Elektroentzefalograma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Spike-waves.png|thumb|Erregistraturiko elektroentzefalograma]]
'''Elektroentzefalograma''', '''entzefalograma''' edo '''EEG''', [[Garun|garunagarun]]renaren jarduera elektrikoaren erregistroa da, zehazki, garunaren neuronek sortutako bulkada elektrikoak neurtzen ditu.
 
Elektroentzefalograma gaixotasunak diagnostikatzeko erabiltzen den azterketa neurologikoa da. Paziente baten kontzientzia-egoera aztertzeko erabiltzen da, eta baita garun-heriotza ziurtatzeko ere.
6. lerroa:
Elektroentzefalogramak sortutako seinaleen abantaila nagusia, denboran duten bereizmen handia da. Honek, neuronen jarduera elektrikoen aldaketak momentuan neurtuak izatea ahalbidetzen du. Aldi berean, desabantaila nagusia seinaleek espazioan duten bereizmen txikia da. Hau dela eta, ezin da zehazki jakin neurtutako seinale elektrikoa garunaren zein gunetan sortu den.
 
== Jatorri fisiologikoa ==
Ehun nerbiosoak potentzial elektriko aldakorrak sorrarazten ditu,  eta hauek organismoaren kitzikaberatasunaren oinarri dira. Deskarga elektriko batek sortzen dituen seinale elektrikoak dira potentzial elektrikoak, eta hauek  mintz zelularrean zehar hedatzen dira.  Elektroentzefalogramak garun-azalaren aktibitate elektrikoa hartzen du kontuan. Aktibitate hau, [[talamo]]aren eta garun-azalaren arteko elkarrekintzen ondorioz sortzen da.
 
17. lerroa:
== Seinalearen ezaugarriak ==
Azaldu den moduan, elektroentzefalogramak garunaren jarduera elektrikoa neurtzen du. Kitzikapen elektrikoa dela eta, uhin elektrikoak sortzen dira, eta uhin hauek potentzial elektrikoak sorrarazten dituzte neuronetan. Entzefaloak lau uhin nagusi sortzen ditu (beta, alpha, theta eta delta uhinak), pertsonaren kontzientzia-egoeraren arabera, uhin mota ezberdinak nabarmenduko dira.
* Beta uhinak: Uhin hauen frekuentzia 13-30 Hz-eko tartean egon ohi da. Uhin hauek nagusi dira adimen-jardueratan, hau da, pertsona adi dagoenean. Paziente batek  estresa, herstura edo egonezina  sufritzean, beta uhinen maila altuegia erregistratuko da.
 
* Alpha uhinak: 8-13 Hz-eko frekuentziak izateagatik bereizten dira. Pertsona esnatuta baina erlaxaturik dagoenean agertzen dira, adibidez ibilaldi batean.
* Theta uhinak: Uhin hauek 4-7 Hz-eko tartean daukate frekuentzia. Uhin geldoak eta tentsio baxukoak dira, pertsona lasaitasun sakonean dagoenean agertzen direnak.
* Delta uhinak: tentsio handieneko eta frekuentzia baxueneko (0,5-4 Hz) uhinak dira. Logura sakonean agertzen dira. Inoiz ez dira deuseztatuko, honek pazientearen garun-heriotza adieraziko bailuke.
 
== Seinalea jasotzeko ekipamendua ==
39. lerroa:
* https://en.wikipedia.org/wiki/Electroencephalography<nowiki/>Kontsulta-data: 2016ren apirilaren 14ean
 
* http://www.psych.westminster.edu/psybio/BN/Labs/Brainwaves.htm Kontsulta-data: 2016ren apirilaren 14ean 
 
[[Kategoria:Diagnosi medikoak]]