«Eritasun»: berrikuspenen arteko aldeak

2 bytes removed ,  Duela 2 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Kultura zientifikoa}}))
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Eritasun bat baino gehiago batera agertzen direnean, [[sindrome]] bat osatzen dute. Esate baterako, [[Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea|HIESak]] jota dauden gaixoek eritasun bat baino gehiago eduki dezakete sindrome honekin lotuta: [[Tuberkulosi]]a, [[Toxoplasmosi]]a edo [[Kandidiasi]]a.
 
Historian hildako gehien eragin dituen eritasuna [[malaria|paludismoa]] edo [[malaria]] izan da, eta oso hilgarriak izan dira sukar beltza eta gripea; gaur egun, lehendabiziko hiruak behintzat, menderaturik daude lurralde aurreratuenetan. Era askotara egin daitezke eritasunari buruzko sailkapenak.
 
''Eritasun endemikoa'' lurralde batean luzaro irauten duena da eta ''izurritea'' aldi berean jende asko jo eta lurraldeetan barrena aise hedatzen dena. Gaixoaren ikuspuntutik, aldiz, eritasunak ''larriak'' eta ''kronikoak'' edo ''zaharrak'' izan daitezke; aurrenekoek ez dute luze irauten baina erasoaldi bizikoak izaten dira eta bigarrenak era mailakatuan eta luzaro irauten dute.
 
Eritasun ''kutsakorra'' mikrobioen edo gorputzean sartzen diren bizkarroien eraginez sortutakoa da ''([[tuberkulosi]]a, [[sukar hori]]a, [[difteria]], ''eta abar'');'' eritasun ''ez kutsakorra'' gorputzeko organismoen edo ehunen hutsegiteak sortzen duena ''([[minbizi]]a, txurrena, [[diabetes]]a, eta abar).'' Hauek dira eritasunak, berorien ezaugarriak eta abar aztertzen dituzten medikuntzako adar nagusiak: ''patologiak'' eritasunak aztertzen ditu, ''etiologiak'' eritasunen eragileak, ''sintomatologiak'' sintomak, ''terapeutikak'' eritasunak nola sendatu eta ''klinikoak'' irakaskuntzaren atal praktikoak. Eritasuna zer motatakoa den ''diagnosiak'' zehazten du, eta ''pronostikoa'' eritasunak izan dezakeen bilakaeraz sendagileak egiten duen aurreikuspena da.
 
Gaur egun, gaixotu aurretik zaintzen da gorputza ([[txerto]]ak adibidez);'' prebentzioa'' egiten da alegia. Eritasunen kontra oso lagungarriak izan dira zenbait droga, medikuntzak eta, oro har, ebakuntza teknikek izan dituzten aurrerapenak, ikerketak eta osasun heziketari arreta berezia emateak.