Ehun Urteetako Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
24. lerroa:
 
== Gerrako kanpainak ==
[[Ingalaterrako normandiar konkista|Normandoek 1066an Ingalaterra beretzeak]] izan zuen ondorioetako bat izan zen Frantziako erregearen basailuetako bat aldi berean izatea Frantziako erregearen basailu eta bere erresumako errege; egoera horrek arazoak sortu behar zituen nahitaez, eta hala gertatu zen hurrengo urteetan. XII. mendean egoera hura korapilatu egin zen, Anjou eta Maineko konderriak eta [[Akitaniako dukerria]]k orobat geratu ziren Ingalaterrako errege etxeari ([[Plantagenet|Plantagênet]]) lotuta. Ingelesen arriskua saihesteko Frantziako erregeek egin zituzten ekintzak XIII. mendean zehar eman zituzten fruituak: [[Normandia]], [[Anjou]], [[Maine (eskualde historikoa)|Maine]] eta Akitaniako zati bat berreskuratu zuten.
 
Hala ere, [[Guiena]]k ingeles erregeen mende jarraitu zuen. Frantziako erregeak Guienan zuen aginpide izenezkoak dukerri hartako auzietan tarteko egoteko aukera ematen zion; ingeles agintariek, jakina, ez zuten onartu Frantziako erregea tartean sartze hura. Gaskoiek leial jarraitzen zuten Ingalaterrako erregeekiko, Ingalaterraren eta Guienako dukerriaren arteko lotura ekonomikoek leialtasun hori indartzen zutela: Guienako eskualdea [[ardo]]a ekoiztera zegoen emana, eta ardo hura Ingalaterrara esportatzen zen gehienbat. Frantziako erregeak 1294an eta 1323an saiatu ziren dukerri hura bahitzen, baina bietan ingeles erregeek berehala berreskuratu zuten. Urte haietan beste gertaera batek ingelesen eta frantsesen arteko harremanak gaizkoatu zituen, Frantziako tronurako ondorengotzak, alegia.
46. lerroa:
Estrategia horrek erasoan datorren gudarostea zabaldi batean aurrez aurre gudukatuz gelditzen saiatzera behartzen du etsaia, eta era horretako borroketan aurreko hamarraldian [[Eskoziako Bigarren Independentzia Gerra|Eskoziarekin egin zuten gerran]] landu zituzten taktikak baliatzen zituzten ingelesek.
 
Erdi Aroko gerragintza harresitutako hirien kontrako kostu handiko setio luzeetan zetzan. Eduardo III.aren armadak Filipe VI.a ([[1350]]ean hila) eta haren seme [[Joanes II.a Frantziakoa|Joan II.a]] (1350-64) defentsan aritzera behartu bazituen ere, Ingalaterraren menpeko lurraldeak hedatzea oso motela izan zen.
 
1346an Eduardo III.ak {{lang|fr|''chevauchée''}} horietako bat jo zuen Frantziako iparraldean, [[Cotentin]]go penintsulatik Calaiseraino: Caengo hiriari [[Caengo gudua (1346)|eraso zioten]], frantses gudaroste gizonez askoz ugariagoari sekulako hondamena egin zitzaion [[Crécyko gudua|Creçyn]] eta [[Calaisko setioa|Calais setioan]] jarri zuten, harik eta 1347ko abuztuan errenditu zen arte. Gudaldi harekin ingelesek garaipen aldi bat hasi zuten: urte hartan bertan Aiguilloneko setioa altxa zuten, [[David II.a Eskoziakoa|Eskoziako David erregea]] (Frantziaren borroka kidea) garaitu eta preso hartu zuten [[Neville's Crossko gudua|Neville's Crossen]], eta Karlos Bloiskoari [[La Roche-Derriengo gudua|La Roche-Derrienen]] (Bretainian) 1347an.