Emakumeak ingeniaritzan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Emakumea eta generoa}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
10. lerroa:
 
=== Hipatia Alexandriakoa (370-415) ===
[[Fitxategi:Hypatia_portrait.png|leftezkerrera|120px]]
[[Hipatia Alexandriakoa|Hipatia]] emakume zientzialari, filosofo, neoplatoniko eta maisua izan zen. Bere jakinduria eta ikasketekin, matematika eta astronomia garatzen lagundu zuen.
 
16. lerroa:
<br clear="all" />
=== Lillian Moller Gilbreth (1878-1972) ===
[[Fitxategi:Lillian Moller Gilbreth, 1921.jpg|leftezkerrera|120px]]
[[Lillian Gilbreth|Lillian Moller Gilbreth]] estatubatuarra ingeniari eta kudeaketan aditua izan zen. Lanpostuko mugimenduen azterketa zientifikoa egin zuen, mikromugimenduak argazki-kamera bereziekin ikertuz.
 
Taylorrek aldezten zuen lan-denboraren kronometro-kontrolaren aldean, Gilbrethek denboraren erabilera efizienteagoa zela nabarmentzen zuen mugimenduen azterketaren bidez.
31. lerroa:
 
=== Mary Winston Jackson (1921-2005) ===
[[Mary Winston Jackson]] bere bizitza osoan zehar NASAn lan egindako matematikari eta ingeniari estatubatuarra izan zen.
 
Matematika eta fisikan graduatu zen Hampton Institute-n 1942an, eta ondoren, beltzentzako eskola batean aritu zen lanean, umeei matematika irakasten. Geroago, Langley ikerkuntza-zentroan aritu zen kalkulu-lanetan, eta ondoren NASAko lehen ingeniari beltza izatera heldu zen. Postu horretara iristean degradazioa eskatu zuen eta aldi berean bi programen zuzendari izatera pasatu zen: Federal Women’s Program eta Affirmative Action Program. Gogor lan egin zuen NASAn zientzia, ingeniaritza eta matematika arloetan emakumeen promozio eta kontratazioan eragina izateko.
 
Mary hil ondoren, 2016an, ''Hidden Figures'' izeneko film ospetsua estreinatu zen arrakasta handiz mundu osoan. Bertan Jacksonen, Katherine Johnsonen eta Dorothy Vaughanen bizitza kontatzen da, eta bereziki horiek Mercury eta Apollo 11 proiektuetan egindako lana.
 
=== Edith Clarke (1883-1959) ===
[[Edith Clarke]] lehenengo emakume ingeniari elektrikoa izan zen. Sare elektrikoaren analisian espezializatu zen, eta haren ikerkuntzaren aplikazioa gaur egungo haize-sorgailuen kontrolean erabiltzen da.
 
Matematika eta astronomia ikasi zituen Vassar College ikastetxean, eta 1908an graduatu zen, kalifikazio onenekin.
 
Graduatu ondoren, matematika eta fisikako irakasle izan zen. Hala ere, beraren ametsa ingeniari izatea zenez, 1911n Ingeniaritza Zibila ikasten hasi zen Wisconsingo Unibertsitatean.
 
Geroago, 1918an, [[Massachusettseko Teknologia Institutua]]n (MIT) ingeniaritza elektrikoko ikasketak hasi zituen, eta 1919an erakunde horretako Elektrizitate arloko lehen emakume ingeniaria bilakatu zen.
51. lerroa:
Matematika eta zientzia ikasten aritu zen, eta programazioan hain ezagunak diren begizta edo azpirrutina bezalako kontzeptuak garatu zituen.
 
Adaren ekarpen ezagunenetakoa Babbageren makina analitikoari buruzko deskribapena da. Bestalde, konputagailurako hasierako bertsioarentzako kalkuluak egiteko jarraibideak ere egin zituen.
 
Lehen pertsona izan zen konputagailuetarako programak egiten; halaber, Bernoulliren zenbakien balioak kalkulatzeko pausoak deskribatu zituen.
61. lerroa:
 
=== Ellen Swallow (1942-1911) ===
[[Fitxategi:Ellen Swallow Richards (2).jpg|leftezkerrera|120px]]
[[Ellen Swallow Richards|Ellen Henrietta Swallow Richards]] estatubatuar kimikari eta ekologoa izan zen. "Ingurumenaren higienea" kontzeptuaren sortzaileetakoa izan zen, zientzia ekologikoaren aitzindari. Emakumeak zientzia naturaletako graduak ikas zezaten ahalegindu zen Ellen hamarkada oso batean.
 
69. lerroa:
<br clear="all" />
=== Inma Hernaez (1960-) ===
[[Inma Hernaez Rioja]] Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle katedraduna da.
 
Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan, telekomunikazio-ingeniaritzako ikasketak egin ondoren, gaur egun Bilboko Ingeniaritza Eskolan dihardu lanean irakasle gisa.
 
Euskarazko ahozko hizketa modu automatikoan lantzeko Aholab taldea sortu zuen 1995ean. Bertan egindako ikerketen ondorioz, euskara lantzeko sistema eraiki dute, hizketaren ezagutza automatikorako eta hizketaren sintesirako. Nazioarteko biltzarretan berrogei artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu.