Erosten harresia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Eraikin infotaula +Eraikin infotaula automatikoa)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
22. lerroa:
 
== Historia ==
Lehen tenplua, edo Salomonena, errege horren erregealdian eraiki zen, [[K. a. X. mendea]]n, eta babiloniarrek deuseztatu zuten [[K. a. 580ko hamarkada|K. a. 587]]. urtean. Bigarren tenplua [[Esdrasen liburua|Esdras]] eta [[Nehemiasen liburua|Nehemiasek]] eraiki zuten [[K. a. 445]]an, [[Babiloniako erbeste]]tik itzuli ondoren, eta erromatarrek deuseztatu zuten [[70|70e]]anean, [[Judutar Matxinada Handia]]n. Modu horretan, tenplu bakoitzak 400 urte inguru iraun zuen zutik.
 
Historiaren arabera, [[Vespasiano]] erromatar enperadorearen legioek tenplua txikitu zutenean, kanpo harresiko zati bat bakarrik geratu zen zutik. Garai hartan, legioen jeneral [[Tito]]k harresi hura utzi zuen, judutarrek [[Erroma]]k [[Judea]] garaitu zutela garrazki gogora zezaten (hortxetik, ''Erosten harresia'' izena). Judutarrek, baina, Jainkoak eginiko promes bat zela sinesten zuten. Promes horren arabera, Tenpluaren zati bat beti egongo da zutik, judutar herriarekin zuen betiereko aliantzaren seinale gisa. Judutarrek harresi horren aurrean otoitz egin dute azkeneko bi mila urteetan, toki helgarririk sakratuena dela ustez, ez baitute Meskiten Zelaigunera sartzerik, guztietan sakratuena bada ere.
 
[[Fitxategi:Bar mitzvah at Kotel Jerusa.jpg|thumbnailthumb|300px|leftezkerrera|[[Bar eta Bat Mitzvah|Bar Mitzvah]] baten ospakizuna, Erosten harresiaren aurreko zelaigunean.]]
 
Eskuarki, haren aurrean, herriaren deuseztatzeari eta [[Israel|hebrear herriaren]] banaketari buruzko aieneak egiten zaizkie. Intentsitate bereziko eguna ostirala da. Erregu bat idatzita duen papertxo bat harresiaren zuloetatik sartzeko ohiturak mende askotako antzinatasuna du. Judutarren otoitzen artean, aipagarrienak Jainkoari [[Israel]]era itzultzeko erreguak dira, kanpoan diren judutar guztien itzulera, aro mesianikoaren iristea eta judutar [[mesias]]aren iristea.