Eratorpena eta hitz-elkarketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Ezabatu: copyvio: http://www.hiru.eus/eu/lengua-vasca/derivacion-y-composicion
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
== Eratorpena ==
Eratorpena hitz sorkuntzarako prozesu bat da. Horren bidez, jatorrizko hitz batekin semantikoki erlazionatutako kontzeptuak izendatu ahal dira (''hitz>hiztun'', esaterako). Horrek, [[lexema]] edo erro kopuru txiki batetik, erlazionaturiko beste hitz ugari sortzea baimentzen du. Hizkuntz askotan, [[euskara]] barne, eratorpena hitz berriak sortzeko baliabide emankorrenetakoa da, baina eratorpenik gabeko [[Hizkuntza|hizkuntzakhizkuntza]]k daude baita ere; horiek [[hizkuntza isolatzaileak]] dira batez ere, hitz-elkarketa erabiltzeko joera handiagoa dutenak.
 
Eratorpenak flexioarekin kontrastatzen du: biek erroari gehitutako [[Morfema|morfemakmorfema]]k erabiltzen dituzte hitz berriak sortzeko, baina, flexioan, morfema horiek informazio gramatikala gehitzen dute bakarrik. Eratorpena gardena da sintaxirako; flexioa, berriz, ez. Bestalde, eratorpenak aldaketa gramatikala ekartzen du gehienetan (''eman'' aditza ''emankor'' adjektiboan eratortzen da, adibidez); flexioa, aldiz, kategoria gramatikala mantenduko du (''katua, katuak…'' izenak izango dira beti, esaterako).
 
Bestalde, eratorpenak hitz-elkarketarekin zerikusi handia du esanahi aldaketari begira. Desberdintasun nagusia da eratorpenak esanahi gabeko morfemak erabiltzen dituela (-zale mendiari gehituta mendizale ematen du, adibidez) eta hitz-elkarketak esanahia daukaten morfemak lotzen dituela (''egon + gela = egongela'', esaterako).
 
=== Hitz eratorriak ===
Lexema bakar batetik eta eratorpen morfemekin sortutako termino multzoari hitz eratorrietako eremu semantikoa deritzo.
 
Batzuetan, hitz eratorrietako eremu semantiko baten barruan, hitz bat beste baten eratorria dela esan daiteke bigarren hitz hori afixu eratorrietatik abiatuta sortu ahal bada (eta, agian, afixu flexiboren bat kenduta). Adibidez:
 
''abes-tu > abes'' (afixu flexiboa kendu) > ''abes-lari'' (sufixu eratorria gehitu)
19. lerroa:
 
=== Eratorpen egiturak ===
Eratorpena (atzizkiak zein aurrizkiak) eta elkarketa kontuan hartuz, honako egiturak izan ditzakegu:
 
·     Atzizkidun eratorriari aurrizkia eranstea: ''marxismo'' > ''anti-marxismo''
 
·     Aurrizkidun eratorriari atzizkia eranstea: ''birmoldatu'' > ''birmolda-keta''
38. lerroa:
 
= Hitz-elkarketa =
Hizkuntzalaritzan, hitz-elkarketa hizkuntzen prozesu morfologiko bat da [[Neologismo|neologismoakneologismo]]ak sortzeko; hau da, hitz berriak sortzeko. Hitz-elkarketa lexema edo erro (hau da, hitzen parte aldaezin) bi edo gehiago koordinatzean datza, unitate semantiko eta sintaktikoa osatzen duen hitz berri bat sortzeko. Lokuzio, lexia, enuntziatu fraseologiko edo kolokazio bezalako unitate fraseologikoetatik desberdindu behar dugu.
 
Hitz-elkarketa hitz sorkuntzarako prozesu unibertsal bat da, hizkuntza guztietan ematen dena neurri batean edo bestean. Aldiz, eratorpena edo flexioa hizkuntza flexibo eta eranskarietara murrizten da gehienbat. Hitz-elkartuen tipologia eta esanahia desberdintzen da ere hizkuntzatik hizkuntzara. Alde batetik, hitz-elkartu koordinatuak daude, zeinetan bi hitzek kategoria berdinekoak diren eta, bestetik, menpeko hitz-elkartuak daude, zeinetan hitz-elkartuaren kategoria formante nagusiaren berekoa izango dena.
76. lerroa:
·     ''Barra-barra, plisti-plasta'' eta ''zehatz-mehatz'' eredukoak: bor-bor, dar-dar, kili-kili, mara-mara, pil-pil, nahas-mahas, tarteka-marteka... (Salbuespenak: esamesa, tirabira, tximista, , zurrumurru, dirdira, marmar...).
 
·     ''Ezkio-Itsaso'' ereduko leku-izen elkartuak: Abanto-Zierbena, Gernika-Lumo, Lasarte-Oria, Biurrun-Olkotz, Etxarri-Aranatz, Arratzu-Ubarrundia, Iruraitz-Gauna… (Bi herri elkartzean sortutako leku-izen horiek marratxoz idatzi behar dira, baina, ''Donostia/San Sebastián'' eta gisakoetan, herri bakar bat esateko bi izen erabiltzen direnean, itzulpena dela-eta, barra idatzi behar da).
 
Azkenik, honako hauek loturik idatziko dira:
84. lerroa:
·     ''Aldagaitz'' (aditzondo + izenondoa) bezalako izaera elkarteak: irakurgaitz, sinestezin, ulerterraz…
 
·     ''Odolustu'' (izena + aditza) moduko izen-elkarte arruntak: indargabetu, indargaldu, azpimarratu…
 
·     Bigarren osagaia ''-gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gabe'' edo ''-gintza,-zaintza'' duten elkarteak
 
·     Bigarren osagaia ''-aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide -(k)ume, -orde'' duten izen elkarteak: langile, atezain, dirudun, lotsagabe, solasaldi, asteburu, legegizon, lankide, kalekume…
 
·     Lehen osagaia ''aurre-, azpi-'' eta ''-gain'' duten izen elkarteak: aurreikuspen, gainbegirada, azpimultzo…
98. lerroa:
·     Amaieran “-ia” dutenetan: egia-maila, industria-sare, familia-liburu, ortografia-arau, geografia-izen, toponimia-ikerketa...
 
·     ''Hizkuntza, kultura, literatura'' edo ''natura'' osagaia dutenetan: hizkuntza-ariketa, hizkuntza-eskakizun, kultura-gaitasun, natura-zientzia...
 
·     Gainerako elkarte berri guztietan: eskola-liburu, hezkuntza-mundu, jaiotza-kontrol...