Erromantxe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
19. lerroa:
[[Fitxategi:Swiss languages.png|200px|thumb|[[Suitza]]ko hizkuntzak: Hego-ekialdean, laranja-arrosaz, [[erretorromaniera]].]]
 
'''Erromantxea''' [[erretorromaniera]]ren dialektoetako bat da, eta [[Suitza]]ko lau hizkuntza ofizialetako bat, [[aleman]]arekin, [[frantses]]arekin eta [[italiera]]rekin batera. Suitzako % 0,5-0,9 inguruk hitz egiten dute, ia 35.100 hiztunek ([[2000]]ko inkesta baten arabera) ama hizkuntza dute, eta [[Grisonia]] kantonamenduan bizi dira gehienak.
 
[[Latin arrunt]]etik datorren [[hizkuntza erromantzeak|erromantze]] mintzaira dugu, erretorromanieraren dialekto nagusietako bat, [[ladino (erretorromaniera)|ladinoarekin]] eta [[friuliera]]rekin batera.
27. lerroa:
== Historia ==
* [[1552]]an [[Jacob Bifrun]]ek ''"Christiauna fuorma"'' izenburuko katixima idatzi zuen.
* [[1560]]an [[Itun Berria]] itzuli zuten.
* [[1919]]an "[[Lia Rumantscha]]" sortu zuten, hizkuntza sustatzeko erakundea.
* [[1925]]eko [[urtarrilaren 17]]an lehenengo irratsaioa egin zuten.
* [[1938]]an [[Suitza]]ko lau hizkuntzen artean onartu zuten.
* [[1963]]ko [[otsailaren 17]]an lehendabiziko [[telebista]] saioa emititu zuten.
* [[1982]]an [[Heinrich Schmid]] hizkuntzalariak [[Rumantsch Grischun]] mintzaira batua abiatu zuen, hiztunek poliki eta partzialki onartu dutena.
* [[1996]]an hizkuntza ofizialtzat hartu zuten.
 
== Estatusa ==
Kantonamenduka, mintzaira soilik ofiziala da [[Grisonia|Grisonia kantonamendu]] elehirudunean, eta bertan udalerri bakoitzak erabakitzen du bere hizkuntza ofiziala.
 
Erromantxedunek [[Suitza]]ko administrazioarekin hizkuntza erabiltzeko eskubidea dute, baina bakarrik "jatorrizko hiztunek". Agintariek, erantzutean, [[Rumantsch Grischun]] erabiltzen dute. Halaber, testu ofizial batzuk itzultzen dituzte, baina kultura arduradunek berek azkenean onartzen dute oso eskaintza sinbolikoa eta murritza egiten dutela. Gainera, zerbitzuen eskaerak oso gutxi dira, batzuetan hiztunek hizkuntza batua baztertzen dutelako eta, beste batzuetan, [[aleman]]a lehenesten dutelako.
 
Izan ere, egoera gutxituan dago herritarren eta hiztunen aldetik, balorazio txikia edukita. Suitzako lau hizkuntza ofizialen artean gutxien erabilia da. Halaber, [[serbokroaziera|serbo-kroazierak]], adibidez, ofiziala ez den arren, harrera hobea dauka, 100.000 hiztun inguru baititu.
 
== Dialektoak ==