«Ernal-hazi»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Kategoria:Zakila gehitua HotCat bitartez)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Hazi-jartzea [[animalia]] etxekotu mota baten ar-hazia edo esperma emearen [[sexu ugalketa|sexu]]-organoetan jartzeari deritzo. [[Ernalketa]] ondo irteteko, beharrezkoak dira ebakuntza eta jarduera-multzo bat ere. Mende-erdia baino gehiago da ''in vivo'' hazi-jartzea (animalietan) egiten dela herrialde aurreratuetan, eta gaur egun [[behi]] gehienak era horretan ernaltzen dira. Beste animalia batzuk ere, [[txerri]]ak, [[ahuntz]]ak, [[ardi]]ak, [[zaldi]]ak eta baita [[hegazti]]ak ere, sistema horren bidez ernaltzen dira, baina behiak baino gutxiago.
 
Behientzat, esate baterako, hazi-jartze artifizialeko zentro batean jasotzen da esperma, [[behi|zezen]] bati [[bagina]] artifizial bat ipiniz. Hazia jaso ondoren, kalitate-kontrola egiten zaio: esperma diluitu egiten da, [[espermatozoide]]ek bizirik iraun dezaten eta dositan zatitu ahal izateko. Polibinil kloruroa duten hodietan jartzen da esperma hori, eta hoztu egiten da ondoren (4º C 90 minutuan). Gero, [[nitrogeno likido]]an sartu, eta izoztu egiten da (-196 °C 10 minutuan). Ontzi [[kriogenesi|kriogenikoetan]] gordetzen da azkenik. [[Abeltzaintza|Abeltzainak]] eskatzen duenean, hazi-jartzaileak ernalketa egiten du, hazia umetokian jarriz.
 
''[[In vivo]]'' ernalketaz gainera, azken hamarraldian asko hazi da ''[[in vitro]]'' ernalketa-sistema. ''In vitro'' ernalketa laborategian egiten da, aurretik jasotako [[obulu]]ak animalia bati sartuz eta baita enbrioiak animalia batetik bestera eramanez. Hazi-jartzearen bidez, zorroztasun handiz kontrolatzen dira ernaltzeak, eta horrek garrantzi handia izan du produktibitatean, batez ere animalia etxekotuen kalitate [[gene]]tikoaren hobetzeari dagokionez; kalitate genetiko handia duen zezen batek behi asko ernal ditzake.