Erreakzio-abiadura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Fisika eta Kimika}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Fisika eta Kimika}}
[[ImageFitxategi:Rust03102006.JPG|thumb|225px|[[Burdina]]ren [[oxidazio]]ak oso erreakzio-abiadura txikia du. Prozesua geldoa da.]]
[[ImageFitxategi:Large bonfire.jpg|thumb|225px|[[Egur]]raren [[errekuntza]]k oso erreakzio-abiadura handia du. Prozesua azkarra da.]]
[[Kimika]]n, '''erreakzio-abiadura''' [[erreaktibo]] edo produktuen [[Kontzentrazio (kimika)|kontzentrazioan]] denborarekin ematen den aldaketa da. Bere ohiko unitatea <math>\text{mol}/\text{l} \times \text{s}</math> da, non [[mol]] kantitatea den.
 
[[Erreakzio kimiko]] guztiak ez dira abiadura berean gertatzen; badira ia bat-batean gertatzen diren erreakzioak eta badira, kontrara, denbora luzea behar dutenak. Erreakzio-abiaduraz arduratzen den kimikaren atala [[zinetika kimiko]]a da<ref name="ZT">{{Erreferentzia|izenburua=ZT Hiztegi Berria|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/erreakzio%20kimiko|aldizkaria=zthiztegia.elhuyar.eus|sartze-data=2018-12-13}}</ref>. Gainera, [[ingeniaritza kimiko]]an, [[enzimologia]]n eta [[ingurumen-ingeniaritza]]n ere erabiltzen den kontzeptua da.
 
== Zinetika kimikoa ==
Erreakzioa gertatzeko, [[molekula|molekulen]] arteko talkak gertatu behar du; gainera, erreakzionatuko duten taldeek elkarrekin topo egin behar dute erreaktiboen eta produktuen arteko trantsiziozko egoera batean, eta talkaren energiak nahikoa handia izan behar du trantsiziozko egoera horretara heltzeko eta, hala, produktuak sortzeko. Hiru baldintza horiek batera betetzen direnean, erreakzioa azkarra da, eta, bestela, motelagoa.
 
Erreakzio baten abiadura bizkortzeko hainbat modu daude: [[katalizatzaile]]ak erabiliz, [[tenperatura]] aldatuz, erreaktiboen kontzentrazioak aldatuz... [[Hidrogeno]] eta [[oxigeno]] [[gas]]ak elkarrekin daudenean, giro-tenperaturan, ez da erreakziorik gertatzen, baina [[platino]]-hautsa gehitutakoan erreakzioa bortizki gertatzen da, leherketa baten moduan. Platinoaren gainean oxigenoa [[adsortzio|adsorbatzen]] da, eta oxigeno diatomikoaren atomoen arteko loturak ahuldu eta errazago erreakzionatzen du hidrogenoarekin, eta [[ur]]a ematen du. Erreakzioaren bukaeran, platinoa hasieran bezala egongo da, hau da, berreskuratu egingo da<ref name="ZT" />.