«El jorobadito (ipuina)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{izenburu etzana}}
'''''El jorobadito''''' (euskaraz "''Konkorduntxoa", ''1933) [[Roberto Arlt]] argentinarraren [[ipuin]]a da, bere lehen ipuin-bilduman jasoa. Bilduma honetan narratzaileak egoera antzekoetan erakusten dizkiguten lau ipuin ageri dira: ''El jorobadito'', ''Ester Primavera (Ester udaberri)'', ''Las fieras (Piztiak)'' eta ''El traje del fantasma (Mamuaren jantzia)''. Guztietan, narratzaileak hertsiak eta bakartuak daude, ''Konkorduntxoa ''ipuinaren kasuan, kartzelan preso delitu baten egintzagatik. Narrazioak protagonistek iraganean egindako ekintzen aitorpenak dira.
 
Gai nagusia gaizkia da, idazle hispanoamerikarrek asko ustiatu duten ideia. Honekin batera, delitua, eromena, traizioa, zurikeria eta moral burgesari kritika bezalako azpigaiak ageri dira.
 
== Argumentua ==
Argumentuak pultsio [[metaliteratura|metaliterarioa]] aurkezten du (istorio bat beste baten barne).
 
Ipuina protagonista kartzelan dela hasten da, hilketa bat egin ondoren. Protagonistak konkorduntxoa, berak ''Rigoletto ''deitzen duena, halabeharrez nola ezagutzen duen kontatzen du.