Energia berriztagarri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
28. lerroa:
 
== Motak ==
* [[Eguzki-energia]]: [[eguzkia|eguzkitik]] Lurrera [[erradiazio elektromagnetiko]] itxuran iristen den [[energia]] mota da. Eguzkia energi iturri agortezina eta berriztagarria da, eta [[energia termiko]]a edo [[argindar|elektrizitatea]] sortzeko erabiltzen da batez ere.
 
* [[Energia eoliko]]a: [[haize]]a erabiliz lortzen den [[energia]] da, hau da, aire korronteek sortutako [[energia zinetiko]]a erabiliz.
34. lerroa:
* [[Biomasa]]: Azken urteetan biomasa hitza energia-iturri alternatibo bat adierazteko hasi da erabiltzen. Kasu honetan, erregai modura edo ekoizpen industrialerako erabil daitekeen material biologikoari deitzen zaio biomasa.
 
* [[Energia hidrauliko]]a: Ibaietako ura da energia honen sortzailea. Ura urtegi batean bilduko da, eta gero, altuera handi batetik erortzen utziko da turbina baten gainera, eta turbina horrek, jiratzean, elektrizitatea sortuko du. Zentral hidroelektrikoek erreketako indarra aprobetxatzen dute. Espainiar estatuko elektrizitatearen %15 inguru horrela ekoizten da. Zentral hidraulikoak jartzeko lekurik aproposenak presetako ur-jauziak dira. Mota honen alde txarra, instalazioak eraikitzearen kostuaz gain, baldintza meteorologikoen menpean dagoela da.
 
* [[Itsas energia]]: Energia lortzeko balio duten hiru itsas fenomeno daude: olatuak, itsasaldiak eta sakontasunaren araberako tenperatura-aldaketak. Hiru fenomeno hauek, [[argindar|elektrizitatea]] sortzeko erabiltzen dira. Itsas-zentralak soilik itsasaldiak asko mugitzen diren tokietan daude.
53. lerroa:
== Bilakaera historikoa ==
 
Energia berriztagarriak izan dira gizakiak milaka urtean erabilitako energia mota bakarra. Bela nabigazioa, [[haize]] edo [[ur]] errotak eta [[eguzki-energia]] aprobetxatzeko sortu diren eraikuntza espezifikoak horren adibide dira.
 
[[James Watt]]en [[lurrun-makina]]ren asmakuntzarekin, energia aprobetxatzeko baliabide hauek alde batera utzi ziren denboran ezegonkorrak eta alditsuak kontsideratzeagatik. Hori dela eta, [[motor]]e termikoak eta elektrikoak gehiago erabiltzen hasi ziren. Denbora horietan, kontsumo txikia zegoenez, ez zen pentsatu ere egin energia iturri horiek agortu edo ingurumen arazoak sortu ahal zituztela.
63. lerroa:
Energia berriztagarriak [[argindar|elektrizitatea]] kontsumoaren %20a da, %90a [[energia hidrauliko]]a izanik. Beste energia guztien erabilera nahiko baztertuta dago:[[biomasa]] %5,5a, [[energia geotermiko]]a %1,5a, [[energia eoliko|energia-eolikoa]] %0,5a eta [[eguzki-energia]] %0,05a.
 
Gizarte industrial mendebaldarraren behar energetikoen %80a industrian, berokuntzan, eraikuntzen klimatizazioan eta garraioetan ( kotxeak, trenak eta hegazkinak) erabiltzen dira. Aitzitik, energia berriztagarriaren erabilera handiena [[argindar|elektrizitate]] produkzioan oinarritzen da.
Espainian energia berriztagarriak produkzio elektrikoaren %19,8ren arduradunak izan dira azken urteetan eta energia berriztagarriak erabiliz sortutako elektrizitatea aurreko urtean [[energia nuklear]]rarekin sortutako kantitatea gainditu zuen. Espainiako ''Energia Komisio Nazionalaren'' arabera, azken urteetan energia berriztagarrien urteroko salmenta 10 aldiz baino gehiago biderkatu da Espainian eta honekin batera haren prezioak %11 murriztu dira.
76. lerroa:
 
== Energia berriztagarriak gaur egun ==
Mundu-mailako elektrizitate kontsumoaren %20 dira, hauen %90 hidraulikoa izanik. Gainerako %5,5 biomasa, %1,5 geotermikoa, %0,5 eolikoa eta beste %0,5 eguzki-energia. Espainian, berriztagarriek %19,8 irudikatzen dute; Estatu Batuetan berriz,
 
== Energia berriztagarrien abantailak eta desabantailak ==
82. lerroa:
Energia berriztagarriak gauza guztiak bezalaxe beraien alde onak eta txarrak dituzte. Hauek dira energia berriztagarriek amankomunean dituzten hainbat ezaugarri.
 
* Energia tradizionalek ingurumenari egiten diotena baino kalte txikiagoa edo batere kalterik ez dute eragiten.
* Energia hauek instalatzeko inbertsio oso handiak egin behar dira.
* Oso ugariak dira.
* Baliabide naturalen ustiaketa suposatzen dute.
* Erabili ahala inoiz agortuko ez diren energiak dira.
* Energia berriztagarriak jasotzeko erabiltzen diren sistemetan, mugatuak diren eta ekoizpenean kutsatzaileak diren baliabideak erabiltzen dira (metalak, zementua, plastikoak...).
105. lerroa:
=== Energia iturri berriztagarri baina kutsagarriak ===
 
[[Biomasa]] kontuan hartzen badugu, egia da biomasa sortzerakoan, [[karbono dioxido|karbono dioxidoa]]a atmosferatik ezabatzen dela eta [[oxigeno]]a askatzen dela. Hala ere, biomasa erretzerakoan biomasako [[karbono]]a atmosferako oxigenoarekin konbinatzen da, berriz karbono dioxidoa atmosferara igorriz. Alde batetik, teorikoki, zikloa amaitzen denean ez da karbono dioxidorik igortzen, errekuntzarekin sortutako igorpenak sortutako biomasa berrian geratzen baitira. Beste alde batetik, praktikoki, kontuan hartu behar da ereinaldian, bilketan eta eraldaketan energia kutsagarria erabiltzen dela. Hori dela eta balantzea negatiboa da.
 
Bestalde, biomasa ez da guztiz agortezina, berriztagarria izan arren. Bere erabilpena momentu konkretuetan soilik egin ahal delako. Zalantzak existitzen dira, iturri hau zabaltzen bada, nekazaritzaren kapazitateaz masa begetal nahiko lortzeko. Hau zerealen prezioen hazkuntzarekin frogatzen ari da. Izan ere, zerealen prezioa ikaragarri igo da hauek [[bioerregai|bioerregaien]]en sorkuntzarako erabiltzen direnetik. Gainera, bioerregai guztiek fosil baliokideak baino karbono dioxido gehiago sortzen dute karbono unitate bakoitzeko.
 
[[Energia geotermiko]]a, geografikoki oso mugatuta egoteaz gain, bere iturri batzuk ere kutsagarriak direla uste da. Hau gertatzen da lur azpitik tenperatura handietan ura ateratzeaz batera bertan dauden gatzak eta mineral toxikoak ere ateratzen direlako. Zentral geotermiko nagusiena [[Toskana]]n tokatuta dago, [[Pisa]] hiriaren ondoan, eta ''Larderello-ko Zentral Geotermikoa'' da bere izena. Zentral honek, inpaktu bisual handia sortzen du haran baten erdian kokatuta dagoelako eta zentralera doazen metro bat diametroko hodi guztiak handik igarotzen direlako.
113. lerroa:
=== Integrazioa ingurunean ===
[[Fitxategi:Tauernwindpark.jpg|thumb|170px|Sorgailu eolikoak]]
Energia berriztagarrien akats nabari bat ingurunean sortzen duten inpakto bisuala da. Pertsona batzuek paisaiaren erdian sorgailu eolikoen estetika aurkitzea gorrotatzen dute, eta naturaren kontserbazioa aipatzen dute hirietatik kanpo dauden instalazio elektrikoei buruz hitz egiten dutenean.
 
Aitzitik, mundu guztiak erakarpena sentitzen du errota zaharrak ikusten dituenean.