Erromantizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Plastika eta ikus-entzunezkoak}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
Lehenik eta behin, jatorriz ere, edukiz bezala, aski nahasia da hitz hori. Hain zuzen ere, erromantiko hitza, jatorriz behe-latineko ''romanticus-''etik datorrena, latinezko idazkien arau estuak betetzen ez zituzten erromantze-hizkuntzan idatzitako ''roman'' (kontaketa) izenen hedaduratik hartu zen XVII. mendean, garai hartako zentzuzkotasun eta arrazoizkotasunaren arau klasikoak betetzen ez zituzten literatura-moduak izendatzeko: fantasiak, gauza bitxiek, egiak neurtzen ez zituzten gertaerek leku handia zuten literatura-moduaren izen gaizto gisa, alegia. «Eleberrietan baizik gertatzen ez direnak» aipatzeko erabiltzen zen, hitz batean esateko, «erromantiko» hitza.
 
Handik mende batera, ordea, arte- eta literatura-gustuak aldatu zirelarik, omenezko bilakatu zen «erromantiko» izatea, ingelesez hasi, eta Europako hizkuntza nagusi guztietan gero, fantasiazko gauzen, gauza irrazional, misteriozko, bitxi, malenkoniazko edo beldurgarrizkoen zale egin zenean Europan zabaltzen ari zen sentikortasun berria. Orduan azaldu ziren antzinako gaztelu gotikoak, hondoa jotako monasterioak, paisaia pintoreskoak («pinturazkoak»), bakartiak, malkarrak; eta orduan zabaldu zen, orobat, erromantikotasunaren eta [[Erdi Aroa|Erdi Aroaren]]ren ideia baten arteko lotura.
 
== Erromantizismoaren testuingurua ==
75. lerroa:
Shakespeare, [[Lope de Vega]], [[Calderon de la Barca|Calderon]], Schiller izango dira handik aurrera eredu baliozkoenak.
 
Nobela berriak sentipenak eta pasioak deskribatuko ditu aurrerantzean, eta nobela historikoa asmatuko da, [[Walter Scott|Walter Scotten]]en eskutik, hura izango baita sortzailea eta maisua. Haren protagonista idazlearen beraren itzala izango da maiz, idazleak bere baitan murgildurik deskribatuko baititu sentipenak, eta sortuko du mundu miresgarria, exotikoa, menturazkoa. Goetheren Werther izan zen horretan erromantikoen eredua, egunkari baten gisan pertsonaiaren barrenean murgildurik haren sentipenak azaldu eta unibertsal bihurtzen baititu.
 
== Erromantizismoaren herentzia ==