Ekonomia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Ekonomia eta ekintzailetza}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
12. lerroa:
[[Zientzia]] izaera hartu zuenez geroztik, etengabe eztabaidatu da ekonomiaren definizioa. Eztabaida arlo anitzetan gertatzen da: ekonomia kontzeptu unibertsal bat den, une historiko bakoitzarekin lotu edota gizartearen beste arlo batzuekin batera (arlo politikoa, soziala edo kulturala) definitu behar den, esaterako. Zientzia ekonomikoaren sorreran, lana eta beste kategoria ekonomiko absolutuak sortzeko joera izan zen, uneko eta tokiko ekoizpen moduak kontuan hartu gabe, [[Adam Smith]] eta [[David Ricardo]]ren eskutik esaterako. [[Karl Marx]] izan zen definizio hauen mugak azaldu zituen lehena. Bere ustez, harreman ekonomikoa ezin da isolatu gizarteko beste harremanetatik eta ekoizpen-harremana ez da inoiz soilik ekonomikoa. Horrela, Marxen tesietan funtsezkoa den lanaren kontzeptua, ekonomiaren giltzarri dena, aztertzeko [[politika]] eta [[kultura]] ere aztertu behar dira<ref>{{es}} Enrique de la Garza eta beste batzuk:[http://books.google.es/books?id=tNRe89gBqFAC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0 ''Ciencia económica. Transformación de conceptos.''], 4-6 orr.</ref>. Zientzia ekonomikoa modu zabal honetan ulertzen denean, [[ekonomia politiko]] terminoa erabiltzen da.
 
Modu objektiboago (ez ordea zuzenago) batez, ekonomia [[eskasia (argipena)|eskasia]] kontzeptua erabiliz definitu ohi da. Ezaguna [[Lionel Robbins]] ekonomilariak [[1932]]. urtean eman zuen definizioa:
 
:«xedeen eta hautazko erabilerak dituzten baliabide urrien arteko erlazioari begira giza portaera aztertzen duen zientzia»<ref>{{en}} {{erreferentzia | abizena = Robbins | izena = Lionel | egile-lotura = Lionel Robbins | izenburua = An Essay on the Nature and Significance of Economic Science | url = http://www.mises.org/books/robbinsessay2.pdf | formatua = PDF | orrialdea = 16}}}</ref>.
38. lerroa:
== Pentsamendu ekonomikoaren eskolak ==
 
Ekonomia aztertu eta eratzeko pentsamendu-eskola edo joera anitz izan da [[historia]]n zehar. Grezian, Platon izan zen ekonomiari buruzko lehen hausnarketa egin zuena, eta ekonomia zerbait ordenatua eta antolatua izan behar zela esan zuen Erepublika liburuan, polisak dena kontrolatu behar zuela, eta braz esan daiteke estatuaren parte hartzearen eta lehen keynestarra izan zela.
 
[[Aro Modernoa|Aro modernoan]] hasita, XVIII. mendean [[eskola fisiokratiko|fisiokratak]] dira ekonomiaren lehenengo teoria osotu bat eratu zutenak. Batez ere [[Frantzia]]n garatu zen eskola honetako jarraitzaileek nekazaritza, eta zabalago, ekoizpena ekonomiaren zirkulazioa eta horrela gizarte osoaren ongizatea bermatzen dituen iharduera nagusia dela pentsatzen zuten, garaiko [[merkantilismo]]aren aurka. Indibidualismoa eta liberalismo ekonomikoa ere bultzatzen zituzten, ekoizpenaren oinarrian dagoen [[kapital (argipena)|kapitalaren]] garrantzia azpimarratzearekin batera<ref>{{es}} Antonio Blavia Esquirol: [http://books.google.es/books?id=9B8U1b4fL9IC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0 ''Evolución del pensamiento político''], 85-89 orrialdeak.</ref>.