El País Vasco: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Izenburu etzana}}
[[FileFitxategi:El Pais Vasco.tif|thumb|El País Vasco, 1923tik 1930era Donostian argitaratu zen egunkaria.]]
'''''El País Vasco''''' Donostian 1923tik 1930era argitaratutako egunkaria izan zen.
 
== Historia ==
''El País Vasco'' [[Donostia]]n argitaratu zen 1923ko apirilaren 8tik 1930eko maiatzaren 29ra arte. [[Primo de Riveraren diktadura]] hasi baino hilabete batzuk lehenago sortu zen egunkari honek ez omen zuen oso harrera ona izan Donostiako egunkarien aldetik.<ref>''El País Vasco'' 165. zk. 1923.10.17 “''Contra El País Vasco''” 4. orld.</ref> Aurretik argitaratzen ziren [[La Constancia]], [[El Pueblo Vasco]] eta [[La Voz de Guipúzcoa|La Voz de Gupúzcoari]] egunkari berri bat gehitzeak hirian lehia bizia sortu zuen. Egoera gatazkatsu honen adibide da ''El País Vasco''ko zuzendariak, [[Evaristo Bozas Urrutia]]k, auzitara eraman izana ''El Pueblo Vasco''ko zuzendaria.<ref>''El País Vasco'' 159. zk. 1923.10.10 “''Ecos de una querella''” 4. orld.</ref>
 
Egunkariaren lehenengo urteko aleak ''La Prensa'' egunkariaren tailerrean inprimatu ziren. Hurrengo urtean, 1924ean, Jose Mari Lizarragak, Evaristo Bozas Urrutiak eta Ramon Berraondok ''Gráfica Vasca'' sozietate anonimoa sortu zuten eta egunkariak sendotasun gehiago lortu zuen. Elkartearen egoitzan, Okendo kaleko 6an, kokatu zen egunkariaren inprenta.<ref>''El País Vasco'' 410. zk. 1924.07.29</ref> Aldi berean egunkariari formatu handiago bat eman zitzaion eta kolaboratzaile taldean izen berriak azaldu ziren: Ponce de León, Gil Tillol, Blanca Acevedo, [[Ramón Gómez de la Serna|Ramon Gomez de la Serna]], Enrique Gaziel, Emilio Miciana, Jose Castellón eta Antonio Golluri.<ref>''El País Vasco'' 425. zk. 1924.08.14 “''Nuevos colaboradores''” 6. orld.</ref> Erredaktore taldeko kideak berriz, Pedro Sarasketa, Ziriaco Irigoien, Aurelio Aparicio, Angel Gorrotxategi, Joaquin Alvero eta Enrique Martin izan ziren, eta talde burua Amadeo Anton.<ref>''El País Vasco'' 425. zk. 1924.08.14 “''Nuestra redacción ha sido reforzada''” 6. orld.</ref>
 
Edukiari dagokionez, lehentasunak politika eta kirola izan ziren. Hiriko eta [[Gipuzkoa]]ko informazioaren berriemailea Angel Gorrotxategi zen. Emakumeentzako orriaren arduraduna berriz, Margarita G. Bozas Urrutia. Egunkarian idazten zuten idazleen artean, besteak beste, [[Juan Zaragueta]], Jose Maria Donosty, Luis Ureña, Praxedes Diego Altuna eta Manuel Munoa zeuden.
12. lerroa:
''El País Vasco''k ez zuen bizitza erraza izan, kritika politikoa egiten ahalegindu zen baina Diktadura garaiko zentsura egunkariaren garapenerako oztopo bihurtu zen. Artikulu zentsuratuen espazioa zuriz agertu ohi zen edo beltzez marratua. ''El Pais Vasco''k orri solte batean Arzadun gobernadoreak Bozas Urrutiari jarri zizkion zortzi multa agertu ziren, guztira 3.100 pezetako diru kopurua.<ref>Zenbakirik gabeko orri soltea, 1925.09.21 “''Multas''”</ref> Evaristo Bozas Urrutia, sortzaileetako bat, izan zen egunkariaren zuzendaria, egitasmo asko zituen baina diktadura garaiko egoerak ez zion lagundu eta [[Argentina]]ra alde egitea erabaki zuen, Amadeo Anton, erredaktore buruak ordezkatu zuen.<ref>''El País Vasco'' 1484. zk. 1928.01.08 “''De la intimidad de nuestra casa periodística. Don Evaristo Bozas Urrutia renuncia a la Dirección de El País Vasco''” 3. orld.</ref><ref>''El País Vasco'' 1485. zk. 1928.01.10 “''Homenaje del personal de El País Vasco a don Evaristo Bozas Urrutia''” 4. orld.</ref> Bozas Urrutiak alde egin eta bi urtera, 1930eko maiatzean, ''El País Vasco''k ateak ixtea erabaki zuen, eta egunkariaren egoitza eta inprenta [[El Día]]k erosiko zituen.
 
Egunkariaren bildumari dagokionez [[Donostiako Udal Liburutegien Sarea|Donostiako Liburutegi Nagusian]] 1. zenbakitik, hau da, 1923ko apirilaren 8tik 2.138 zenbakira, 1930eko maiatzaren 29 bitartera argitaratu ziren zenbakiak daude. Ale guztiak digitalizatuak izan dira eta Donostiako Udal Liburutegien Sareko Liburutegi Digitalean daude eskuragarri.
 
== Erreferentziak ==