Elias Canetti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
== Biografia ==
[[Fitxategi:Elias Canetti tomb-stone.jpg|thumb|200px|Elias Canettiren hilobia]]
Elias Canetti [[Ruse]]n jaio zen [[Bulgaria]]n, [[1905]]eko [[uztailaren 25]]ean.
 
Canetti harro zegoen bere arbaso [[sefardi]]ekin eta, urteak geroago, [[Nobel Saria]] jaso eta geroago, [[Cañete (Cuenca)|CañeteCañeteko]]ko alkateari idatzi zion bere birraitona, aurreko mendean, handik gertu bizi izan zela esanez, ''Adrianópolis'' zeritzon italiar kolonian, alegia. Gero aldatuko zuen ''Cañete'' eta ''Canetti'' hartu haren ordez. Sendi osoa joan zen [[Bulgaria]]ra bizitzera eta han jaio zen Elias, baina [[ladino]] hizkuntza betirako geratu zitzaion odolean. [[Cañete (Cuenca)|CañeteCañeteko]]ko alkateak bertako seme izendatu zuen erantzun bezala<ref>http://elpais.com/diario/1994/08/19/cultura/777247202_850215.html</ref>.
 
[[1912]]an aita hil eta gero, batetik bestera ibili ziren, amak [[adimen-gaitasun handiko haur]]ra ikusten baitzuen eta semea ahalik eta kultura ezberdin gehiagotan murgilarazten saiatu zen. 5 hizkuntza menperatu zituen eta [[Manchester]]ren bizi zen eta [[Londres]]en ere bai, [[1952]]an britainiar pasaportea betirako izan zuelarik. [[Frankfurt am Main]]en ere izan zen eta [[Zürich]]en ere bai, azken formazio urteak [[Viena]]n eman zituelarik<ref>http://elpais.com/diario/1994/08/19/cultura/777247202_850215.html</ref>. Hantxe biziko zuen [[Lehen Mundu Gerra]] eta, garai horretan, alemaniera hizkuntza nagusi bihurtzen joan zitzaion.
 
[[Zürich]]en eta [[Alemania]]n izan ondoren, [[Viena]]ra itzuli zen [[1924]]an Zientzia Kimikak ikasteko asmoz eta, [[1929]]an, graduatu zen; hala ere, zaletasun handiena literatura du eta horretan dihardu zuen [[Suitza]]n.
 
[[Viena]]n egon zen garaian, bere bizitzan eragin handia izango zuten jende asko ezagutu zuen. [[1934]]an, Venetia Toubner-Calderán, ''Veza Taubner'', idazlearekin ezkondu zen eta lehenengo obrak idatzi zituen: ''Hochzeit'' (''Ezkontza'') [[1932]]an idatzitako antzerkia, ''Die Komödie der Eitelkeit'' (''Harrokeriaren komedia'') [[1934]]an idatzitako antzerkia eta ''Die Blendung'' (''Dizdira'') [[1936]]an idatzitako eleberria. Veza Canetti [[1960]]an hilko zen eta senarrak ez zituen sekula bere idatziak argitaratu. Ez da denbora asko austriar editore batek Vienako egunkari batean argitaratu zituen testuak bildu eta ezagutzera eman zituela.
 
[[1938]]an, berriz, [[Kristal hautsien gaua]]ren ondoren, Canetti [[Londres]]era joan zen eta hiritartasuna lortu zuen han [[1952]]an. [[Erresuma Batua]]n, lanik ospetsuenetako bat landu zuen, ''Masse und Macht'' (''Masa eta boterea'') gertutik bizi izan zuen [[Alemania nazi]]aren eragina islatzen zuelarik<ref>http://www.nobelprize.org/nobel_prizes/literature/laureates/1981/press.html</ref>.
 
Ez zen britainiarren pentsakera eta ohiturekin eroso sentitu eta kritiko izan zen herri horretako intelektualekin. Horrela erakusten du ''Partei unter den Bomben'' (''Festa Bonben Azpian'') lanean. Iris Murdoch britainiar idazlearen maitale izan zen eta errukirik gabeko argazkia egiten dio lan horretan.
 
[[70eko hamarkada]]tik aurrera [[Zürich]]en joan zen berriro bizitzera. [[1971]]n, haren lehenengo emaztearen heriotzaren ondoren, Hera Buschor zaharberritzailearekin ezkondu zen eta alaba bat izan zuten.
 
[[1972]]an, Georg Büchner Saria jaso zuen, alemaniarren hizkuntzaren sari literario garrantzitsuena eta, [[1981]]ean, berriz, [[Literatur Nobel Saria]].
 
Elias Canetti [[Zürich]]en hil zen, [[Suitza]]n, [[1994]]ko [[abuztuaren 14]]an. Orduak eman zituen igande goiz hartan hilezkortasunaz ari zen entseguan lanean. Aukeratuta utzi zuen hilobia, [[James Joyce]]renatik gertu<ref>http://elpais.com/diario/1994/08/19/cultura/777247202_850215.html</ref>.
 
Canettiren obra pertsonalen sorta ezin izango da ezagutu 2024rarte, testamentuan eskatzen zuen bezala.
40. lerroa:
* ''Der Ohrenzeuge. Fünfzig Charaktere'' [[1974]] (''Ear Witness: Fifty Characters'').
* ''Das Gewissen der Worte'' [[1975]] (''The Conscience of Words'').
* ''Die Gerettete Zunge'' [[1977]] (''Mihia aske)''
* ''Die Fackel im Ohr'' [[1980]] (''The Torch in My Ear'').
* ''Das Augenspiel'' [[1985]] (''The Play of the Eyes'').
63. lerroa:
 
{{bizialdia|1905eko|1994ko|Canetti, Elias}}
 
[[Kategoria:Literaturako Nobel Saridunak]]
[[Kategoria:Alemanezko idazleak]]