«Ernesto Erkoreka»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== Lehen agintaldia (1931-1934) ==
Arlo politikoari dagokionez [[Izquierda Republicana]] alderdiko kide izan zen. Zinegotzi moduan udalean sartzen saiatu eta gero [[Espainiako Bigarren Errepublika|II. ErrepublikaErrepublikako]]ko garaian Bilboko alkate izendatu zuten, 1931n.<ref>{{erreferentzia | izenburua=Ernesto Ercoreca | url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/39676 | egilea=[[Auñamendi Eusko Entziklopedia]]}}</ref> Bere agintaldian kultura eta hezkuntza sustatzen saiatu zen. Horretarako hainbat eskola berri eraikitzea agindu zuen, izan ere, garai hartan hirian zeuden 35.000 haurretatik herenak ez zeukaten eskolara joaterik.
 
Horrez gain, uraren banaketa sareak hobetu eta berriak eraiki zituen. II. Errepublikak aldarrikatzen zuen laikotasunaren arlotik, eskola publiko guztietatik kendu zituzten gurutze eta bestelako ikur erlijioso guztiak. 1933an, Bilboko [[Jesusen Bihotza (Bilbo)|Bihotz Sakratua]] eraisteko egitasmoa aurkeztu zen [[Bilboko Udala|Bilboko Udalean]]. Monumentu hau 1927an altxatu zen, eta indar ezkertiarrek eraitsi nahi zuten, ikur erlijiosoa zelakoan.
 
== Bigarren agintaldia (1936) eta Gerra Zibila ==
[[Fronte Popularra (Espainia)|Fronte Popularrak]] hauteskundeak irabazi zituenean alkatea eta zinegotziei euren karguak itzuli zizkieten. Aurreko behin-behineko udalak hartutako erabaki batzuk atzera bota zituzten, esaterako Bilboko [[Plaza Biribila]]ri Espainia Plaza deitzeko erabakia. Altxamendu frankista gertatu zenean Erkoreka [[Madril]]en zegoen Bilbori zegozkion proiektu batzuk zehazten. Berehala [[Bilbo]]rako trena hartu zuen. [[Miranda Ebro]]n atzeman zuten, eta kartzelara eraman.
 
[[Gurutze Gorria]]ren bitartekotasunarekin [[Esteban Bilbao]] tradizionalistarekin trukatu zuten [[Hendaia]]n. Egoerak eraginda edo, [[Esteban Bilbao]]rekin harreman estua garatu zuen. Eratu berria zen [[Eusko Jaurlaritza]]k eskatuta bueltatu egin zen eta [[Bilboko portua|Bilboko portuko]] obren zuzendari izan zen berriro ere. Frankistek [[Euskal Herria]] bereganatzean, [[Frantzia]]ra ihes egin zuen erbesteraturiko beste euskaldun askorekin batera.
 
{{bizialdia|1866ko|1957ko|Erkoreka, Ernesto}}
 
[[Kategoria:Bilboko alkateak]]
[[Kategoria:Bizkaiko politikariak]]