Erremonte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Kategoria:Pilota kendua; Kategoria:Erremontea gehitua HotCat bitartez
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Abrego-salsamendi1944.jpg|thumb|[[Jesus Abrego]], ezkerrean, eta [[Jose Maria Salsamendi|Salsamendi III.a]], 1944an.]]
 
'''Erremontea''' [[pilota]] jokoaren aldaera bat da, [[xistera]] ez oso sakonarekin jokatzen dena. Pilota xisteraren behealdetik sartzen da eta puntatik irteten da etengabeko mugimendu batean. [[Zesta punta]]n aldiz, pilota hartzen da, eta gero, bultzada batekin frontisera jaurtitzen da; pilota une jakin batean geldi dago saski barruan. Xisterak zesta-puntako xisteraren antza du, baina konkordura txikiagoa du, ez baitauka zestak daukan sabel sakona; eta sendoagoa da. Erremonte-xistera Juan Moya iruinsemeari zor zaio, XIX. mendearen hasierako hamarkadetan oraindik eskularruz egiten baitzen erremontean. [[Iruñe]]ko [[Juego Nuevo]] pilotalekuan ari izaten zela, saskigile bati zesta puntako xisteraren antzerako bat enkargatu zion, eta denbora laburrean pilotari guztiek hartu zuten tresnatzat.
 
Egun, erremontean Galarreta 2000 enpresa arduratzen da profesional-mailako jokoaz. [[Esku-huskako pilota|Esku huskako pilota]] da gaur egun jaun eta jabe pilota-modalitateen artean. Izan ere, esku huskako pilotak du ikusle, zale eta pilotari gehien; baina [[Gipuzkoa]]n erremonteak ere indar handia du, [[Hernani]]n eta inguruetan batez ere. Bestalde, [[Malerreka]] eta [[Baztan]] erremonte jokalari askoren sorleku izan dira, ikasketa paregabea baita eskularruz ari izana, erremonte jokorako.
8. lerroa:
 
== Jokalari ospetsuak ==
[[FileFitxategi:Koteto Ezkurra, 2013.jpg|thumb|[[Koteto Ezkurra]], 2013an.]]
* [[Jesus Abrego]] (1910 – 1997)
* [[Raul Jimenez Albisu]], ''Raul'' (1935 – )