«Erromatar hiri»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Kultura klasikoa}}))
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Nahiz eta etruriarren garrantzia handia izan, ezin izan zuten bere boterea kontsolidatu, penintsula osoko homegeinizazio edo bateraketa lortu ez zutelako. Hau lortuko zuena beste herri bat izango zen, Erroma. Honen sorrera, [[K. a. VIII. mendea]]n kokatzen da ([[754]]. urte inguruan), eta bere jaiotza [[Romulo eta Remo|Romulo]] eta [[Romulo eta Remo|Remoren]] kondairaren mitoarekin lotua dago. Zeintzuk basoan bakarrik utzirik zeudenean otseme batek bulartu zituen. Bulartze hartatik, hain zuzen, eratorri ziren urbs edota urbe kontzeptuak. Gerora, Romulok Remo hil zuen, lehenengoak mendixka [[Palatino]]an hira sortuz eta bere lehen errege bihurtuz. Egia esan, [[Tiber]]ren hurbil zegoen asentamendu horretan ez ziren 200 pertsona baino gehiago bizi, hala ere, esan bezala, monarkia bat finkatu zen. Populazio horrek, orokorki, oinarri latindarra zuen, eta beraien hizkuntza, [[latin]]a, penintsulako hizkuntza ofizial bihurtzea lortu zuten.
 
Erroma ez oso modu ordenatuan eraikitzen hasi zen. 520. urteraino [[Servio Tulio]], erregeak, Erroma osatzen zuten zazpi mendixkak harresi baten bitartez inguratu zituen. Eta harresi haiek 426 hektarea hartzen zituen perimetroa inguratzen zuten. Honenbestez, hiriaren erdian [[Foro]]a gelditu zen; ekialdean Nekropolia; mendebaldean, Foro Boarioan, Jupiterren tenplua eta iparraldean [[Quirinale]]a. [[K. a. 391]]. urtean [[Galo]]en inbasioaren ondorioz hiria erre egin zen, eta berreraiki behar izan zen, hori bai, bere trazatu irregularra eta harresiek hartzen zuten perimetroa mantenduz. Bere berreraikitzean, trazatu irregularraren ondorioz, kale estu, serpenteante eta malda handikoak eraiki ziren. Gainera etxeak, modu nahiko traketsean eraikitzen zituzten. Hala nola, [[174]]. urtean horrela definituko dute Erroma: “Hiri itsusi bat da, itxura zekena zuten eraikuntza publiko eta pribatuekin” .
 
Urte asko geroagoa, [[Cornelius Sulla]]ren erregetzan (83-79. urte bitartean), honen ekimenez, hiriaren erreforma prozesu bat martxan jarri zen. Eraikin handien proiektuak eginarazi zituen eta [[erromatar arkitektura]]ri zentzu berri bat eman zion, honen eskala aldatu egin baitzuen, ornamentazioaren maila eta kantitatea aldatuz, adibidez. Ildo beretik jarraitu zuen [[Julio Zesar|Zesarrek]] ere. Baina Erromaren edertzean eragin gehien izan zuena, [[Erromatar Inperioa|Inperio]] garaiko [[Zesar Augusto|Augusto]] dugu. Hiria 14 erregio ezberdinetan banatu zuen, eta bakoitzean suak itzaliko zituzten guardiak zeuden, baina aurrerago etxebizitzen nondik norakoak azaltzen ditugunean, argituko da etxebizitzak oso kalitate txarreko materialez egiten zirela eta hauek berehala suhartzen zutela. Hala nola, K.o. [[64]]. urtean, hots, [[Neron]]en garaian sute ikaragarri bat eman zen. Zortzi egun iraun zuen suteak eta hiru auzo oso suntsitu zituen, zazpi gehiago kaltetzen zituen bitartean. Hau berriz ez gertatzeko, Neronek etxebizitzen eraikuntzarako arautegi bat ezarri zuen, zeinek hau esaten zuen: etxeak modu alineatu batean eta kale zabaletan eraiki behar ziren, etxeak altueran neurri konkretu batzuk hartu behar zituzten eta ezin ziren egurrez eraikiak egon suaren aurkako harriekin baizik.
 
[[II. mendea]]ren erdialdera, milioi eta erdi biztanle zeuden Erroman, eta populazio gehiena hiriaren erdialdeko auzoetan kokatzen zen. Hala nola, [[Subura]], [[Argilentum]] eta [[Velabrum]] deiturikoak ziren auzo populatuenak, eta hemen, zapatariak, liburu saltzaileak, saltzaile ibiltariak, aztiak, hizlariak, eta abar bizi ziren. Noski, auzo hauek nahiko modu anarkikoan eraiki ziren, ondorioz, kaleak estuak ziren eta espazioa denda eta tailerrentzako banatua zegoen. Etxebizitza gehienak alokatuta zeuden, eta askotan bi aldiz, eta honek prezioak asko igotzen zituen. Bizitza publikoa, Foroan, [[Kapitolio]]an, Marteren Zelaian eta Palatinoan egiten zuten biztanle hauek. [[Collis Hortorum]]a, berriz, familia aristokratikoentzako bizitegi-auzoak ziren.
=== Hiriko azpiegiturak ===
 
Mota askotako ingeniaritza-obrez hornituta zeuden erromatar hiriak:
* Harrizko eta hormigoizko harresi sendoak, hiri-esparrua babesten zuten dorreez hornituak.
* Osasuna ziurtatzen zuten estoldak eta iturriak (estolda handiak, Erromako Cloaca Maxima bezalakoak; ibaietan isurtzen ziren, eta beste mota bateko hodien bidez baliatzen ziren urak nahas ez zitezen).
* Akueduktuak hiriak hornitzeko erabiltzen ziren. Ura beherantz joaten saiatzen zen grabitatearen indarraz baliatuz eta horrela presio handia eduki zezan. Hiriaren kanpoaldean amaitzen zen akueduktua eta ura urtegi batzuetan pilatzen zen, nondik hiri osoa hornitzen zen. Drainaje sistema baten eta, zeramikazko eta berunezko hodien bitartez heltzen zen ura etxeetara eta iturrietara. Gainera igarotzen giltzak jartzen ziren hornikuntza ixteko.
* Galtzada-sare handiak ziurtatzen zuen hirien arteko eta metropoliaren eta gainerako hirien arteko komunikazioa. Hasieran galtzadak armadak eginak ziren joan-etorriak errazteko. Baina denboraren poderioz, merkataritza eta hirien sorkuntzak galtzada gehiago egitea eragin zuten. Galtzadak lerro zuen bat jarraitzen zuten, hiri batetik bestera modu zuzenean joateko. Galtzadak lau geruzez eginda zeuden: lurraren gaineko lehenengo gainazala lurrez eta harriz nahasturik egin zegoen; honen gainean harri, errekarri eta mortairuzko konposaketa bat jartzen zen; hirugarrena lokatz, zementu eta buztinezko adreilu zatizkoa zen; eta azkenekoa harrizko galtzadarriz eginda.
* Zubi bikainak eraiki ziren galtzada haietan. Zubiak bere kalitate, tamaina eta arkuen formagatik hoberenak izan ziren.