Erauzketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 22 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q844704 orrian
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Erauzketa''' [[kimika]]n disolbatzaile baten bidez substantzia bat lortzeko erabiltzen den [[banaketa prozesu]]a da.
 
Horretarako, lortu nahi den substantzia disolbagarriagoa den disolbatzaile batean (erauzlea) disolbatzen da hasieran zegoen lekutik (matrizea) erauziz. Substantzia hau baldintza jakin batzuetan erauzlearekin kontaktuan jartzean, matrizearekin dituen loturak ahultzen dira eta erauzlearekin dituenak indartu.
 
== Prozesua ==
29. lerroa:
{{nagusia|likido-likido erauzketa}}
[[Fitxategi:Separatory funnel-tag.svg|thumb|100px|[[Dekantazio onil]]a bi faseekin<br /> 1.- Fase organikoa<br /> 2.- Fase urtsua]]
Nahastezinak diren bi disolbatzaile artean ematen den materia transferentzian oinarritzen da. Erauzi nahi den substantziak disolbatzaile bakoitzean duen disolbagarritasunaren menpe dago.
 
Lagin likidoari substantzia disolbatzea nahi dugun erauzle likidoa gehituko diogu [[dekantazio onil]] batean. Ondoren, onila astindu egingo da bi disolbatzaileak nahastuz eta substantzia guk gehitu diogun likidoarekin kontaktuan jarriz. Substantzia bigarren disolbatzailera pasako da eta inbutua geldirik utziko da pixka batean tapoia kenduta. Denbora horretan bi faseak bereiztu egingo dira, bata bestearen gainean geratuz. Fase horietako bat urtsua izango da eta bestea organikoa. Azkenik bi faseak banandu egiten dira dekantazio-onilaren bitartez, behean dagoena ontzi batera ateraz.
 
Disolbatzaile erauzleak hainbat baldintza bete behar ditu erauzketa eraginkorra izan dadin:
44. lerroa:
 
=== Solido-likido erauzketa ===
Kasu honetan lagina solidoa izango da eta erauzketarako likido bat erabiltzen da. Konposatu organikoen erauzketan erabiltzen da batez ere metodo hau. Lagin solidoa disolbatzaile likidoarekin kontaktuan jartzen da eta gero, nahasketari erauzketan lagunduko dion prozesua aplikatzen zaio.
 
Prozesu hau bi motatakoa izan daiteke:
* Erauzi nahi den substantzia eta matrizearen arteko loturak ahulak direnean agitazioa erabiltzen da. Lehenik eta behin lagina erauzlearekin kontaktuan jartzen da eta gero astindu egiten da nahastea. Honela, substantziak matrizearekin dituen loturak hautsi eta erauzlearekin elkartuko da. Ondoren, nahasketa iragazi eta disolbatzailea lurrundu behar da. Hau prozesu motela bezala ezagutzen da.
 
* Loturak sendoak direnean berriz, agitazioa ez da nahikoa. Kasu honetan, [[soxhlet erauzgailu]]a edo [[mikrouhin]]ak erabil daitezke. Lehenak denbora gehiago eta bolumen handiak behar dituen bitartean, bigarrena azkarrago burutzen da baina bolumen txikiekin bakarrik da baliagarria. Hauei prozesu bortitza deritzaie.
 
Lotura ahulak dituen lagin bati prozesu bortitza aplikatzean, erauzi nahi den substantziaz gain neste konposatu batzuk ere erauztea gerta daiteke. Alderantzizko kasua, hots, lotura sendoak direnean prozesu motela aplikatzean, etekin txikia lortuko da.
 
=== Fluido superkritikoaren bidezko erauzketa ===
Fluido superkritikoa presio eta tenperatura kritikoaren gainetik dagoen fluidoa da. Fluido honek likido eta gasen ezaugarriak izango ditu, baina ez da ez bata eta ezta bestea ere. Batez ere [[karbono dioxido]]a erabiltzen da, tenperatura eta presio kritiko nahiko baxuak dituelako eta lortzeko erraza delako.
 
Fluido superkritikoa depositu batean jartzen da. Balbula baten bitartez presio altua mantenduko da eta lagina dagoen erauzgailura bideratuko da. Bertan beroa aplikatzen da eta erauzi nahi den substantzia matrizetik bananduko da. Ondoren beste balbula batekin presioa jaitsiko da karbono dioxidoa gas bihurtuz eta erauzitako substantzia disolbatzaile bat dagoen ontzi batera garraiatuko da.
 
Iraupen laburreko metodoa da eta bolumen txikiekin erabilgarria, baina instrumentazio garesti eta sofistikatua beharrezkoa da. Produktu naturaletako olioak, hondakin uretako konposatu organikoak, sedimentuetako pestizidak eta lohietako hidrokarburo poliaromatikoak erauzteko erabil daiteke.
 
=== Erauzketa fase solidoan ===
72. lerroa:
4.- Berreskurapena. Disolbatzaile likido bat erabiliz substantzia fase solidotik berreskuratzen da.<br />
 
Prozesuaren hasieran fase solidoak substantziarekin afinitate handiagoa izan behar du, baina amaieran, berreskurapenean hain zuzen ere, disolbatzaile likidoak fase solidoak baino afinitate handiagoa izan behar du.
 
Fase solidoan egin daitekeen erauzketan beste aukera bat, substantzia bera erauzi beharrean interferentziak bakarrik erauztean datza. Kasu honetan bi pauso eman behar dira: aktibazioa eta interferentzien erauzketa.
 
Erauzketa hau egin aurretik solidoa aukeratu behar da eta horretarako hainbat gauza hartu behar dira kontuan, hala nola, erauzi nahi den substantziaren ezaugarriak eta kontzentrazioa, matrize eta disolbatzailearen ezaugarriak... Hori dela eta solido mota desbedinak daude:
80. lerroa:
* Solido polarra (substantziarekin [[hidrogeno zubi]]ak sortzen dira)
* Elkartruke ionikoa (substantziaren kargarekin erakarpen indarrak sortzen dira)
* Esklusio molekularreko solidoa
* Afinitate solidoa
 
88. lerroa:
Bi mikroerauzketa mota desberdin daude:
 
* Erauzketa zuzena: Silizezko zuntza erauzi nahi den substantzia dagoen disoluzioan sartzen da eta hau bertara itsatsiko da adsortzioz. Bertara ez da substantzia guztia itsatsiko, zuntzaren adsortzio maximora heldutako adsortzio hau konstante mantenduko da.
 
* Erauzketa buru-espazioan: kasu honetan ez da zuntza disoluzioan murgiltzen, bere gainean mantentzen da. Disoluzioa berotzean, hau lurrundu egingo da eta bertako konposatuak zuntzera adsorbatuko dira.
 
Silizezko zuntza zenbat eta lodiagoa izan, substantzia kantitate handiagoa harrapatuko du. Oreka egoerara heltzean, hau da, zuntza substantziaz asetuta dagoenean, adsortzioa amaitutzat emango da.
 
Azkenik desortzio beharrezkoa da.
* Desortzio termikoan, beroa erabiliko da substantzia zuntzetik ateratzeko, beroa aplikatuz eta fase mugikor gaseoso batean garraiatuz.
* Desortzio kimikoan, zuntza disoluzio batean sartu eta irabiatu egiten da substantzia bertan disolbatu arte.
 
Metodo honen abantaila detekzio limite baxua duela da.