Elkarte gastronomiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
[[Donostia]]n sortu ziren [[XIX. mendea]]ren erdialdean, garaiko turismoaren bultzadak ekarritako aisiaren [[pribatizazio]]ari aurre egin eta bertako [[taberna]] eta [[sagardotegi]]ei ezarritako ordu-murrizketen ondorioz. Geroztik, hasiera batean Gipuzkoara eta ondoren Euskal Herri osora zabaldu eta [[euskal kultura]]ren osagai deigarrienetakoa bilakatu dira, [[kuadrilla|koadrila]] izeneko taldearekin batera. [[Donostia]]n elkarte gastronomikoak hiriaren ikur dira eta parte hartze nabarmena dute [[Donostiako Danborrada]]n. Aldi berean, [[kirol]] eta kultura ekitaldien bultzatzaileak ere izaten dira.
 
Hasiera batean eta [[XX. mendea]]n zehar elkarte gastronomiko anitzek [[gizon]]ak soilik hartzen zituzten bazkide gisa eta emakumeei debekatu egiten zitzaien, baina egun sexu-bereizketa gainditu den ezaugarria da. Funtzionamenduari dagokionez, taberna arruntetan ez bezala, elkarte gastronomiko bateko kideek eurek hartu, prestatu eta zerbitzatzen dituzte edariak eta janariak, [[autogestio]] printzipio batez: irabazi asmorik gabeko elkarteak izanik, aldiro bazkide-talde bakoitzak kontsumitu duena idatzi eta kostua bakarrik ordaintzen du, dagokion dirua kaxa komun batean sartuz eta gastu orokorrak aldiroko [[kuota]] batez estaliz.
 
== Ezaugarriak ==
11. lerroa:
Elkarte gastronomikoak [[auzo]]arekin loturik eratzen dira, auzo bakar batean elkarte zenbait izan badaitezke ere. Bazkideak [[kuadrilla|koadrilak]] osatzen dituzten pertsonak izaten dira, gizonak tradizionalki. Kideen kopurua aldakorra da: dozena bat lagunetatik ehundik gora bazkideetara. Elkarte gastronomikoaren egoitzan sukalde bat, bazkideek beraiek ekarritakoarekin platerak prestatzeko, eta mahaiak eta aulkiak daude. Ohikoa ez bada ere, elkarte batzuetan sukaldari bat kontratatzen da platerak prestatzeko. Printzipioz elkarteak bazkideentzat soilik badira ere, ohikoa da bazkideak ez diren pertsonak bazkide batek lagunduta elkartera sartu ahal izatea. Garbiketa eta bestelako lanak bazkideen artean egin badaitezke ere, ohikoa da horretarako kanpoko pertsona bat kontratatzea.
 
Elkarteek bazkide kopuru mugatu bat izaten dute. Bazkide berrien sarrera bazkide batek elkartea utzi edo zendu egiten denean gertatzen da: hautagaia elkarteko bi bazkideren eskutik izena eman eta ondoren elkarteko bazkideen onespena jaso behar du.
 
== Historia ==