Energia potentzial: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Fisika eta Kimika}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
[[Fitxategi:Wooden roller coaster txgi.jpg|thumb|250px|[[Errusiar mendia|Errusiar mendiko]] orgak garbi erakusten du energia potentziala nola energia zinetikoa bilakatzen den. Gorantz egine, orga moteldu egiten da; beherantz eginez, berriz, bizkortu. Orgaren energia osoa -energia potentzia eta zinetikoaren arteko batura- [[marruskadura indarra|marruskadurarik]] ez badago kontserbatu egiten da.]]
 
'''Energia potentziala''' sistema fisiko batek metatuta daukan [[energia]]tzat har daiteke. Energia hau askatu egin daiteke edo beste energia mota bat bihur daiteke, esaterako [[energia zinetiko]]a. Energia potentziala askatzen denean sistemaren objektuen egoera aldatzeko ahalmena dauka; horregatik deitzen zaio, hain zuzen, energia "potentzial".
Adibidez, errusiar mendiko orga jaisten denean, energia potentziala [[energia zinetiko]] bihurtzen da; aldiz orgak goranzko bidea hartzen duenean energia zinetiko hori berriro ere energia potentzial bilakatzen da.
10. lerroa:
Energia mota hau existitzen da objektu bat lekuz mugitzen bada eta [[indar]] batek objektua bere jatorrizko kokapenera bultzatzen badu. Adibidez, gorputz bat gorantz bultzatzen bada, [[grabitazio|grabitatearen]] indarrak beherantz bultzatuko du, bere jatorrizko lekura iritsi arte. Izan ere, [[energiaren kontserbazioaren printzipioa]]ren arabera, energia ez da ez sortzen ez suntsitzen eta, beraz, ezin da desagertu. Orduan, aurreko adibidean, energia gorputzean metatuta geratzen da. Gorputza askatzen bada, energia potentziala energia zinetiko bihurtuko da.
 
Definizio formalagoa emanez, energia potentziala kokapenaren energia da, hau da, objektu batek espazioan duen kokapenaren arabera daukan energia. Energia potentziala mota askotakoa izan daiteke, bakoitza indar mota bati lotutakoa. Esaterako, indar elastikoen ondorioz sortutako energiari energia potentzial elastiko deritzo; grabitate indarraren ondorioz sortutakoari, [[energia potentzial grabitatorio]]a; [[Coulomb-en legea|Coulomben indarindarrak]]rak sortutakoari, energia potentzial elektriko deritzo; [[indar nuklear sendo]]aren edo [[indar nuklear ahul]]aren ondorioz sortutakoari, energia potentzial nuklearra, etab. Energia potentzial kimikoa, esaterako [[erregai fosil]]etan metatutakoa, Coulomben indarraren ondorioz [[atomo]] eta molekuletako [[elektroi]]en eta nukleoen berrantolaketak eragindakoa da. [[Energia termiko]]ak, esaterako, bi osagai ditu: partikulen ausazko mugimenduaren energia zinetikoa eta partikulen elkarrekiko kokapenaren energia potentziala.
 
Arau orokor gisa, ''F'' indarrak egindako lana ondokoa da: