El Dorado: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Muisca raft Legend of El Dorado Offerings of gold.jpg|thumb|250px|[[Muisca txalupa]] ospetsua: horrek eta beste hainbat [[urre]]zko piezak ''El Dorado''ren kondaira piztu zuten.]]
 
'''El Dorado''' ([[euskara]]z ''Urreztatua'') [[espainiar]] eta [[Ingalaterra|ingeles]] esploratzaile eta abenturazaleek irrika handiz luzaroan bila aritu ziren kondairazko leku edo hiri bat da. Haien artean [[euskaldun|euskal]] abenturazale ugari zeuden, adibidez [[Lope Agirre]] edo [[Pedro Urtsua]]. Kondairaren arabera, leku hartan [[urre]] kopuru amaigabeak omen zeuden, bertan metal hori hain ohikoa zenez, mespretxuz alboratua omen zen.
 
Ustez, lekua [[Hego Amerika]]ko [[Amazonas]] oihanean omen zegoen: horregatik, abenturazale asko aberastasun horien bila [[Brasil]], [[Ekuador]], [[Peru]] eta [[Venezuela]]ra atera ziren eta, sarritan, ahaleginean hil. El Dorado [[Granadako Erresuma Berria]]n zegoela uste izan zen. Kondaira [[1530]]<nowiki/>ean inguru sortu zen, espainiarrek bertako amerikar herritarren kondaira eta aipamen ugariei jaramon egin eta euren urre bilaketa grinarekin nahastu zenean.