«Ekialdeko Afrika Alemana»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (→‎Lehen urteak: barne lotura zuzenketa)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
|ereserkia =
}}
'''Ekialdeko Afrika Alemana'''<ref>{{erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0168.pdf|izenburua=168. araua: Afrika kolonialeko toponimia|egilea=[[Euskaltzaindia]]}}</ref> ({{lang-de|Deutsch-Ostafrika}}) Alemaniako kolonia Ekialdeko Afrikan izan zen. Lurralde horretan egungo [[Burundi]], [[Ruanda]] eta [[Tanzania]]ko alde kontinentala. Koloniaren hasiera 1880. hamarkadan kokatzen da eta [[Lehen Mundu Gerra]]rekin amaitu zen zeren eta, Alemaniaren porrota ondoren egin zen [[Versaillesko Ituna]]n, [[1919]]an zonalde horiek irabazleen eskuetara joan ziren. Koloniaren zabalera 994.996 km²koa zen. [[1913]]an 7. 700.000 biztanle zituen.<ref>https://www.wdl.org/es/item/2556/</ref>
 
== Koloniaren antolaketa ==
Ekialdeko Afrika Alemanean europar gutxi zeuden. Horregatik, beti, bertako buruzagien laguntza behar izan zuten antolamendua, zergak eta ekoizpenak mantentzeko. [[Alemaniar]]rek etxaldeak sortu zituzten [[kotoi]]a, [[kafe]]a eta [[sesamo]] lantzeko.
 
== Historia ==
=== Lehen urteak ===
Koloniaren historia [[Karl Peters]] abenturariarekin hasi zen. Petersek "Deutsch-Ostafrikanische Gesellschaft" konpainia, hau da, euskaraz "Ekialdeko Afrikaren Konpainia Alemaniarra", sortu zuen. Halaber, bertako buruzagiekin itun batzuk sinatu zituen, bereziki [[Zanzibar]] parean dagoen kostaldean. [[1885]]ko [[martxoaren 3]]an Alemaniako Gobernuak konpainiari inperioko baimena eman zion lurraldean [[protektoratu]] bat sortzeko asmoz. Petersek orduan zenbait espezialista kontratatu zuen lurraldea aztertzeko, [[Rufuji ibaia]]raino hegoaldetik ea [[Witu]]raino iparraldetik.<ref>http://www.puzzledelahistoria.com/?cat=3439</ref>
 
[[Zanzibarko Sultanerria|Zanzibarko sultanak]] berria ezagutu zuenean bere protesta adierazi zuen zeren eta haren ustez kontinenteko lurralde hori berarena baitzen. Orduan, [[Alemaniako kantziler]]rak, [[Otto von Bismarck]], bost gerra-itsasontzi bidali zituen ingurura eta [[abuztuaren 7]]an sultanaren jauregia erasotu zuten. Egoera ikusita, [[britaniar]]rek eta alemaniarrek lurraldea haien artean banatu zuten. Sultanak, britaniarren laguntza gabe, ituna onartu behar izan zuen.
 
Alemaniarrek [[Bagamoyo]]n, [[Dar es Salaam]]en eta [[Kilwa]] ezarri ziren. [[1888]]an [[Abushiriko matxinada]] sortu zen baina, britaniarren laguntzaz, berehala menperatu zuten, 1889an. 1890an, Londres eta Berlin bi inperioen arteko mugak zonaldean adostu zituzten; orduan, 1910era arte iraungo ziren Ekialdeko Afrika Alemanaren mugak ezarri ziren.
[[Fitxategi:Bagamoyo ruins 2007.jpg|thumb|Gotorleku alemaniarra Bagamoyon.]]
 
=== Indigenen erresistentzia ===
Alemaniarrek matxinada desberdinei aurre egin behar izan zieten. 1891 eta 1894 artean, Hehe herria, [[Mkwawa]] buruzagiaren agindupean, alemaniarren zabaltzeari aurre egin zioten. Azkenean, zenbait tribu alemaniarren alde jarri ziren eta Mkwawa garaitua izan zen. Hala ere, gerrillaren bitartez, alemaniarren aurkako erasoek jarraitu zuten. 1898an Mkwawak, inguratuta zegoela eta, bere buruaz beste egin zuen. [[1905]]ean, bestetik, [[Maji Maji matxinada]] sortu zen; [[Adolf von Götzen]] kondeak itzali zuen errebolta.
 
=== Ustelkeria ===
Kolonietan oso ohikoa zen arabera, Ekialdeko Afrika Alemanean ere ustelkeria kasuak eta eskandaluak zabaldu ziren. Baita ere ugari izan ziren biolentzia eskandaluak. [[1907]]an [[Bernhard von Bülow]]ek [[Bernard Dernburg]] izendatu zuen koloniaren administrazioa depuratzeko. Antza, oso erreforma garrantzitsuak sortu zituen eta kolonia eraginkortasunaren eredua bihurtu zen. Horri esker ere Lehen Mundu Gerra sortu zenean, bertako herriak alemaniarren alde jarri ziren.
 
=== Lehen Mundu Gerra ===
Lehen Mundu Gerran alemaniarren armada britaniarrena baino askoz apalagoa zen. Hala ere, jeneral batek, [[Paul von Lettow-Vorbeck]], aurre egin zien. Britaniarrek 200.000 gizonekin, [[Jan Smuts]]en agindupean, alemaniarrek 3.000 soldadu europar eta 11.000 natibo bakarrik zituen; alemaniarren aldeko indigenak [[askari]]ak ziren. Paul von Lettow-Vorbeck-ek lortu zuen garaipen garrantzitsuenetarikoa [[Tangako gudua]] izan zen; gudu horretan zortzi aldiz handiago zen armada garaitu zuen. Azkenean, gerra amaituta, [[Mozambike]]n amore eman behar izan zuen. Ekialdeko Afrikakoa izan zen Alemaniak porrotarik jasan behar izan ez zuen fronte bakarra.<ref>https://www.wdl.org/es/item/2568/</ref><ref>https://centenarioprimeraguerramundial.wordpress.com/tag/africa-oriental-alemana/</ref><ref>https://books.google.es/books?id=VLrTDQAAQBAJ&pg=PT121&lpg=PT121&dq=África+Oriental+Alemana&source=bl&ots=VBw6098NWB&sig=pfevlj_6-pOb1veraY8poDyFr9Q&hl=eu&sa=X&ved=0ahUKEwjJs8-r6MvYAhUDVxQKHdP4DBI4ChDoAQg8MAM#v=onepage&q=%C3%81frica%20Oriental%20Alemana&f=false</ref>
 
=== Versaillesko Ituna ===
[[Versaillesko Ituna]]k (1919) koloniarekin bukatu zuen, haien lurrak gerraren irabazleen artean banatuz:
* Mendebaldeko aldea, [[Ruanda-Urundi]] izenarekin, Belgikako eskuetan gelditu zen.
* Gainontzekoa, Erresuma Batuaren eskuetan gelditu zen, [[Tanganika]] izenarekin.
 
== Mapak ==
<gallery>
File:Meyers b14 s0300a.jpg|1888, Ekialdeko Afrikaren kostaldearen mapa historikoa.
</gallery>
 
== Iruditegi historikoa ==
<gallery>
File:Bundesarchiv Bild 105-DOA0793, Deutsch-Ostafrika, Sisalpflanzung.jpg|Sisaleko plantazioa, 1906-1918 inguruan.
</gallery>
 
== Bibliografia ==
R. O. Collins & J. M. Burns (2007): ''A History of Sub-Saharan Africa'', Cambridge University Press, ISBN 978-0-521-86746-7.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
* {{en}}:[http://www.tokencoins.com/gea.htm Rare German East Africa Siege Coins, Notes and Collectables.]
{{commonskat}}