«Epitalamio»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (→‎Historia: barne lotura zuzenketa)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Epitalamioa''' ezkontza-[[kantu]] liriko bat da, [[Antzinako Grezia]]n sortua eta ondoren [[Antzinako Erroma]]n imitatua. Epitalamio hitza [[antzinako greziera]]tik dator, {{lang|grc|ἐπι}} (''epi'', «ondorengo honen gainean») eta θάλαμος (''thalamos'', «eztei-ohea»), hau da, «eztei-ohean». Oro har, gazteek osatutako abesbatzak ezkonberrien gelako atearen aurrean abesten zuen. Ahotsak txirulez eta beste musika tresna leunez laguntzen zituzten. Epitalamioak konposatu zituztenen artean, Greziako [[Safo]] eta [[Kalimako]], eta Erromako [[Katulo]] daude.
 
== Historia ==
Epitalamioen jatorria oso antzinakoa da. Esaterako, [[hebrear]]ren artean, [[Biblia]]n, [[David]] erregeak konposatutako eztei-kantuak biltzen dira. Zenbait egilek epitalamioen sorkuntza [[Stesichore]]ri egotzi diote, 42ko [[Olinpiar Jokoak|Olinpiadan]]; tesi honek ez du oinarri handirik zeren eta [[Hesiodo]]ren garaietan generoa ezaguna baitzen, esaterako Tetis eta Peleoren ezkontzan kantatu zirenak.
 
== Pizkundean ==
[[Erdi Aroa]]ren ondoren, [[Pizkundea]]n, epitalamioaren generoa —beste genero klasiko batzuk bezala— hainbat poetaren eskutik berpiztua izan zen, hala nola [[Giovanni Pontano]], [[Juan Segundo]], [[Antonio Agustín]], [[Jerónimo Ramírez]], [[Gabriele Altilio]], [[Giovanni Gigli]] eta [[Martín Ivarra]] poeten eskutik.<ref>Antonio Serrano Cueto: "La novia remisa y el novio ardiente en el epitalamio latino: una imagen que pervive en el Renacimiento". ''Cuadernos de Filología Clásica. Estudios Latinos'', 2003.</ref>
 
== Gaur egun ==
[[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldean]] bakana da genero hau, ez bada hotsandiko zeremonietan, ezkontzetan zein hileta-elizkizunetan.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
* {{es}} [http://jujuiensis.blogspot.com/2013/11/el-epitalamio-en-safo.html Patrcia Calvelo: "El epitalamio en Safo"]
* {{es}} [http://revistas.ucm.es/index.php/CFCL/article/view/CFCL0303230153A/16733 "La novia remisa y el novio ardiente en el epitalamio latino: una imagen que pervive en el Renacimiento"], Antonio Serrano Cueto, ''Cuadernos de Filología Clásica. Estudios Latinos'' 23. liburuki, 1, 2003, 153-170 or.