errusia ===
[[Fitxategi:Feb 1917.jpg|thumb|280px|righteskuinera|<small>[[Otsaileko Iraultza]]</small>]]
{{sakontzeko|Otsaileko Iraultza|Urriko Iraultza|Sobietar Batasuna}}
[[Lehen Mundu Gerra|Lehenengo Mundu Gerraren]] barruan, [[1917]]an [[Errusiako Iraultza]] piztu zen ekonomiak eta gerrak ekarritako krisialdia eta tsarren gobernu autokratikoaren aurkako nahigabea zirela-eta. Hastapenean, [[liberalismo|liberalek]] eta [[sozialismo|sozialista moderatuek]] hartu zuten agintea, baina, gerrari amaiera eman ezinik, [[urriaren 25]]ean, [[komunismo|komunistek]] bereganatu zuten ([[Urriko Iraultza]]). Horrez geroztik [[1991]]ra arte, Errusiako historia [[Sobietar Batasuneko historia|Sobiet Batasunekoa]] da. Alderdi bakarreko estatu horrek lazeria andana jasan behar izan zuen, batik bat [[Bigarren Mundu Gerra]]n [[Alemania Nazi|alemaniarrek]] [[Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran|inbaditu zutenean]].
 
[[Mikhail Gorbatxov]] Alderdi Komunistako idazkari orokorrak (1985–1991), komunismoa modernoagotzeko asmotan, [[glasnost]] (гласность, «gardentasuna») eta [[perestroika]] (перестройка, «berrikuntza») ezarri zituen; aldi berean ordea, abian jarri zuen Sobietar Batasuna 1991. urteko abenduan hamabost errepublika independeetan zatitu zuen prozesua.
 
=== Errusiar Federakundea ===
[[Fitxategi:1991_coup_attempt1.jpg|thumb|280px|leftezkerrera|<small>[[1991ko Moskuko estatu-kolpea]]</small>]]
[[1991]]ko abuztuan, gobernuko ministro [[marxismo|marxista]] batzuek [[1991ko Moskuko estatu-kolpea|estatu kolpea]] jo zuten, Gorbatxoven gobernuaren erreformak baliogabetzeko eta errepubliken gaineko kontrola beren gain hartzeko. Kolpeak huts egin zuen, baina Gorbatxoven boterea asko ahuldu zen, eta [[Boris Jeltsin]]en ospeak gora egin zuen. Orduz geroztik, Errusiak ahalegin izugarriak egin zituen politika sistema demokratikoa eraikitzen eta [[merkatuko ekonomia]] egituratzen, aro komunistako gizarte, politika eta ekonomia kontrolak ordezkatuz. Erreforma ahalegin horiek ekonomia eta politika araudi eta praktika nahasiak ekarri zituzten. Industriak, nekazaritzak, egitura militarrak, gobernu zentralak eta diruak (errubloa) kalte handiak izan zituzten; baina, aldi berean, 1991z gero, zenbait hauteskunde egitea lortu zen, lehendakaritzakoak eta legebiltzarrekoak batik bat, eta eskualdeko hauteskunde asko ere bai.
 
Boris Jeltsin presidenteak Gorbatxovek dimisioa ematean hartu zuen aginpidea. Estatu kolpe saioaren ondoren izandako jarreraren ondoren, Jeltsinek ospe handia izan zuen atzerrian, demokrataren itxuran agertu baitzen, baina bere agintaldia oso [[autokrazia|autokratikoa]] izan zen. Enfrentamendu handiak izan zituen legebiltzarrarekin, harik eta, [[1993]]an, legebiltzarra bonbadartzera tankeak bidali zituen arte. Harrezkero, ez zuen trabarik izan bere neurriko konstituzioa inposatzeko.
 
[[1995]]. urteko hauteskundeak komunistek irabazi zituzten; emaitza horien ondorioz, Jeltsin beldur zen hurrengo urteko lehendakaritzarako hauteskundeetan galtzaile irtengo ote zen. Orduan, bere politika aldatzen saiatu zen, pribatizazioak etenez batetik, eta bestetik, [[Jevgeni Primakov]] (Gorbatxoven inguruko diplomatikoa) izendatu zuen kantziler. Oposizioan ziren buruzagi guztiek gogor kritikatu zuten Jeltsinen eta bere ingurukoen espekulazioa, ustelkeria eta haren erregimena oro har. Baina hauteskundeen bigarren saioan Jeltsinek botoen %53,8 lortu zuen, eta garaile irten zen [[Alexander Lebed]]ekin (oposizioko hautagaietako bat) egin zuen itunari esker. Lebed estatuko segurtasun aholkulari izendatu zuen, eta kargura iritsi bezain azkar saiatu zen [[Txetxenia]]ko gerra amaitzen. Jeltsinek ebakuntza bat egin behar zuelako albistea zabaldu zenean, Lebed eta [[Viktor Txernomirdin]] lehen ministroa izan ziren gobernurako hautagai. Baina [[1997]]an Jeltsin aginpidera itzuli zenean, bere taldea berriro antolatzen saiatu zen, eta estatuko gastuak murrizteko eta pribatizatzeko plan bat jarri zuen abian.
 
[[Fitxategi:Vladimir_Putin_with_Boris_Yeltsin-5.jpg|thumb|280px|righteskuinera|<small>[[Boris Jeltsin]], [[Vladimir Putin]] eta [[Alexei II.a]] aitalehenarekin</small>]]
Jeltsinen agintaldian bultzatutako erreforma ekonomikoek sekulako eragina izan zuten biztanle gehienen bizi mailan. [[1990eko hamarkada]]n, Errusia gainbehera ekonomiko izugarrian murgildu zen, eta miseria latzera eraman zituen milioika errusiar. Testuinguru horretan, alderdi nazionalistak eta komunistak gora egin zuten. Erreforma ekonomikoek [[oligarkia]] kriminal bat eraman zuten agintera, sobietar sistema zaharrean errotutako buruzagi batzuek osatua. Mendebaldeko erakunde ekonomikoen eraginez, ikaragarrizko pribatizazio prozesu bat jarri zuen abian Errusiako gobernuak. Aberats berrien klase berri bat sortu zen, askotan [[mafia]]tik oso hurbil zegoena.
 
201. lerroa:
 
== Gobernua eta administrazioa ==
[[Fitxategi:Federal subjects of Russia (by type).svg|thumbnailthumb|eskuinera|400px|{{legend|#73EB00|22&nbsp;[[Errusiako errepublikak|errepublika]]}}{{legend|#CEC784|48&nbsp;[[Errusiako oblastak|oblast]]}}{{legend|#EEEBA8|7&nbsp;[[Errusiako kraiak|krai]]}}{{legend|#9CA6FF|[[Errusiako autonomia oblasta|Autonomia oblast]]&nbsp;1}}{{legend|#FFCB31|9&nbsp;[[Errusiako autonomia barrutiak|autonomia barruti]]}}{{legend|#FF0084|3&nbsp;[[Errusiako hiri federalak|hiri federal]]}}]]
 
=== Politika ===
210. lerroa:
Munduko herrialderik handiena izanik, Errusiak hainbat banaketa administratibo mota ezberdin ditu bere baitan. Alde batetik subjektuak ([[errusiera]]z: субъе́кт(ы), ''subjekt''(''i'')) daude. Horiek 90 dira guztira eta bakoitzak 2 ordezkari ditu Federakunde Kontseiluan.
 
Subjektu guzti hauek [[Errusiako barruti federalak|barruti federaletan]] ([[errusiera]]z: федера́льные округа́, sing. федера́льный о́круг; transliterazioa: ''federalnie okruga'', sing. – ''federalni okrug'') biltzen dira, 8 guztira. Hauetako bakoitzak bere presidentea du, Errusiako presidenteak zuzenean izendatua. Horrezaz gain, afera ekonomikoetarako eskualde ekonomikoak daude. Era berean, herriguneak barruti eta [[selsovet]]etan bil daitezke.
 
=== Atzerriko harremanak ===
[[Fitxategi:Mass grave in Chechnya.jpg|thumb|leftezkerrera|300px|Errusiak [[Txetxenia]]n giza eskubideen aurka izan duen jokabidea maiz salatu da.]]
{{sakontzeko|NATO-Errusia harremanak}}
SESBren ondorengo gisa, Errusiar Federakundeak beto eskubidea du [[Nazio Batuen Erakundea|NBEko]] Segurtasun batzordean. Errusiako estatu berriak bi helburu nagusi ditu: batetik, potentzia handiaren estatutua nazioartean gorde eta, bestetik, ''gertuko atzerritarren'' herrian (hau da, antzinako sobietar espazioan) bere interesak zaindu. Nazioarteko erakunde handietan dago Errusia, eta ez du eten armak murrizteko plangintza. Harreman geopolitikoak ere gorde ditu, eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuen]] kontrakoa da mundu politikako puntu askotan. [[Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATO]] ekialderantz zabaltzeak ekarri ditu tentsio handienak gerra hotzeko bi arerio ohien artera. Oso kontra egon ondoren, Errusiak onartu zuen Polonia, Hungaria eta Txekiar Errepublika NATOri lotzea, eta 1994an «bakerako lankidetza» hitzarmen bat izenpetu zuen Atlantikoko Organizazioarekin. 1999ko udaberriko [[Kosovo]]ko krisiak (NATOk [[Jugoslavia]]n egindako aireko erasoek biziagotua) argi azaldu zuen Errusiaren ahultzea nazioarteko mailan. Hasieran [[Slobodan Milošević]]en politikaren aurkako esku hartze militarraren guztiz kontrako agertu zen, baina gero, funtsean, onartu egin zituen NATOk erasoak gelditzeko jarri zituen baldintzak. Gatazkak iraun zuen hiru hilabeteetan, Errusia sarritan ahalegindu zen Miloševićen negoziazioak egiten, hein batean aliatuek bultzatuta, haiek ez baitzituzten negoziazioak baztertu nahi. Errusiaren eta Aliatuen lankidetza argia izan zen gatazka bukarazi zuen arautegian: bake plangintza, Miloševićek baldintzarik gabe onartua, Zazpi Handien taldeak eta Errusiak prestatua zen; Kosovoko bakea zaintzeko ipini zen gudaroste nazio-anitzean (KFOR), baziren errusiar osteak.
222. lerroa:
=== Biztanleria ===
[[Fitxategi:Federal_subjects_of_Russia_by_population_dencity.svg|thumb|300px|[[Biztanleriaren dentsitate]]a Errusiako subjektu federaletan]]
Errusiak 144.498.215 biztanle baino gehiago zituen 2017 hasieran, 146.839.000 [[Krimeako Errepublika|Krimea]] eta [[Sebastopol]] barne<ref name="errolda"></ref>. [[Biztanleriaren dentsitate|Dentsitatea]] txikia da, 9 biztanle kilometro koadroko, baina eskualdeen araberako aldeak oso handiak dira: Europako Errusian bizi dira (lurralde osoaren laurden batean) biztanleen %80 inguru. Asiako Errusian, [[Transiberiar Trenbidea]]ren inguruan bizi da jendea, eta oso dentsitate txikia dago hortik landa.
 
1991n izan zuen Errusiak populaziorik handiena: 148.689.000 biztanle. Ordutik aurrera, biztanle kopuruak beherakada izugarria izan zuen (emankortasun tasa, [[1999]]an, 1,3 haur emakumeko zen). Beherakada horren arrazoiak hauek dira: bizitza maila jaistea, [[alkoholismo]]arekin eta [[suizidio]]arekin zerikusia duten heriotzak ugaritzea, difteria eta tuberkulosia eta antzeko izurriak zabaltzea, haurren heriotza tasa igotzea (23 heriotza 1.000 jaioberri biziko, 1999an). Egoera politikoak eta ekonomikoak ez zuen hazkunde demografikoa bultzatzen baina, horrezaz gainera, beste zenbait faktore ere hartu behar dira kontuan: [[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren sortu zen gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desoreka; haurdun ez gelditzeko sistema gisa abortua erabiltzeak antzutasun kasuak gehitu zituen; haurren hilkortasuna zuzenean zegoen lotua ospitaleen egoera txarrari, eta jaioberrien elikadura eskasari. Sobietar Batasunaren garaian langabeziarik ez bazegoen ere, ekonomiaren aldaketaren ondorio zuzena langabezia haztea izan zen, eta [[1998]]an %11ra iritsi zen. Zenbait lantegiren hondamenak eta ekonomia aparatu osoarenak, oro har, oso egoera larrian utzi zuen biztanleen zati handi bat.
229. lerroa:
[[Migrazio]]ek orekatu zuten, hein batean, biztanleriaren beherakada. Sobietar Batasuneko antzinako errepubliketan zeuden errusiarren itzulerak ([[1960ko hamarkada]]n hasi zen), eta Sobietar Batasunaren desagertzeak areagotu egin zuen biztanleen mugimendua: errepublika askotan diskriminazio latza pairatzen zuten errusiarrek, eta alde egiten zuten. Migrazioaren balantza, hortaz, oso positiboa zen: urteen arabera, 100.000 eta 600.000 lagun bitartekoa (erdiak ez errusiarrak). 2016an, biztanleriaren hazkunde-tasa % -0,06 izan zen
 
Biztanleen % 74 bizi da hiriguneetan (2015)<ref name=cia></ref>. Izan ere, [[1950eko hamarkada]]z gero da Errusian hirietako biztanleria landa aldekoa baino ugariagoa. Herri urrunegiak edo biztanle gutxikoak ezabatzeko politika bultzatu zen, modu kaotikoan, komunismoaren garaian, eta politika hori bazterrera utzi zen [[Leonid Brezhnev]]en garaian. Aldiz, [[datxa]] kopuruak (landa aldeko etxeak) oso gora egin zuen 1980tik aurrera. Hirietako biztanleria asko hazi zen XX. mendean. Hiri gehienak sobietarren garaian sortu ziren; hiri handienen garapenari eman zitzaien garrantziak, errentagarriagoak eta arrazionalagoak zirelakoan, lurraldearen desoreka ekarri zuen. Hala, sobietar erregimenaren zentralizazio ezin zorrotzagoa izan zen desoreka horren sorburua. Azpiegiturak eskasak dira ordea, eta are eskasagoak sobietarrek hutsetik sortu zituzten hiri txikiagoetan (100.000 biztanletik behera).
 
=== Banaketa etnikoa ===
235. lerroa:
]]
[[Fitxategi:1991_Errusiar_Federazioaren_barne-banaketa.jpg|thumb|1991 Errusiar Federazioaren barne-banaketa.<ref>{{Erreferentzia|izena=Fernando|abizena=Martínez Rueda||izena2=Mikel|abizena2=Aizpuru Murua|izenburua=Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2011|url=http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915|isbn=9788484383345}}</ref>]]
Biztanleen ugaritasun etnikoa oso handia da: ia 200 talde etniko, 2010eko erroldaren arabera. Errusiarrak dira talde handiena (% 77,7); [[tatariar]]rak % 3,7 dira, [[ukraina]]rrak % 1,4, [[baxkir]]rak % 1,1, [[Txuvas herria|txuvaxak]] % 1 eta [[txetxen]]ak % 1<ref name=cia></ref>. Errusiar ez direnen ia % 65k beren nazio lurraldea dute, errepublika edo eskualde autonomoa, eta, hortaz, lurralde propiorik gabeko etniek baino hobeto gorde dituzte kultura eta hizkuntza berezitasunak. Hiri gehienak etnia-anitzak dira, baina errusiarrek agintzen dute denetan, herri eta herrixketan ez bezala.
 
=== Hizkuntzak ===
297. lerroa:
 
=== Erlijioak ===
2012ko datuen arabera, errusiarren % 46,8 [[kristau]]ak dira, gehienak errusiar [[Eliza ortodoxoa|ortodoxoak]]; % 6,5, [[musulman]]ak, gehienak [[sunita]]k; % 25, espiritual ez erlijiosoak; eta % 13, [[ateo]]ak<ref>[http://c2.kommersant.ru/ISSUES.PHOTO/OGONIOK/2012/034/ogcyhjk2.jpg 2012 Arena Atlas Religion Maps], kommersant.ru</ref>.
 
=== Hiri nagusiak ===
397. lerroa:
[[Fitxategi:GDP_of_Russia_since_1989.svg|thumb|300px|Errusiako [[BPG]]aren bilakaera [[1989]]-[[2016]] bitartean]]
{{sakontzeko|Errusiako ekonomia}}
[[SESB]] desagertu zenetik, [[merkatu-ekonomia]] modernoa antolatzen saiatu zen Errusia. [[Barne produktu gordin]]ak behera egin zuen nabarmen (-% 5, 1998an), nahiz eta [[baliabide natural]] asko duen, eta biztanleen heziketa maila garaia izan. Izan ere, errusiar ekonomiak arazo larriak zituen: [[finantzak|finantza]] eta lege sistema atzeratua, egitura militar-industrialaren berriztatzea oso motela, eta aurrekontu defizita handia, besteak beste, gobernuak ez baitziren gai zergak biltzeko. Orobat oztopatu zuten Errusia merkatu ekonomian sartzea soldaten ordainketa atzerapenak, truke ekonomiak eta ustelkeriak. Biztanleriaren beherakada handiak areagotzen zuen ekonomia arazoen larritasuna.
 
[[1997]]. urtearen amaieran, Errusiak zenbait aurrerakuntza lortu zuen: [[inflazio]]a kontrolatu zen, [[errublo]]a egonkortu zen eta pribatizazio programa baten bidez milaka eta milaka enpresa esku pribatuetara igaro zen. Baina 1998an, Asiako finantza krisiaren ondorioz, lehenbizi [[petrolio]] esportazioak jaitsi ziren eta, ondoren, atzerriko inbertsioek alde egin zuten. Eta are gehiago larritu zen egoera 1998an gobernuak ezin geldiarazi izan zuenean errubloaren jaitsiera, eta ordaindu gabe utzi zituenean 40 mila milioi dolarreko errublo obligazio. Baina, petrolioaren prezioen gorakadari esker, Errusiako ekonomiak etengabeko hazkuntza izan zuen 1998–2008 bitartean (% 7 urteko, batez beste)<ref name=cia></ref>, eta [[BPG]]ak [[2007]]an erdietsi zuen [[1990]]eko maila. 2014tik aurrera, petrolioaren merkatzea eta, Ukrainako gerra zela-eta, [[Nazioarteko zigorrak Donbasseko gerran|Nazioarteak ezarritako zigor ekonomikoek]] kalte egin zioten Errusiako ekonomiari: errubloa erori, inflazioa handitu, eta herrialdea atzeraldian sartu zen (-% 3,7 [[2015]]ean, -% 0,8 [[2016]]an)<ref>Aranburu, Iker, [http://www.berria.eus/paperekoa/1942/020/001/2014-12-07/vladimir_arazo_bat_daukagu.htm «Vladimir? Arazo bat daukagu»], berria.eus</ref><ref name=cia></ref>.
 
=== Nekazaritza ===
 
Errusiako nekazaritza lurrek 1.237.294 kilometro koadroko eremua hartzen dute<ref>[https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/fields/2097.html Land use], cia.gov</ref>. [[1999]]-[[2009]] bitartean sektorea etengabe hazi zen, eta munduko hirugarren [[labore]] esportatzaile bilakatu zen herrialdea, [[Europar Batasuna]] eta [[AEB]]ren ondotik<ref>[https://archive.is/20120108052630/http://www.rosbankjournal.ru/news/11588 Россия занимает третье место в мире по экспорту зерна], rosbankjournal.ru</ref>. Haragi ekoizpena ere handitu zen: 1999an 6.813.000 tona produzitu ziren, eta 2008an 9.331.000 tona<ref>[http://www.gks.ru/bgd/regl/b09_02/IssWWW.exe/Stg/d010/1-04.doc Россия занимает третье место в мире по экспорту зерна], gks.ru</ref>. 2010eko hamarkadaren erdialdean, [[BPG]]ren % 4,7 ekartzen zuen, eta biztanle aktiboen % 9,4 enplegatzen zuen<ref name=cia></ref>.
 
=== Energia ===
Errusia superbotereetako bat da energiaren arloan. Munduko [[gas natural]]-erreserba handienak dauzka, bigarren [[harrikatz]]-erreserba handienak eta zortzigarren [[petrolio]]-erreserba handienak<ref name=cia></ref>. Munduko petrolio ekoizle handiena da, eta bigarren gas natural ekoizlea. [[Argindar]]rari dagokionez, munduko bosgarren ekoizlea da (2014)<ref name=cia></ref> eta, [[hidroelektrizitate]]ari esker, bosgarren postuan dago [[energia berriztagarri]]aren produkzioan<ref>[https://web.archive.org/web/20090206104056/http://bp.com/liveassets/bp_internet/globalbp/globalbp_uk_english/reports_and_publications/statistical_energy_review_2007/STAGING/local_assets/downloads/spreadsheets/statistical_review_full_report_workbook_2007.xls BP Statistical Review of World Energy June 2009: Hydroelectricity consumption], bp.com</ref>. Azkenik, [[zentral nuklear]]retan ekoizten da argindarraren % 10,1 (2012)<ref name=cia></ref>.
 
== Azpiegiturak ==
426. lerroa:
=== Literatura ===
{{Sakontzeko|Errusierazko literatura}}
Antzinako garaian, mendebaldeko tradiziotik urruti ibili zen Errusiako literatura. Lehenagotik ahozko tradizio handia bazegoen ere, literatura idatzia [[XI. mende]]an hasi zela esan daiteke, [[Bizantzio]]k herri eslaviarrak kristautasunera bildu zituelarik. Literatura erlijiozkoa eta historikoa egin zen garai hartan. [[XVIII. mende]]an hasi zen garai modernoa, [[Petri Handia]]k Errusia mendebaldera begira jarri zuenean. Frantziako eragina sumatzen da idatzietan, eta antzerkiaren sorrera garai hartakoa da. [[XIX. mende]]a da urrezko aroa Errusian.
 
[[Fitxategi:L.N.Tolstoy Prokudin-Gorsky.jpg|thumb|140px|[[Lev Tolstoi]]]]
432. lerroa:
 
=== Artea ===
Errusiako artea, berez, [[X. mende]]an hasi zen [[Vladimir I.a Kievekoa|Vladimir I.a]] kristau egin zenetik aurrera. Aurretik buztinezko eta metalezko lanak agertu dira, urrezko eta kobrezkoak, bertako herri nomadenak, [[eszita|eszitenak]] adibidez. X. mendetik aurrera, Errusiako artea kristautu egin zen eta [[Bizantzio]]ko eragina jaso zuen. XVIII. mendean, itzulikatze handia gertatu zen Errusian, Europako mendebaldeko moldeak onartu ziren eta arte profanoa nagusitu zen erabat, errealismoaren ildotik.
 
==== Arkitektura ====
[[Fitxategi:Moscow_StBasilCathedral_d18.jpg|thumb|250px|leftezkerrera|[[San Basilio katedrala]] (1555–1561), [[Mosku]]]]
Arkitektura-monumenturik zaharrenak [[Kiev]]en daude, hiri hori baita kristautasunaren habia Errusian. Bizantzioko artearen eragina agertzen dute, kupulen erabileran eta materialen aberastasunean. Garai hartakoa da [[Santa Sofia katedrala (Kiev)|Santa Sofia katedrala]] Kieven bertan ([[1017]]–[[1037]]). [[Tatariar]]ren inbasioak arte modu horren bilakaera moztu zuen [[1240]]an, eta Bizantzioko eraginetik askatu zen. Teilatuak piramide eran eraikitzen hasi ziren, zurezko eraikuntzetan bezala, eluraren pisuak honda ez zitzan. Alemaniako arteak ere izan zuen eraginik arte berri horretan.
 
[[Otomandar]]rek [[Konstantinopla]] hartu zutelarik, [[Mosku]]k bildu zuen arkitekturaren lehentasun guztia. Berriz ere, Bizantzioko tradizioari helduz, [[Ivan III.a Errusiakoa|Ivan III.a]] tsarrak Italiatik ekarrarazi zituen arkitektoak [[1475]]ean, haien artean [[Pietro Antonio Solari]] eta [[Marco Ruffo]], eta [[Moskuko Kremlina|Kremlina]] eraiki zuten. Hiru katedral eta Ivan Handiaren kanpandorreaz gainera, jauregi dotore multzo bat eraiki zen, eta batez ere lan nagusia, [[San Basilio katedrala]], [[Plaza Gorria]]n.
 
[[Fitxategi:Admiralty_SPB.jpg|thumb|250px|righteskuinera|Almirantazgoaren Jauregia (1704–1706), [[San Petersburgo]]]]
[[XVIII. mende]]an [[Petri Handia]]k hiriburu berri bat eraikitzea erabaki zuen, [[Amsterdam]] eredu hartuta. [[Jean-Baptiste Alexandre Le Blond]] arkitekto frantsesari eman zion enkargua [[San Petersburgo]]ko plano orokorra marraz zezan, [[Peterhof jauregia]] eta [[Nevski etorbidea]] delakoarekin. [[Katalina II.a Errusiakoa|Katalina II.ak]] [[Jean-Baptiste Vallin de La Mothe]] arkitekto frantsesari enkargatu zion Arte Ederretako Akademiaren Jauregiaren eraikuntza (gero Hermitage Txikia), bere arte bildumak gordetzeko. Beste arkitekto italiarrekin batera ([[Antonio Rinaldi]], [[Giacomo Quarenghi]]) bi errusiar aipa daitezke: [[Ivan Starov]] eta [[Vasily Bazhenov]]. Eraikuntza horiek guztiak barrokoak dira eta Mendebaldeko ereduari jarraitu zioten. Neoklasizismoari dagokionez, Kazango Andre Maria katedrala da nagusia ([[Andrei Voronikhin]]) eta Almirantazgoaren Jauregia ([[Andreyan Zakharov]]). Arkitekto italiarrek eta frantsesek jarraitu zuten San Petersburgoko eraikuntza nagusiak egiten: [[Jean-François Thomas de Thomon]], [[Auguste de Montferrand]] eta [[Carlo Rossi]]. Ondoren Inperio estiloa nagusitu zen Errusia osoan, eta [[XIX. mende]]an zehar hedatu zen.
 
==== Pintura ====
[[Fitxategi:Angelsatmamre-trinity-rublev-1410.jpg|thumb|220px|''Hirutasun Santuaren ikonoa'' (1422-1427), [[Andrei Rubliov]]]]
[[XVII. mende]]ra arte, Errusiako pintura osoa erlijiosoa izan zen, eta langintza nagusia [[ikono]] egitea izan zen. Lehen margolaritza lanak [[mosaiko]]ak ziren, [[XII. mende]]koak. Gero lehen hormairudiak agertu ziren Kieven eta [[Vladimir]]ren, baina unerik garaiena [[XIV. mende]]an izan zen Moskun eta [[Novgorod]]en. [[Andrei Rubliov]] ([[1360]]–[[1430]]), ''Azken Epaiaren hormairudia'' margotu zuen Vladimirko Ama Birjina Lokartuaren elizan. Berak eman zion ikonoari indar berria, eta bere ''Hirutasun Santuaren ikonoa'' margolan nagusitzat hartua izan da. [[XVI. mende]]an, Stroganoven eskolak jarraitu zuen lan horrekin eta arte aristokratikoago bat lortu zuen, finagoa. Joera horri, [[1551]]n, beste bat kontrajarri zitzaion, tradizionalagoa, Ehun Kapituluren Kontzilioak eraginda. Haien arabera, antzinako irudiak zehazki jaso behar ziren, eta gai berriak sortu ziren (''Apokalipsia'', ''Ama Birjinaren koroatzea''). [[XVII. mende]]ko eklektizismoak behera beharra iragarri zuen. Hala ere, margolari garrantzitsu batzuk izan ziren, [[Simon Uxakov]] esaterako.
 
[[XVIII. mende]]an tradizioarekiko etena izan zen, eta arteak mendebaldeko estilora jo zuen, Arte Ederretako Akademia sortu zenean. Margolari frantsesak jarri ziren irakasle. Erretratua izan zen haien lanik gailenena ([[Dmitri Levitski]], [[Vladimir Borovikovski]] eta [[Fiodor Alekseiev]]). [[XIX. mende]]an errealismo aldera jo zen, eta pintura sozialaren lehen markak ikusten hasi ziren. Ideia horri, ordea, arte hutsezko mugimendu bat kontrajarri zitzaion, ''Mir Iskusstva'' ([[1899]], Мир искусства «Artearen mundua») aldizkariaren eskutik. Aldizkari horretan aritu ziren [[Alexandre Benois]] eta [[Sergei Pavlovitx Diagilev|Sergei Diagilev]], eslaviarzaletasunaren lekuan ideal kosmopolita bat jarri zutenak. Beste margolari aipagarri batzuk izan ziren [[Mikhail Vrubel]], [[Valentin Serov]] eta [[Isaac Levita]]n. [[XX. mende]]aren hasieran Errusiako pintura abanguardiako margolariz betea agertzen da. Hor zeuden [[Kazimir Malevitx]], [[Mikhail Larionov]] eta [[Natalia Gontxarova]].