Ireki menu nagusia

Aldaketak

110 bytes removed ,  Duela 8 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Eneko Aritza'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak'']</ref> —{{lang-ar|ونّقه‎|Wannaqo}}— ([[circa|c.]] [[770]] - c. [[852]]) [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako errege-erreginen]] dinastian lehen izen ezaguna da, nahiz eta oraindik ez [[errege]] eta ez [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako]] deitu (ez eta [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko]] ere)<ref name= "Mar">{{erreferentzia|abizena= Martínez Díez|izena= Gonzalo|izenburua = Sancho III el Mayor Rey de Pamplona, Rex Ibericus| urtea = 2007|argitaletxea = Marcial Pons Historia|lekua = Madril |isbn = 978-84-96467-47-7 |orrialdea= 21-23}}</ref>. Ingurunean [[Karolingiar etxea|Karolingiar inperioaren]] aurka ziharduten jauntxoen artean buruzagi zen. [[Kordobako emirerria|Kordobako emirren]] menpeko izatea erabaki zuen, eta hari bidaltzen zizkion atxilotutako karolingiar soldaduak. Tratua zuzenean [[Tutera]]ko [[Banu Qasi]] familiarekin egin zuen.
 
== Jatorria ==
Eneko Aritza 770. urte inguruan jaio zen eta gutxi gorabehera 852an hil zen. [[Aritza etxea|Aritza]] izeneko familiakoa, X. mendean jada abizen hori erabiltzen zuten agirietan.<ref name="Lacarra">{{erreferentzia|abizena= Lakarra de Miguel |izena= José María |izenburua= Textos navarros del Códice de Roda |bilduma= Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon |alea= 1 |orrialdea= 194–283 |urtea= 1945}}</ref> [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] errege dinastia izango zenaren sortzailea, Aritzaren inguruan sortu baitzen Iruñeko errege-dinastia, Enekotarrak izenez ere ezaguna.
 
Eneko Aritzaren jatorria ezezaguna da. Aitaren izena ere zalantzazkoa dute adituek. Leireko agiri batean {{lang|la|''Enneco ... filius Simeonis''}} (Eneko Ximenoren semea) agertzen da eta bestean, bere hileta-liburu antzekoa dena honelaxe dio: {{lang|la|''Enneco Garceanes, que fuit vulgariter vocas Areista''}} (Eneko Gartzez [Gartzearen semea], arruntean Aritza ezaguna). Geroagoko historialari askok agiriak hartu dituzte hizpide baina litekeena da ustelak edo gero sortuak izatea. XI. mendeko kronikariek - [[Ibn Hayyan]]ek edo [[Al-Udri]]k-, Eneko eta bere anaia ''ibn Wannaqo'' ({{lang-ar|بن&nbsp;ونّقه}}, "Enekoren semea" erabiltzen zuten abizen moduan.<ref name="Lacarra" /><ref name= "Barrau-Dihigo">{{erreferentzia|abizena= Barrau-Dihigo |izena= Louis |izenburua= Les origines du royaume de Navarre d'apres une théorie récente |aldizkaria= Revue Hispanique |alea= 7 |orrialdea= 141–222 |urtea= 1900}}</ref> [[Rodrigo Semenez Arradakoa]]k (c. 1170–1247) [[Bigorra|Bigorreko]] kondea edo bigorretarra zela zioen baina ez dago teoria babesten duen iturririk.<ref name= "Barrau-Dihigo" /> Badaude [[Semeno etxea]]ren gobernadoreen noble bat besterik ez zela esaten dutenak baina teoria hau bere burua legeztatzeko erabili zuten semenotarrek.<ref name="Lacarra" />
 
Enekoren amaren izena ere ezezaguna da. Tradizioak Oneka izena zuela dio, baina ez dago honi buruzko iturririk. Aditu guztiek [[Musa ibn Fortun|Musa ibn Furtun]] buruzagi [[muladi]]a ere ezkondu zuela eta [[Musa ibn Musa]] izan zuela semea diote.<ref>[[Ibn Hayyan]] eta [[Al-Udri]]k Eneko eta Orti Enekoitz amaren partez Musa ibn Musaren anaiak zirela zioen. Ezkontzen ordena zalantzazkoa da, Lévi-Provençalek eta Pérez de Urbelek kristau ezkontza lehendabizikoa zela diote eta Sánchez Albornozek, berriz, musulmana.</ref> Musa gaztea Tuterako Banu Qasien buruzagi bilakatu zenean, anaien arteko aliantza bere eremuetan burujabea izateko oso erabilgarria izan zen.
Pirinio inguruetan egoera ezberdina izan arren, haranetan kristauak gutxiengoa ziren. Orduko euskaldun batzuk alderdi [[Frankoak|frankoen]] alde egiten zuten, hasieran [[Karlomagno]]k eta gero [[Luis Errukitsua]]k eutsirik. Beraskotar leinu aberatsa frankoen alderdiaren buruzagia zen.
 
799an, karolingiarren aldekoek Iruñeko gobernadore musulmana edo ''[[vali (Islam)|wali]]''a, Eneko Aritzaren senidea zen [[Mutarrif ibn Musa]], erail zuten.<ref name= "Mar"/><ref name=LS>{{erreferentzia |abizena= Suárez Fernández|izena= Luis |izenburua= Historia de España Antigua y media |url= http://books.google.cat/books?id=OeiQxLSvC2IC&pg=PA155&lpg=PA155&dq=Batalla+de+Secunda+747&source=bl&ots=rQQLKy_Prf&sig=PlvY4NydhMUiwNh3F77cF1jnHuE&hl=ca&ei=uyY2Sur6KsWrjAfAi-2FCg&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=4_result&ct=result&resnum= |argitaletxea= Ediciones Rialp |orrialdea=186-188 |isbn= 978-84-321-1882-1}}</ref> 806an, frankoek eskualdea kontrolpean zuten, Berasko Baskoia edo Gaskoia izeneko gobernadorearen bitartez.<ref name= "Mar"/> 812an, Luis Errukitsuak Iruñerantz bidali zuen espedizio bat. Itzulera ez zen loriatsua, haurrak eta emakumeak hartu baitzituzten bahitu [[Orreaga]]ko mendatea zeharkatzeko.
 
816an, Ibn Hayyanen esanetan, Abd al-Karim ibn Abd al-Wahid ibn Mugitek frankoen aldeko "Jaungoikoaren Etsaia" zen Berasko Baskoia ({{lang-ar|بلشك&nbsp;الجلشقي}}, ''Balašk al-Ŷalašqī''), Iruñeko ''[[sahib]]''aren ({{lang-ar|صاحب&nbsp;بنبلونة}}) aurkako espedizioa zuzendu zuen, alderdi kristau eta paganoa bildurik baitziren. [[Pancorboko gudua|Hiru eguneko gudu batean]] omeiarren aldeko alderdiak bere etsaiak menderatu eta Berasko hil zuten, eta baita [[Alfontso II.a Asturiaskoa]]ren noblea zen Gartzia Lopez, Antso "Iruñeko zalduna" eta "Ṣaltān" izeneko zaldun paganoa ere. Frankoen aldekoen erabateko porrota erabilgarria izan zen Enekok baskoien buruzagitza lortzeko.<ref name "Sanchez"/> 820an, Enekok Aragoin zegoen frankoen basailua zen [[Azeari I.a Garindoitz]]en ordez [[Gartzea I.a Garindoitz|Gartzea "Gaiztoa"]] jartzeko.
 
824an, [[Pepin I.a Akitaniakoa|Pipino I.a]] errege frankoak eta bere menpeko jaun euskaldunak berriro armada bidali zuten Iruñera, baina bueltakoan, Orreaga-Garaziko inguruko mendietan, Eneko Aritza eta bere suhiak frankoen armadari gailendu zitzaizkien. [[Orreagako gudua (824)|Orreagako guduan]] [[Eblo]] eta [[Azeari Antso]] kondeak preso hartu zituzten. Oroel haitzean, [[Jaka]]tik gertu, baskoi nobleek Eneko Aritza errege goratu eta [[Iruñeko Erresuma]] burujabea sortu zuten.<ref name= "Mar"/><ref>{{erreferentzia|izena= Béatrice |abizena= Leroy |izenburua= Histoire du Pays Basque |argitaletxea= Jean-Paul Gisserot |urtea= 2005 |orrialdea= 17}}</ref>
 
Eneko Aritza saiatu zen buruzagi euskaldunekin harreman onak izaten eta familia loturak hedatzen, Tuterako Banu Qasi godo musulmanekin eta Gartzea "Gaiztoa" [[Aragoiko konderria|Aragoiko kondearekin]] bereziki. Halaber, Arabako Beila eta Berasko familiekin eta [[Frankoak|frankoen]] menpe bizi ziren [[Pirinioak|Pirinioez]] bestaldeko euskaldunek bera alde jartzen.
Garai hartan Iruñea zenez [[baskoi]]en hiri nagusia, Eneko Aritzak bertan kokatu zuen bere gortea. Iruñea leku estrategikoa bilakatzearekin batera frankoen eta arabiarren jomuga ere bihurtu zen. Eneko Aritzak ez zuen euskaldun guztiak aginte bakar batera ekartzea lortu, baina, baskoi-euskaldunak bizi ziren lurraldetara zabaldu zituen bere ekintza armatuak. Arabako lurraldeek etengabe jasaten zuten [[Asturiasko Printzerria|Asturias]] aldeko godoen, Kasio familiaren eta [[Zaragoza]]ko musulmanen erasoei aurre egin eta iparraldetik zetozen [[Frankoak|frankoei]] eutsi egin zien.
 
840. urtean Abd Allah ibn Kulayb Zaragozako ''wāli''ak Enekoren eremuak eraso zuenez, Musa ibn Musa bere anaia matxinatu zen.<ref>{{erreferentzia|abizena= de la Granja |izena= Fernando |izenburua= La Marca Superior en la obra de Al-'Udri |aldizkaria= Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon |alea= 8 | urtea= 1967 |orrialdea= 468-9}}</ref> [[Gartzea Eneko|Gartzea Enekoitz]]itz bere semea aritu zen erregeorde- agian 841ean gaixotasun batek Eneko elbarritu utzi zuen eta<ref name= "Mar"/>- [[Orti Enekoitz (Eneko Aritzaren anaia)|Orti Enekoitz]] ({{lang-ar|فرتون&nbsp;بن&nbsp;ونّقه}}, ''Furtūn ibn Wannaqo'') bere osabarekin batera. Biek Musarekin bat egin zuten Kordobako emirerriaren aurka. [[Abd ar-Rahman II.a]] emirrak hurrengo urteetan zigor-kanpainak ordenatu zituen. 843an izandako gudu batean, Orti Enekoitz hil zen, Musak zaldia galdu eta oinez ihes egin behar izan zuen, Enekoren semea zen Garindo zauritua izan zen eta noble batzuk, artean Berasko Gartzez, bando aldatu eta Abd ar-Rahmanen alde egin zuten. Musulmanek, porrotaren ondorioz, haien tropak hiriburuan sartu zituzten.<ref>{{erreferentzia|abizena = Cañada Juste|izena= Alberto|izenburua = Los Banu Qasi (714-924)|urtea = 1980|aldizkaria = Príncipe de Viana| alea = 58-59|orrialdea = 5-96|issn= 0032-8472|url =http://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/15651.pdf}}</ref>. Bien bitartean Europan [[Verdungo Hitzarmena|Verdungo banaketa]] adostu zuten urte hartako abuztuan.<ref>{{erreferentzia|izena= Joseph |abizena= Calmette| url= http://books.google.fr/books?ei=wW5ZTNiPFpOk4QblyaWKDQ&ct=result&id=96_RAAAAMAAJ&dq=trait%C3%A9+Verdun+843+texte+perdu+date&q=%2210+ao%C3%BBt+843%22 |izenburua= Trilogie de l'histoire de France - Le Moyen Âge |argitaletxea= Fayard |urtea= 1952|orrialdea= 109}}</ref>
 
Hurrengo urtean, 844an, Garindo Enekoitzek eta Musaren semea zen [[Lope ibn Musa|Lubb ibn MusaMusak]]k berriro kordobarren aurka egin zuten, eta Musa makurrarazi zuten. 845ean kanpaina labur bat egin ondoren, bakea adostu zuten.<ref name= "LeviGomez">{{erreferentzia|abizena1= Lévi-Provençal |izena1= Évariste |izena2= Emilio |abizena2= García Gómez |izenburua= Textos inéditos del ''Muqtabis'' de Ibn Hayyan sobre los orígines del Reino de Pamplona |aldizkaria= Al-Andalus |alea= 19 |orrialdea= 295–315 |urtea=1954}}</ref><ref name "Sanchez">{{erreferentzia|abizena= Sánchez Albornoz |izena= Claudio |izenburua= Problemas de la historia Navarra del siglo IX|aldizkaria= Princípe de Viana |alea= 20 |orrialdea= 5–62 |urtea= 1959}}</ref> 850. urtean, Musa berriro matxinatu zen, aritzatarren laguntzarekin,<ref name= "LeviGomez"/>. Urte hartan ere, ''Induo'' (adituen ustez Eneko) eta ''Mitio'',<ref>
Pérez de Urbelen ustetan [[Ximeno Iruñekoa]], baina Sánchez Albornozek ez du hori onartzen.</ref> "nafarren dukeen" ordezkariei harrera egin zieten Frantziako Gortean. [[Karlos II.a Burusoila|Karlos Burusoila]] Frantzia eta Akitaniako erregearekin bake-ituna egin zuten. Eneko 237. [[Islamiar egutegia|islamiar urtean]] hil zen, hau da, 851ko amaieran edo 852ko hasieran,<ref name= "LeviGomez"/><ref name "Sanchez"/> eta Gartzea Enekoitz (852-870) izan zuen ordezkaria.
 
=== Aragoiko koroaren sorrera ===
Aragoiko Koroaren zenbait iturri historigrafikok Eneko Aritzaren biografia eta haren ondorengoak Aragoiko konderri eta ondoren erregetzaren sorrerarekin lotzen dituzte. [[Jeronimo Zurita]] historialariak ([[1512]]-[[1580]]) sortu zuen ''Anales de la Corona de Aragón'' lanean aipatzen dira istorio horiek, egiaztatzeko zail direnak.
 
Kondaira horrek dio adibidez Aragoiko [[Sobrarbe]] eskualdeko kristauak musulmanen erasopean zirela 9. mendean eta Eneko Aritza Iruñeko errege beraien laguntzera joan zela<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Pueyo de Araguás. La cruz de Íñigo Arista.|hizkuntza=es|url=http://www.elpueyodearaguas.com/contenidos.php?idi=&cl=LUGARES_E&cla=_4IZ0Q02KB&tip=1&col=1&cimg=|aldizkaria=www.elpueyodearaguas.com|sartze-data=2018-08-10}}</ref>. Gerturatzen ari zela, [[gurutze]] bat agertu zitzaion zeru urdinean, [[Mairu|mairuenmairu]]en posizioa salatzen zuena, eta gurutzeari segika, [[segada]] egin zieten Aritzaren nafarrek musulmanei. Ustekabeko erasoa garaipen konpletoa izan zen, eta mairuen odol isuriak gorriz tindatu zuen Soto izeneko [[arroila]]. Sobrarbeko bizilagun kristauek erregetzat hartu zuten Eneko Aritza orduan. Eta gurutze mirarizkoa Aritzaren ikur bihurtu omen zen<ref name=":0" />. Gudu hartakoa eszena irudikatzen da [[San Juan de la Peña monasterioa|San Juan de la Peñako]] Aragoiko errege-erreginen panteoiko karezko erliebe batean (ikus irudia).
 
== Aritza eta kristatutasuna ==
 
== Ezkontza eta seme-alabak ==
Lévi-Provençalen ustez, Banu Qasi bere senideen moduan, [[poligamia|poligamoa]] izan zen.<ref name= "Levi">{{erreferentzia|abizena1 = Lévi-Provençal|izena1= Évariste|egile1-lotura=Évariste Lévi-Provençal|izenburua = Du nouveau sur le royaume de Pampelune au IXe siècle|urtea = 1953|aldizkaria = Bulletin Hispanique|liburukia= 55|alea = 1|orrialdea = 5-22|issn= 0214-3038|argitaletxea=[[Bordeleko Unibertsitatea]] | issn =0007-4640 |url=http://www.persee.fr/web/revues/home/prescript/article/hispa_0007-4640_1953_num_55_1_3340}}</ref> Beste adituek, berriz, Enekok Tota edo [[Oneka Belaskez|Oneka Beraskoitz]]<ref>{{erreferentzia|abizena= Settipani |izena= Christian |izenburua= La Noblesse du Midi Carolingien |argitaletxea= Occasional Publiucations of the Unit for Prosopographical Research |liburukia= 5 |urtea= 2004}}</ref>, Berasko 816an hildako Iruñeko gobernadorearen alaba edo Azeari I.a Garindoitzen senidea,<ref>{{erreferentzia|abizena= Mello Vaz de São Payo |izena= Luiz |izenburua= A Ascendência de D. Afonso Henriques |argitaletxea= Raízes & Memórias |alea= 6 |orrialdea= 23–57 |urtea= 1990}}</ref><ref>{{erreferentzia|abizena= Stasser |izena= Thierry |izenburua= Consanguinity et Alliances Dynastiques en Espagne au Haut Moyen Age: La Politique Matrimoniale de la Reinne Tota de Navarre |aldizkaria= Hidalguia |alea= 277 |orrialdea= 811–39 |urtea=1999}}</ref> ezkondu zuela diote. Edonola ere, lau seme-alaba ezagun izan zituen:<ref name="Lacarra" /><ref name= "LeviGomez"/><ref name "Sanchez"/>
* Asona Enekoitz, [[Musa ibn Musa|Musa ibn Musa ibn Furtun]], Tutera eta [[Huesca]]ko ''wali''a ezkondu zuena.
* [[Gartzea Eneko|Gartzea Enekoitz]]itz, Iruñeko buruzagia.<ref name= "Levi"/>
* Garindo Enekoitz, [[851]]n [[Kordoba]]n hilda. Eulogio Kordobakoaren laguna. [[Musa ibn Galind]], Huescako ''amil'' 860. urtean eta 870ean hilda, bere semea omen zen.<ref>{{erreferentzia|abizena= Sánchez Albornoz |izena= Claudio |izenburua= La Epistola de S. Eulogio y el Muqtabis de Ibn Hayan |aldizkaria= Princípe de Viana |alea= 19 |orrialdea= 265-66 |urtea= 1958}}</ref>
* [[Nunila Eneko|Nunila Enekoitz]]itz, [[Gartzea I.a Galindez|Gartzea “Gaiztoa”]] [[Aragoiko konderria|Aragoikoa kondea]] ezkondu zuena.
 
== Heriotza eta hilobiratzea ==
[[FileFitxategi:Sant Veturián - sarcofago.jpg|thumb|Eneko Aritzaren ustezko sarkofagoa, San Beturian monasterioan, Aragoin.]]
Eneko Aritzaren heriotzaren data zehatza ez da ezagutzen, ezta ere bere hilobia non den. Nafarroako tradizioak dio [[Leireko monasterioa|Leireko monasterioan]]n ehortzia dagoela, eta Aragoikoak berriz, [[Sobrarbe]] eskualdeko Araguas herrian ehortzi zutela, baina handik gero [[San Beturian monasterioa|San Beturian monasteriora]] eraman zutela gorpua. [[Petri IV.a Aragoikoa|Petri IV.a]] Aragoiko erregearen aginduz, [[Eneko Aritzaren gurutzea|Eneko Aritzaren gurutzearen]]ren irudia zeraman urrezko zapi bat bidali zen 14. mendean monasterio honetara, Aritza erregearen hilobia dotoretu zezan<ref name=":0" />.
 
Eneko Aritzarena izan zitekeen [[Sarkofago|sarkofagoasarkofago]]a San Beturianen dago oraindik, baina han ziren gorpuzkiak 1936an desagertu ziren bertatik<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Llista de panteons i tombes de sobirans a Espanya|hizkuntza=ca|data=2018-07-04|url=https://ca.wikipedia.org/w/index.php?title=Llista_de_panteons_i_tombes_de_sobirans_a_Espanya&oldid=20053461|sartze-data=2018-08-10|encyclopedia=Viquipèdia, l'enciclopèdia lliure}}</ref>.
 
== Erreferentziak ==
{{Nafarroako errege-erreginen aurkibidea}}
{{bizialdia|770eko hamarkadako|852ko|Eneko 1}}
 
[[Kategoria:Leireko monasterioan hilobiratuak]]
[[Kategoria:Nafarroako errege-erreginak]]