Efesoarrei Gutuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Epistola efesoarrei''' [[Biblia]]ko Itun Berriko liburu bat da. [[Asia Txikiko]] [[Efeso]]ko hiriko biztanleei idatzitako gutun bat da, eta egilea, eliz tradizioaren arabera, [[Paulo Tarsokoa|Paulo Tartsokoa]] izan zen. Dena den, aditu gehienek uste dute Paulo Tartsokoaren ikasleren batek idatzi zuela. Epistola hau, filipostarrei, kolosarrei eta Filemoni idatzitako epistolekin batera, «Presoaldiko Gutunak» deiturikoen sortan sartzen da, haietan Paulok preso dagoela aipatzen baitu.
 
== Testuinguru historikoa ==
6. lerroa:
Bere bigarren apostolu-ibilaldian (K.o. 50 eta 52 urte bitartean) egonaldi laburra egin zuen Paulok Efeson (Eg 18,19-21). Hirugarren ibilaldian, berriz (K.o. 53 eta 58 urte bitartean), ia hiru urtez gelditu zen bertan (Eg 19,1–20,1.31). Egonaldi hori oso emankorra izan zen, haren predikuak juduen eta jentilen artean zenbait istilu sorrarazi bazuen ere.
 
Zenbait ikertzaileren ustetan, ezin da ziur esan epistola hau Paulok berak idatzia den ala ez, ezta Efesoko elkartearentzat bakarrik idatzia den ere. Izan ere, idazkiak berak ez du adierazten igorleak eta hartzaileak elkar ezagutzen zutenik, ezta, Paulorengan ohiko den arren, elkarteari buruz inolako berri zehatzik aipatzen ere.
 
Bestalde, Efeso izena ez da eskuizkriburik zaharrenetan ageri. Gutunaren gaia orokorra da. Uste izan da epistola hau ez dela eliz elkarte jakin bati zuzendua, Asia probintziako eliz elkarte guztiei baizik. Nabariak dira, bestalde, kolosarrei idatzitako epistolarekin dituen erlazioak, bai gaiari, bai hizkerari dagokienez. Askok uste dute, kolosarrei idatzitako epistolan oinarriturik, Pauloren ikasleren bat, hura hil eta gero, haren izenaz baliatu zela bere mezuari indarra eta aginpidea emateko. Beste zenbaiten iritziz, ordea, ez dago arrazoi erabakigarririk iritzi tradizionala ukatzeko, Paulok epistola hau K.o. 62an edo 63an Erroman preso zegoelarik idatzi zuela ukatzeko, alegia.
28. lerroa:
* Kristoren eta Elizaren misterioa (1,3–3,21).
* Kristauen jokabide berria (4,1–6,20).
* Azken agurra (6,21-24).
 
== Ikus, gainera ==