Elisabet Valoiskoa (1546-1568): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
Elisabet Valoiskoa [[Fontainebleau]]n jaio zen, [[Frantzia]]n, [[1546]]ko [[apirilaren 13]]an. [[Henrike II.a Frantziakoa]] eta [[Katalina Medici]]ren alaba izan zen. Neskaren haurtzaroaz ez dakigu asko, baina badirudi aitak Diana Poitiersekoarekin izan zuen harremanak bere eragina izan zuela alabagan.
 
Elisabeten lehen ezkongaia [[Eduardo VI.a Ingalaterrakoa]] izan zen, baina [[1553]]an hil zen. Hurrengo ezkongai posiblea [[Karlos Austriakoa (Asturiasko printzea)|Karlos Austriakoa]] izan zuen, baina honen aita, [[Filipe II.a Espainiakoa]], bigarren aldiz geratu zen alargun eta planak aldatu egin ziren, [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe]] bilakatu baitzen Elisabet gaztearen senar.
 
[[1559]]ko [[ekainaren 22]]an ezkondu ziren [[Paris]]en eta Elisabetek 13 urte besterik ez zituen<ref>{{es}}http://repositori.uji.es/xmlui/bitstream/handle/10234/78028/forum_2008_12.pdf?sequence=1</ref>. Ahalordez ezkondu ziren eta Albako dukea zen [[Fernando Álvarez de Toledo|Fernando Álvarez Toledokoa Pimentel]] izan zen [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.aaren]]ren ordezkari. Ospakizun handiak izan ziren ondoren, baina istripu tamalgarria ere bai: programatuta zeuden torneo haietako batean zehar, Montgomeryko kondearen lantza bere aurkaria zen [[Henrike II.a Frantziakoa|Henrike Frantziakoaren]] begian sartu zen eta, garaiko sendagile hoberenak zaindu bazuten ere -[[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.aak]]k ospe handiko [[Andres Vesalio]] bidali zion, adibidez-, 3 egunez larri egon ondoren, hil egin zen eta, aitaren hiletak zirela-eta, Elisabeten bidaia atzeratu beharrean izan ziren, anaia [[Frantzisko II.a Frantziakoa|Frantzisko II.a]] Frantziako errege egin arte geratu zelarik<ref>{{es}}http://www.nationalgeographic.com.es/articulo/historia/secciones/8373/isabel_valois_reina_que_ilumino_corte_felipe.html</ref>.
 
[[1560]]ko [[urtarrilaren 6]]an zapaldu zuen Elisabetek lehen aldiz [[Espainia]]ko lurra, [[Orreaga]]ra iristean eta, [[otsailaren 2]]an, elkartu zen bikotea meza batean [[Guadalajara]]n. Lehen aldia zen senar-emazteak aurrez-aurre zeudela.
 
[[1564]]ko maiatzean iragarri zen erreginaren lehen haurdunaldia, baina 3 hilabete geroago, Elisabetek biki pare baten abortatua jasan zuen.
 
Bigarren haurdunaldi bat atzeratzen ari zen eta urduri bizi ohi zen, garai hartan, itxarote hori. Laguntzeko izango zen esperantzan, [[Paris]]ko apezpiku eta martiria izan zen San Eugenioren gorpuzkiak [[Madril]]a ekartzeko agindua eman zuen. Jaungoikoaren laguntza izan ala naturaren legea, kuestioa da, [[1566]]ko [[abuztuaren 12]]an, [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe]] eta Elisabeten lehen alaba jaio zela, [[Elisabet Klara Eugenia Austriakoa]]: Elisabet bere amarengatik, Klara egunaren onomastikagatik eta Eugenia bere amak erregutu zion santuarengatik. [[1567]]ko [[urriaren 10]]ean, jaio zen bigarren alaba,
Katalina Mikaela Austriakoa. Erditzearen ondoren, Elisabetek bat-batean sukarrak hartuta gaixotu zen<ref>{{es}}http://repositori.uji.es/xmlui/bitstream/handle/10234/78028/forum_2008_12.pdf?sequence=1</ref>.
 
[[1568]]ko maiatzean, erreginaren osasuna ahuldu egin zen erabat. Haurdunaldi berri baten ondorioz, okadak, bertigoak eta zorabioak etorri zitzaizkion, gorteko sendagileak arintzen saiatu zirenak.
 
Urte bereko [[ekainaren 24]]an, [[Karlos Austriakoa (Asturiasko printzea)|Karlos printzea]] hil zen 23 urte besterik ez zituenean. Berri latza izango zen hura Elisabetentzako, harreman estua baitzuen harekin -hasiera batean, lehen esan bezala, hau izango zen bere senargaia eta ez aita-. Aitak zorrotz tratatzen zuen [[Karlos Austriakoa (Asturiasko printzea)|Karlos]] gaztea eta atera gabe zeukan etxean azken 5 hilabeteetan, baina bai Elisabetek eta baita bere koinata zen Joanak ere askotan eskatu zioten semea hobeto tratatzeko<ref>{{es}}http://mdc.ulpgc.es/cdm/ref/collection/aea/id/2271</ref>.
 
Gauzak ez zuen hobera egin. Urte hartako [[urriaren 3]]an, 5 hilabeteko ernaldia zuen neska bat galdu zuen Elisabetek; Joana izena eman zioten jaio eta handik ordu eta erdira hil zen haurrari.
 
Sendagileek umearen erditzearekin erreginaren osasunak hobera egingo zuela pentsatu zuten, baina ez zen horrela izan, ordu gutxira Elisabet Valoiskoa hil egin baitzen<ref>{{es}}http://www.nationalgeographic.com.es/articulo/historia/secciones/8373/isabel_valois_reina_que_ilumino_corte_felipe.html</ref>. 22 urte zituen une hartan. [[El Escorial]]-en [[El Escorial monasterioa|MonasterioMonasterioko]]ko Kripta Errealeko Infanteen Panteoian eman zioten lur, ez bere senarraren eta beste erregina batzuen ondoan, ez baitzen [[Espainia]]ko errege baten ama izatera heldu.
 
== Ondorengoak ==
Elisabet Valoiskoak eta [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.aak]]k 2 alaba izan zituzten:
* [[Elisabet Klara Eugenia Austriakoa]] ([[1566]]ko [[abuztuaren 12]]an - [[1633]]ko [[abenduaren 1]]a), [[Herbehereak|Herbehereetako]] erregina eta gobernaria izango zena.
* Katalina Mikaela Austriakoa ([[1567]]ko [[urriaren 6]]a - [[1597]]ko [[azaroaren 6]]a), Savoiako dukesa.