Erreakzio kimiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Fisika eta Kimika}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Fisika eta Kimika}}
[[FileFitxategi:ThermiteReaction.jpg|thumb|[[Termita]]ren erreakzio kimikoa, burdin(III) oxido erabiliz.]]
''' Erreakzio kimikoa''' prozesu bat da, eta prozesu horren bidez [[gai kimiko|substantzia]] bat edo gehiago (erreaktiboak) beste substantzia bat edo gehiago bihurtzen d(ir)a (produktuak). Prozesu honen errepresentazio sinbolikoari [[ekuazio kimiko]]a deitzen zaio.
 
39. lerroa:
 
== Erreakzio-motak ==
Erreakzioak hainbat irizpideren arabera sailka daitezke, baina beharbada sinpleena erreakzioan parte hartzen duten substantzien arabera egitea da; horren arabera, [[erreakzio ez-organiko]]ak eta [[erreakzio organiko]]ak bereizten dira.
 
=== Azido-base erreakzioak ===
57. lerroa:
Adibide honetan, [[iodo]]a (<chem>I2</chem>) erreduzitu egiten da, haren oxidazio-zenbakia 0tik 1era pasatzen baita, eta [[tiosulfato]] anioia (<chem>2S2O^{2-}_3</chem>) oxidatu, haren oxidazio-zenbakia +2tik +5era pasatzen baita (egiatan, bi [[sufre]]-atomoen oxidazio-zenbakia 0 da, eta beste biena +5; beraz, batezbestekoa +2,5 izango genuke).
 
=== Errekuntza-erreakzioak ===
{{sakontzeko|Errekuntza}}
[[Errekuntza]]-erreakzioak erredox erreakziotzat har daitezke. Erregai den substantzia elementu oxidatzailearekin (normalean oxigenoa) konbinatutakoan, [[bero]]a eta oxidatutako produktuak sortzen dira. Errekuntza osoa gertatzen denean, berriz, erregai osoak oxigenoarekin erreakzionatu, eta [[karbono dioxido]]a eta ura sortzen dira<ref name="ZT" />.
74. lerroa:
== Erreakzioen zinetika ==
{{sakontzeko|Erreakzio abiadura|Zinetika kimiko}}
[[ImageFitxategi:Rust03102006.JPG|thumb|225px|[[Burdina]]ren [[oxidazio]]ak oso erreakzio-abiadura txikia du. Prozesua geldoa da.]]
[[ImageFitxategi:Large bonfire.jpg|thumb|225px|[[Egur]]raren [[errekuntza]]k oso erreakzio-abiadura handia du. Prozesua azkarra da.]]
Erreakzio kimiko guztiak ez dira abiadura berean gertatzen; badira ia bat-batean gertatzen diren erreakzioak eta badira, kontrara, denbora luzea behar dutenak. [[Erreakzio-abiadura]]z arduratzen den kimikaren atala [[zinetika kimiko]]a da<ref name="ZT" />. Gainera, [[ingeniaritza kimiko]]an, [[enzimologia]]n eta [[ingurumen-ingeniaritza]]n ere erabiltzen den kontzeptua da.
 
=== Zinetika kimikoa ===
Erreakzioa gertatzeko, [[molekula|molekulen]] arteko talkak gertatu behar du; gainera, erreakzionatuko duten taldeek elkarrekin topo egin behar dute erreaktiboen eta produktuen arteko trantsiziozko egoera batean, eta talkaren energiak nahikoa handia izan behar du trantsiziozko egoera horretara heltzeko eta, hala, produktuak sortzeko. Hiru baldintza horiek batera betetzen direnean, erreakzioa azkarra da, eta, bestela, motelagoa.
 
Erreakzio baten abiadura bizkortzeko hainbat modu daude: [[katalizatzaile]]ak erabiliz, [[tenperatura]] aldatuz, erreaktiboen kontzentrazioak aldatuz... [[Hidrogeno]] eta [[oxigeno]] [[gas]]ak elkarrekin daudenean, giro-tenperaturan, ez da erreakziorik gertatzen, baina [[platino]]-hautsa gehitutakoan erreakzioa bortizki gertatzen da, leherketa baten moduan. Platinoaren gainean oxigenoa [[adsortzio|adsorbatzen]] da, eta oxigeno diatomikoaren atomoen arteko loturak ahuldu eta errazago erreakzionatzen du hidrogenoarekin, eta [[ur]]a ematen du. Erreakzioaren bukaeran, platinoa hasieran bezala egongo da, hau da, berreskuratu egingo da<ref name="ZT" />.