Emmy Hennings: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
3. lerroa:
 
== Bizitza ==
Gazte ezkondu zen Wilhem Vio ibiltariarekin, eta alabatxoa ere izan zuten, Anne Marie. Viorekin ezagutu zituen lehenengo [[kabaret]]ak, taberna zuloak eta [[kasino]]ak. Goseak jota, [[prostituzio|prostituta]] ere aritu zen. [[Bremen]] hirian ohartu zen, baina, sexua salduz antzerki enpresari, zuzendari eta kritikarien mesedeak lor zitzakeela. Lur jota zegoenean, elizetara jotzen zuen, beirateetako santuak marraztera, hondo beltz eta sakonetik azaleratzeko asmoz. 1910ean, [[Kolonia (Alemania)|Koloniara]] joan zen, eta [[John Hoexter]] poeta homosexual, judu eta suizida ezagutu zuen. Haren bitartez, [[morfina]], [[opio]]a eta [[eter]]ra ere probatu zituen, droga saltzailea baitzen. Hoexterrek, halaber, mugimendu espresionistan murgildu zuen. Hala, garai hartako izen handiekin erlazionatu zen; tartean, [[Gabriele D'Annunzio|D'Annunzio]], [[Filippo Tommaso Marinetti|Marinetti]] eta [[Jean Cocteau|Cocteaurekin]]. Gero, [[Munich]]en eta [[Berlin]]en, garai txarrak bizi izan zituen, baina [[ragtime]] erritmoekin ere zoratu zen, eta panpinak eraikitzen zituen emakume batekin maitemindu zen. Azkenik, 1914an, [[Hugo Ball]] ezagutu zuen, Municheko "Simplicissimus kabaret" ezagunean. Laster, abentura [[dadaista]] hasiko zuten elkarrekin, [[Zurich]]en, [[Lehen Mundu Gerra]]rekin batera. Antzerki dadaistako aktore guztiak ezagutu zituen bertatik bertara, [[Marcel Janco|Janco]], [[Richard Huelsenbeck]], [[Hans Arp]] eta [[Tristan Tzara]], besteak beste —Tzararen eta Henningsen artean sekula askatu ez zen tentsio sexual nabarmena tenkatu zen—. Arte eta gizarte burgesaren kontrako mugimendu berritzailean ere gizonezkoak nagusitu ziren, eta haien arteko norgehiagokak ere piztu ziren; esaterako, Ball, Huelsenbeck eta Tzararen arteko liskarra dada izena nork asmatu zuen argitzeko. Bada, Henningsek asmatu zuen dada hitza. Ballekin erabiltzen zuen etxeko kode bat zen: kalera atera nahi zuenean, «dada» esaten zion senarrari haur baten ahoskera erabiliz, da-k han esan nahi baitu alemanez.<ref name= "Berria">{{erreferentzia|izena=Julen |abizena= Azpitarte |url=https://www.berria.eus/paperekoa/1944/034/001/2018-12-02/dada_aingerua.htm|egunkaria=[[Berria]]|izenburua=Dada aingerua|data=2018-12-02| postscriptum = CC BY-SA 4.0 lizentziapean}}</ref>
 
63 urterekin hil zen, Luganon, alaba eta ilobak ondoan zituela. Ballen ondoan lurperatu zuten. Hiletara ez zen dadaista bakar bat ere agertu.<ref name= "Berria"/>
 
== Lanak ==
22. lerroa:
* ''Märchen am Kamin.'' Benziger, Einsiedeln/Kolonia 1943.
* ''Das irdische Paradies und andere Legenden.'' Stocker, Luzerna 1945.
* ''Ruf und Echo.'' Mein Leben mit Hugo Ball. Benziger, Einsiedeln/Zürich/Kolonia 1953.
* ''Briefe an Hermann Hesse.'' Hrsg. von Annemarie Schütt-Hennings. Suhrkamp, Frankfurt am Main 1956.
* ''Geliebtes Tessin.'' Die Arche, Zürich 1976.
31. lerroa:
 
{{bizialdia|1885eko|1948ko|Hennings, Emmy}}
 
[[Kategoria:Schleswig-Holsteingo jendea]]
[[CategoryKategoria:Alemaniako poetak]]
[[Kategoria:Dadaismoa]]
[[Kategoria:Kortesanak eta prostitutak]]