Enpedokles (sumendia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-mendi infotaula automatikoa +geografia fisiko infotaula)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
'''Enpedokles''' ({{lang-it|Empedocle}}) [[Sizilia]]ren hego-mendebaldean dagoen ur azpiko [[sumendi]]a da. [[Mediterraneoa|Mediterraneo itsasoan]], [[1831]]ko uztailean [[Sizilia]]ko hegoaldeko kostaldetik hogei bat miliara dagoen Enpedokles urpeko sumendiak eztanda egin zuen. Erupzioaren ondorioz 1,6 kilometro koadroko uhartetxoa sortu zen, barruan bi aintzira zituena<ref name=aa>{{erreferentzia|izena= Nagore |abizena= Irazustabarrena |url= http://www.argia.com/argia-astekaria/2411/bost-hilabetean-hiru-aldiz-konkistatu-zuten-harri-koskorra |izenburua= Bost hilabetean hiru aldiz “konkistatu” zuten harri koskorra |aldizkaria= [[Argia (aldizkaria)|Argia]] |data= 2014-04-13}}, CC-BY-SA lizentzia</ref>.
 
== Historia ==
=== Lehen aipamenak ===
[[1831]]koa ez zen sumendiak irla bat sortzen zuen lehen aldia; [[Enpedokles]]en erupzioen aipamenik zaharrena [[Lehen Gerra Punikoa]]ren garaikoa da, K.a. III. mendekoa. Baina fenomenoak ez zuen ordura arte [[1831]]ko uda hartan piztutako interesik sortu<ref name=aa/>.
 
=== XIX. mendea ===
Irlatxo berria [[uztailaren 12]]an ikusi zuten lehenengoz. Abuztuaren 2an, [[laba]]ri hozteko denborarik ia eman gabe, [[Humphrey Fleming]] Senhouse kapitain ingelesa [[Malta]]tik abiatu zen, lur zati berria konkistatzeko. ''Graham Island'' izena jarri zion irlari eta britainiar bandera ipini zuen [[sumendi]]ak botatako material gogortuan. Abuztuaren 17an Bi Sizilietako errege [[Fernando II.a Bi Sizilietakoa|Fernando II.aaren]]ren ontzi bat iritsi zen uharte koxkorrera. Senhousek jarritako bandera kendu eta [[Bi Sizilietako Erresuma|Bi Sizilietako erresumako]] armarri korapilatsua utzi zuten haren ordez. Izena ere aldatu zioten; ''[[Ferdinandea]]'' ipini zioten monarkaren omenez<ref name=aa/>.
 
Hurbiltasun geografikoa kontuan hartuta behintzat, logikoa zirudien uhartea siziliarren eskutan uzteak, baina denek ez zuten berdin pentsatzen. Irailaren 29an [[frantziar]] espedizio zientifiko batek bere bandera ipini zuen eta hirugarren izena eman zion lur zatiari : {{lang|fr|''Île Julia''}}<ref name=aa></ref>.
 
[[Europa]]ko potentziek lurralde zati txikienak ere metatzeko obsesioa muturrera eraman zuten, eta ia-ia nazioarteko gatazka piztu zuten irlatxoaren [[burujabetza|subiranotasuna]] medio. Baina laba solidotuak erraz higatzen ziren arroka porotsuak eratu zituen eta [[olatu]]en eraginez uhartea desegiten joan zen. Abenduaren 17rako irlaren arrastorik ez zen geratzen ur mailaren gainetik. Bost hilabetean hiru izen eta hiru jabe izan zituen lur zatitxoa urpean geratu zen<ref name=aa/>.
 
=== XX. mendea ===
Orduz geroztik Enpedoklesen beste erupziorik izan ez den arren, oraingoz behintzat [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] armadak izan du azken hitza aferan. 1986an [[Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada|AEBetako aireko indarrek]] [[Libia]] bonbardatu zuten {{lang|en|''El Dorado Canyon''}} operazioan. Libiarako bidean, bonba hegazkinek itzal susmagarria detektatu zuten itsasoan, eta etsaien itsaspekoa zelakoan, bonbardatu egin zuten.<ref>[http://opinionator.blogs.nytimes.com/2012/05/29/ephemeral-islands/ Ephemeral Islands], [[The New York Times|New York Times]]</ref> Airetik ikusten zena Graham, Ferdinandea eta Julia izandakoaren arrastoa besterik ez zen<ref name=aa/>.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}