«Eritrea»: berrikuspenen arteko aldeak

65 bytes removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
| armarri_irudi = Emblem_of_Eritrea_(sinople_argent_naturel_azur).svg
| lema_nazional = Inoiz ez belaunikatu
| ereserki_nazional = Ertra, Ertra, Ertra<br />[[Fitxategi:National Anthem of Eritrea by US Navy Band.ogg|centererdian|250px]]
| mapa_irudi = Eritrea (Africa orthographic projection).svg
| hiriburu = [[Asmara]]
| oharrak =
}}
'''Eritrea''' ({{lang-ti|ኤርትራ}}), izen ofiziala '''Eritreako Estatua'''<ref name="Euskaltzaindia">{{erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0038.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak}}</ref>, ipar-ekialdeko [[Afrikako Adarra|Afrikako Adarreko]] estatua da. Iparraldean [[Sudan]] du, [[Etiopia]] hegoaldean, [[Djibuti]] hego-ekialdean, eta [[Itsaso Gorria]] ipar-ekialde eta ekialdean. 117.600 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta [[2016]]an 5,8 milioi biztanle zituen<ref name="cia"></ref>. Hiriburua [[Asmara]] da.
 
== Izena ==
 
== Geografia ==
Eritrea [[Afrikako Adarra|Afrikako Adarrean]] dago, [[Ekialdeko Afrika]]n, 12° eta 18°N [[latitude]]en, eta 36° eta 44°E [[longitude]]en artean. Mugakideok ditu: [[Sudan]]. mendebaldean; [[Etiopia]], hegoaldean; eta [[Djibuti]], hego-ekialdean. Ipar-ekialde eta ekialdean, 1.151 kilometroko kostaldea du [[Itsaso Gorria]]ren ertzean.
 
=== Erliebea ===
[[Fitxategi:Eritrea_Topography.png|thumb|leftezkerrera|340px|Eritrearen mapa topografikoa.]]
Lau alderdi bereiz daitezke Eritrean: [[Itsaso Gorri]]ko kostalde zelaia, erdialde-hegoaldeko goi-ordokia, iparraldeko eta erdialde-mendebaldeko mendiak, eta mendebaldeko ordoki zabalak.
 
Itsaso Gorriaren ertzak 1.000 kilometro baino gehiago ditu (itsasoaren izenetik dator herrialdearen izena; greko latinizatuan, ''erythraea'' "gorria" da). Lur-zerrenda estu bat da, oso euri gutxi izaten da, eta oso-oso beroa da. [[Danakil sakongunea]], hego-ekialdean, itsas maila baino beherago dago, eta munduko tenperatura beroenetakoak izaten ditu. Kostaldetik mendebaldera lurraldeak gora egiten du bat-batean, eta 1.830 - 2.440 metro bitarteko goi-ordoki bat eratzen du. Kostan baino askoz euri gehiago egiten du han. Iparraldeko eta mendebaldeko mendiek 760-1.370 metroko garaiera dute, eta goi-ordokiak baino euri gutxiago hartzen dute. Ordoki zabalak daude [[Baraka]] ibaiaren mendebaldean eta Setit-en iparraldean.
 
Punturik gorena [[Soira]] da (3.018 metro), herrialdearen erdialdean. Beherena, [[Afarreko sakonunea]] (−75 metro), hego-ekialdean dago, Etiopiako mugaren ondoan<ref name="cia"></ref>.
 
[[Fitxategi:2006-11-01_Asmara-Massawa_01.jpg|700px|thumb|centererdian|[[Asmara]] eta [[Massawa]]ren arteko mendigunea]]
{{clear}}
 
=== Hidrografia ===
[[Mareb]] (edo Gash), [[Baraka]] eta [[Anseba]] ibaiak goi-ordokitik mendebaldera doaz, Sudan aldera; [[Falkat]], [[Wadi Laba]] eta [[Alighede]] ibaiak, berriz, iparraldeko mendietatik Itsaso Gorrira. Ibai gehienek euri-sasoian bakarrik izaten dute ura.
 
=== Klima ===
 
=== 30 urteko gerra ===
[[1961]]. urtean, Eritrearen Askapenerako Frontea sortu zen, Eritrearen independentziaren aldekoa eta, 1962an, [[Haile Selassie]] [[Etiopia]]ko ''Negus'' edo erregeak, erantzun gisa, Etiopiako probintzia soil bihurtu zuen Eritrea. [[1970]]ean, Eritreako milaka lagunek utzi behar izan zuten etxea eta herria, Etiopiako armadaren [[napalm]]-bonbardaketek eragindako izugarrikerietatik ihesi. 1971ean, bitan banatu zen Eritrearen Askatasunerako Frontea baina, handik aurrera, Etiopiako armadak benetako gerra bati eutsi behar izan zion.
 
[[Fitxategi:War_Memory_Square_in_Massawa.jpg|thumb|260px|Gerraren gomuta-plaza, [[Massawa]].]]
[[1976]]an, Haile Selassie hil ondorengo urtean, Etiopiako militarrak nagusitu eta nolabaiteko bide negoziatua eskaini zieten Eritreako abertzaleei: autonomia eta amnistia. Baina, aldi berean, etiopiarrek inbasioa prestatu zuten, [[Maroko]]ko [[Hassan II.a Marokokoa|Hassan II.ak]] [[Mendebaldeko Sahara]]n egin zuen bezala; ''Ibilaldi gorria'' izenekoa porrot handia izan zen, ordea, eta, bestalde, entzungor segitzen zuten nazioartean Eritreako genozidioa salatzen ari ziren ahots guztien aurrean. [[1977]]tik aurrera, [[Sobietar Batasuna]]k eta [[Kuba]]k laguntza eskaini zioten Etiopiako gobernuari eta, negoziaziorik ezean, Eritreako talde armatuek zailtasun handiak izan zituzten Etiopiako armadaren erasoei eusteko.
 
Goseak eta krisiak jo zituzten Etiopia eta Eritrea eta, [[1988]]tik aurrera, EAHF Eritrearen Askapenerako Herri Fronteak erasoari ekin eta [[1991|1991n]]n garaipena lortu zuen. 30 urte (1961-1991) iraun zuen XX. mendeko Afrikako gerra luzeen hark, baina oraindik zalantzaz beterik dago Eritrea burujabearen etorkizuna.
 
=== Burujabetasuna ===
[[Fitxategi:Defense.gov_News_Photo_021210-D-2987S-057.jpg|thumb|220px|leftezkerrera|[[Isaias Afwerki]] eta [[AEB]]etako defentsa idazkari [[Donald Rumsfeld]], 2002an.]]
EAHFren behin-behineko gobernu berriak, nazioarteko herrialdeen eta Etiopiako gobernu berriaren onespenarekin, burujabetasunari buruzko erreferenduma deitu zuen [[1993]]ko apirilean, eta eritrearrek burujabetasunaren aldeko erabakia hartu zuten aho batez (% 99,8). 1993ko maiatzaren 28an, [[Nazio Batu]]ek beren kideen artean onartu zuten Eritreako estatua. [[1994]]ko otsailean, EAHF alderdi politiko bihurtu zen, Demokrazia eta Justiziarako Herri Frontea eta, oraingoz, horixe da alderdi bakarra. Ondoko urteetan, lehortea eta [[Sudan]]ekiko tirabirak izan dira aurrera egiteko oztopo nagusiak. Tirabira horiek Sudanen dauden milioi erdi iheslariak aberriratzea eragotzi zuten. 1995eko urrian Eritreako gobernuko buru [[Isaias Afwerki]]<nowiki/>k armak eskaini zituen [[Khartum]]go erregimenari aurre egingo zion edozein talderentzat. Biztanle gehienak behartasun gorrian bizi ziren bitartean, turismoa bilakatu zen diru-iturri nagusietako bat.
 
1999ko otsailean, berriro hasi zen Etiopiarekin borrokan, mugak zirela-eta. 100.000 pertsona hil zituen gerra horrek, eta beste ehunka milaren ihesa eragin. Gerra hori ez zen egin, Afrikako beste asko bezala, [[aihotz]] eta [[AK-47]] fusilez, artileriaz eta tankeez baizik. Aditu batzuek azpimarratzen dute [[Lehen Mundu Gerra]] gogorarazten zuela, [[lubaki]] borroka eta guzti<ref name="kamino">{{erreferentzia| abizena = Zubiria, Kamino | izena = Pello | url =http://www.argia.eus/argia-astekaria/2026/net-hurbil-eritrea-etiopia-gerra-eginez-ospatu-afrikaren-urtea | izenburua =Net Hurbil: Eritrea-Etiopia, gerra eginez ospatu «Afrikaren urtea»| argitaletxea = argia.eus, 2006-02-05, CC-BY-SA lizentzia| sartze-data = 2017-05-28}}</ref>. [[Nazioarteko Justizia Auzitegia]]k bi estatuen arteko mugak zehaztu zituen [[2002]]an, baina harremanak ez ziren hobetu.
== Gobernua eta administrazioa ==
=== Politika ===
Eritrearen Askapenerako Herri Frontea (EAHF) Eritreako alderdi politiko bakarra da, gainerakoak debekaturik baitaude. Nazio Biltzarrak 150 eserleku ditu, eta 75 EAHF-ren esku daude. Herrialdeak independentzia lortu zuenetik, [[Isaias Afwerki]] presidentea da; haren agintea autoritarioa eta zapaltzailea da<ref name="cia"></ref>.
 
=== Banaketa administratiboa ===
 
=== Atzerriko harremanak ===
Eritrea eta [[Etiopia]]ren arteko harremanak mingotsak izan dira betidanik. Eritreak Etiopiako erresuma zaharrari [[Itsaso Gorri]]rako bidea ixten dio. Kostaldea [[Otomandar Inperioa|turkiar otomanoen]] esku mende luzez egon ondoren, XIX. mende bukaeran italiarrek eskuratu zuten. [[Bigarren Mundu Gerra]] arte, Italiak gobernatu zituen batera Eritrea eta Etiopia. Gerra bukatutakoan, [[Nazio Batuen Erakundea]]k deskolonizazio prozesua martxan jarri eta erabaki zuen Eritreak Etiopia barruko estatu federatu bat izan behar zuela. [[Haile Selassie]] etiopiar erregeak, ordea, federazioa desegin eta Eritrea Etiopiako probintzia soil bihurtu zuen<ref name="kamino"></ref>.
 
[[1960]]an gertatu zen anexioa. Urte berean hasi zuten eritrearrek askapen gerra. 1991n bukatu zen: eritrearrek —etiopiar matxinoek lagunduta— Etiopiako armada mendean hartu zuten. Garaipenaren tamaina adierazteko, hona bi zifra: 4,5 milioi biztanleko herria da Eritrea, eta Etiopiak 73 milioi ditu<ref name="kamino"></ref>.
 
== Demografia ==
=== Biztanleria ===
[[Fitxategi:Traditional Eritrean dance.jpg|thumb|180px|[[Tigrinya]] etniako emakumeak janzkera tradizionalarekin.]]
2016an, Eritreak 5.869.869 biztanle zituen, 51,8 biztanle kilometro koadroko dentsitatearekin<ref name="cia"></ref>. Biztanleen % 22,6 baizik ez da hirietan bizi; gehienek [[artzaintza]] edo [[nekazaritza]]tik jarduten dute, herrietan. Adinari dagokionez, berriz, biztanleria honela dago banaturik: 0-14 urte bitartekoak, % 40,7; 15-24 urte bitartekoak, % 19,4; 25-54 urte bitartekoak, % 32,3; 55-64 urte bitartekoak, % 3,7; eta 65 urtetik gorakoak, % 3,9<ref name="cia"></ref>. Bizi itxaropena 64,9 urtekoa da: 62,4 urtekoa gizonezkoena eta 67,5 urtekoa emakumezkoena (2016ko zenbatespenak)<ref name="cia"></ref>.
 
Biztanle gehienak lur garaietan bizi dira, epelagoak eta euritsuagoak baitira. Etiopiaren aurkako gerrak eta [[XX. mendea]]ren bukaerako gosete izugarriek biztanleak lekuz aldatzera behartu zituen. Burujabetasuna lortu zuenean, biztanleriaren % 20k bizilekuz aldatu behar izan zuen; 500.000 inguru iheslari joan ziren [[Sudan]]era, 40.000 inguru, Europara; eta 14.000, Estatu Batuetara. Emakumeek 4,07 seme-alaba izaten dituzte, batez beste. Biztanleen % 73,8 daude alfabetaturik (2015)<ref name="cia"></ref>.
 
=== Banaketa etnikoa ===
[[Fitxategi:Eritrean Women.jpeg|thumb|200px|[[Saho hizkuntza|Saho]] etniako emakumeak.]]
Eritrearrak bederatzi etniatan banatuta daude: [[tigrinyak]], [[tigreak]], bilenak, afarrak, sahoak, kunamak, narak, hedarebak eta rashaidak. Etnia nagusiak lehenengo biak dira: tigrinyak, biztanleriaren % 55<ref name="cia"></ref>, hegoaldean bizi dira, eta tigreak, biztanleriaren % 30<ref name="cia"></ref>, iparraldean. Etnia bakoitzak bere hizkuntza eta kultura ditu.
 
Tigrinyera hizkuntza erabiltzen duten [[musulman]]ak iparraldeko kostaldean eta mendebaldeko lur behereetan bizi dira; [[Saho hizkuntza|sahoak]], berriz, [[Mesewa]]tik hurbil bizi dira, kostaldean. Bilena hizkuntza erabiltzen duten herri gehienak [[Keren]] aldean bizi dira; musulmanak dira, [[afar]]ak bezala, eta hego-ekialdeko kostan eta Dahlak uharteetan bizi dira. Hedarebek, ipar-mendebaldeko eta ipar-ekialdeko nomadak, beja hizkuntza erabiltzen dute, eta musulmanak dira gehienak. Narak eta kunamak hego-mendebaldean bizi dira, eta haiek ere musulmanak dira, baina hizkuntza nilotiko bat erabiltzen dute; Eritreako gainerako etniek, berriz, afro-asiar hizkuntzak erabiltzen dituzte. Aniztasun handi hori gorabehera, etnien arteko istiluak ez dira arazo handia izan; etiopiarrei elkarrekin aurre egiteak batasun handia eman die. Estatuak, beraz, ez du batasunik ez etnian ez hizkuntzan, eta italiarren mendean egon zen garaian ezarritakoak ditu egungo mugak.
[[1952]]an Etiopiarekin federazioa eratu zuenean, Eritrearen ekonomia-hazkundea Etiopiarena baino handiagoa izan zen baina Eritrea Etiopiaren mendean geratu zenean, industriaren hazkundea urrituz joan zen, lantegi asko bertan behera utzi ziren, edota Etiopiara eraman ziren. [[1974]]. urteaz geroztik, Etiopiako erregimen marxistak estatuaren mendean utzi zuen industria gehiena. Eritreako ekonomiari, beraz, kalte handia egin dio Etiopiarekiko harremanak eta gerrak, [[1960]]tik aurrera, eta orobat aldian behin pairatzen dituen lehorte luzeek eta horren ondoriozko goseteek ere. Herrialdeak burujabetasuna lortu zuenerako, herrialdearen industria-oinarria hondakinetan zen, eta biztanleen % 75 nazioarteko laguntzaren beharrean zegoen bizitzeko. Errepide-sarea erabat hondatuta zegoen, eta baita burdinbidea ere. Gerrako hondamendiaren ondoren, plangintza on baten premian zegoen, oneratuko bazen: zituen baliabide urriak banatu, nazioarteko laguntza jaso, biztanleei etxebizitza eman, behar beste janari lortu, garraio-azpiegitura berreraiki, eta abar. Gobernuak herrialdea aurrera bideratzeko programa bat proposatu du irizpide kapitalistetan oinarrituta eta sektore estatala pribatizatuz.
 
[[2010eko hamarkada]]n, [[Barne Produktu Gordin]]a hazi da (2014an, % 4; 2015ean, % 1,3; 2016an, % 4). Hala ere, munduko 220. herrialdea da [[per capita errenta]]ren arabera: 1.300 dolar 2016an. Nekazaritzak BPGaren % 12,1 ekartzen du; industriak, % 29,5; eta zerbitzuek, % 58,5. Langileen % 80 nekazariak dira eta % 20 industria eta zerbitzuetan aritzen da<ref name="cia"></ref>. [[Basarto]]a, [[artatxiki]]a, [[garagar]]ra, [[gari]]a, [[lekale]]ak, [[barazki]]ak, [[fruitu]]ak, [[sesamo]]a eta [[liho]]a dira labore nagusiak; abelzaintzan, [[behi]], [[ardi]], [[ahuntz]] eta [[gamelu]]ak dira nagusiak<ref>[http://www.fao.org/ag/agp/agpc/doc/counprof/eritrea/Eritrea.htm FAO country profile: Eritrea], The Food and Agriculture Organization of the United Nations, fao.org</ref>.
 
== Erreferentziak ==