Emilio Mola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
 
== Biografia ==
=== Gaztaroa ===
[[Guardia Zibil]]eko kapitain baten seme jaioa, diziplina gogorrean hezi zen. Militar gisa, ''Regulares Indígenas'' mertzenarioen kidegoan zebilela nabarmendu zen.<ref>Preston, P. 2012, 37. or.</ref> [[1904]]an [[Toledo]]ko Akademia Militarrean sartu eta [[1907]]<nowiki/>an graduatu zenean, [[teniente]]<nowiki/>a zen.
 
=== Rifeko gerra ===
[[1909]]an [[Rifeko gerra|Rifeko gudan]] parte hartu<ref>Fernández López, Javier: ''"Militares contra el Estado"'', Taurus, [[Madril]], [[2003]], ISBN 84-306-0495-2</ref>, bertan zaildu, eta kapitain izendatu zuten. [[1919]] eta [[1920]]an berriro [[Maroko]]n borrokatu zuen. [[1927]]an, jeneral bihurtu zen. Marokoko bere esperientziaz idatzitako oroitzapenetako detaile lazgarriek agerian uzten dute erabat zakartu eta sorgortu zela aldi horretan.<ref>Preston, P. 2012, 37. or.</ref><ref group="oh">Aipatzen ditu, esate baterako, pertsonen garezur txikituak eta puztutako esteak.</ref>
 
=== Errepublikaren kontra ===
1930eko otsailean, [[Primo de Riveraren diktadura|Primo de Rivera]]<nowiki/>ren diktadura erori eta berehala, Segurtasuneko zuzendari nagusi aukeratu zuten, eta polizia lanari heldu zion. Buru-belarri aritu zen langile eta ikasle borrokak zapatzen Marokon tribuak zapaldu zituen modu berean. Istiluen Kontrako Eskuadroia sortu zuen horretarako, entrenamendu fisiko handiko eta armaz ondo hornitutako taldea, baita espioitza sare konplexu bat eratu ere (''Sección de Investigación Comunista''). Horien zereginetako bat oposizioko taldeetan infiltratuak sartu eta probokatzaile aritzea zen; 1936an, artean, indarrean zen.<ref>Preston, P. 2012, 37. or.</ref>
 
[[Espainiako Bigarren Errepublika]]n preso hartu zuten [[1932]]ko [[José Sanjurjo|Sanjurjo jeneralaren]] altxamenduarekin lotuta zelakoan. Hala ere, [[1933]]an [[amnistia]] lortu eta [[Fronte Popularra (Espainia)|Fronte Popularrak]], [[Casares Quiroga]]k, [[1936]]an [[Nafarroa]]ko Gobernadore Militar izendatu zuen. Nafarroan zegoela, egoera ezin hobea izan zuen indar matxinatuak bereganatzeko. Mola jeneralak, konspirazioaren "zuzendaria" zen heinean, karlistak alboan behar zituen: horiek, errepublikaren lehenengo egunetatik bertatik, beste gerra baten itxaropena zuten eta horretarako prestaketak egiten ibili ziren. Ekainean, buruzagi karlistak Molarekin batzartu eta matxinatzeko proposamena eta parte hartzeko baldintzak eman zizkioten: besteak beste, bi koloreko espainiar bandera ezartzea.
23. lerroa:
2016ko irailean, Iruñeko Udalak Emilio Mola eta [[Jose Sanjurjo]] jeneralak [[Erorien Monumentua|Erorien Monumentutik]] ateratzeko erabakiarekin bat egin zuen. [[Geroa Bai]]k, [[EH Bildu]]k, [[Ahal Dugu]]k, [[Ezkerra]]k eta [[PSN]]k alde bozkatu zuten; [[UPN]]k eta [[PP]]k, berriz, puntu horren aurka bozkatu zuten<ref>http://www.berria.eus/albisteak/126862/mola_eta_sanjurjo_hobitik_ateratzearen_aurka_bozkatu_dute_upnk_eta_ppk.htm</ref>.
 
== Ideologia ==
Militarismoan hezi eta goiz lerratu zen eskuin-muturrera. Bere ideiak eta proposamenak memorietan idatzita utzi zituen, 1931n eta hurrengo urteetan. Errusiako eskuin muturreko zuriekin harreman zuzena izan zuen, Evgenii Karlovitx Miller jeneralarekin, eta haren txostenak irakurri. Bertan, komunisten kontrako teoriak ez ezik, nazioarteko konspirazio judu eta masoiaren ideia babesten zen, eta Molak Espainia suntsitzeko ahaleginean zebiltzala defendatu zuen. Alde horretatik, Alderdi Komunistaren jardueraren indarra handietsi zuen, bere informazio agenteen txosten puztuak baliatuz.<ref>Preston, P. 2012, 38-39. or.</ref><ref group="oh">Hain zuzen, txosten horiek ''Bulletin de l'Entente International contre la Troisième International''era bidaliak izan ziren eta, aldi berean, aldizkari horrek nazioartera zabaldu zituen bere aleetan uka ezineko egia izango balira bezala eta, Espainian bertan, Francok eta beste hainbat militarrek irakurri zituzten; ikus Preston, P. 2012, 41-42. or.</ref>
 
== Oharrak ==
{{commonskat}}
<references group="oh" />
37. lerroa:
 
{{bizialdia|1887ko|1937ko|Mola, Emilio}}
 
[[Kategoria:Espainiako Gerra Zibileko militarrak]]
[[Kategoria:Hegazkin istripuan hildakoak]]