Difference between revisions of "Epitelio"

6 bytes removed ,  1 year ago
m
Robota: Aldaketa kosmetikoak
m (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-borobil +biribil))
m (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Epitelioa''' oso estuki kokaturiko [[zelula]] geruzez osatutako [[ehun (biologia)|ehuna]] da, zelulen artean substantzia estrazelularrik gabea. Organoak estaltzen ditu [[Azal (anatomia)|azal]] eta [[heste]]en barne estaldura bezala. Ehun honek babes, jariapen eta xurgapen funtzioa ditu.
 
Odol hodi eta nerbio gabekoa da. Beti beste ehun batean gainean finkatzen da, normalean [[ehun konektibo]]aren gainean. Zelula epitelial eta konektiboaren arteko mugan [[xafla basal]]a dago, matrize estrazelular bereziz eratutako geruza fina. Epitelio ehunak odol hodirik ez duenez, ehun konektiboan kokatutako odol hodietatik [[difusio]]z irtendako [[janari|elikagaiez]] elikatuko dira epitelio zelulak.
 
Epitelio ehuna [[enbrioi]]aren hiru hozi geruzetatik eratorria da:
 
=== Epitelio kubiko bakuna ===
Epitelio honetako zelulen itxura kubikoa da, hau da, luzeran zein lodieran antzeko neurria dute. Nukleo biribilak dituzte, erdialdean kokatuak. [[Obulutegi]]en epitelioan eta giltzurrun hodixketan aurki daiteke.
 
=== Epitelio zilindriko bakuna ===
* Hozi geruzaren gainean '''geruza arantzatsua''' dago, zelula poligonal handiz eraturikoa. Geruza honen itxura arantzatsua zelulen arteko [[desmosoma]] lotura ugarietan datza.
* Geruza arantzatsuko zelulak lautuz doaz gorantza mugitzen diren heinean. Geruza horren gainean zelula lau gutxi batzuez eraturiko geruza fin bat agertzen da, '''geruza bikortsua'''. Hemengo zelulak basofiloki tindatzen dira zitoplasman keratohialinazko pikorrak metatzen dituztelako. Zelula nukleodunak azaltzen dituen gainazaleneko geruza da (hemendik gorago dauden geruzek, baldin badaude, ez dute zelula nukleodunik).
* Epitelio batzuetan gainazaleneko zelulek nukleoa eta organulu gehienak galdu eta [[keratina]]z betetzen dira, ezkatatuz. Ezkata itxurako zelula hilez eraturiko geruza horri '''geruza korneoa''' da, eosinofiloki tindatzen dena. Geruza korneoa azaltzen duten epitelioei, ''epitelio lau geruzatu keratinotsuak'' deritze. Azken mota honetako da esaterako epidermia.
 
Beste batzuetan gainazaleko zelulek ez dute nukleorik galtzen eta ez da geruza korneorik eratzen, esaterako [[mihi]]an, [[hestegorri]]an edo [[bagina]]n. Epitelio hauek ''epitelio lau geruzatu ez keratinotsuak edo mukosoak'' dira.
 
=== Trantsizio epitelioa edo epitelio urinarioa ===
[[Bolumen]] aldaketa handiak jasaten dituzten egiturak estaltzen ditu epitelio honek. Geruza gutxi edo askotan antola daitezke, bolumen aldaketara moldatuz. Gernu bide nagusietan aurkitzen dugun epitelioa mota honetakoa da, [[gernu puxika]] eta [[ureter]]retan. Epitelio honen ezaugarria gainazaleko zelulen itxura da, zelula handiak eta gainazal aske biribildua dutenak.
 
Epitelio mota guzti hauetaz gain, badira epitelio kubiko geruzatuak (obulutegiko folikuluetan) eta epitelio zilindriko geruzatuak ere.
 
== Epitelioaren funtzioak ==
 
Epitelioak funtzio bat baino gehiago bete dezake kokapena eta zelula motaren arabera:
* Gaineztadura epitelio guztiek xafla zelular jarraituak eratzen dituzte, behealdeko ehun konektiboa ingurune mediotik zein barrunbeen argi aldetik isolatuz. Hauek langa selektibo gisa jokatzen dute substantzien garraioan. Alboko zelulen artean lotura hertsiak mantentzen direnez, garraioa zelula epitelialetan zehar gertatu behar da derrigorrez.
* Epidermiak gorputzaren gainazala iragazkaitz bihurtzen du eta gainera babes mekanikoa proportzionatze du. [[Ukimen]]aren erantzuleak diren nerbio mutur sentsitiboak ere bertan kokatzen dira.
* Urdaileko epitelioak gaineztadura funtzioa izateaz gain, funtzio jariatzailea ere badu.