Eguzki-sistemaren sorrera eta garapena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Protoplanetary-disk.jpg|thumb|250px|Izar baten sorreraren irudikapena]]
'''Eguzki sistemaren sorrera eta garapenari''' buruzko teoriak konplikatuak eta anitzak dira, hainbat arlo zientifikoak barne hartuz, esaterako [[astronomia]], [[fisika]] eta [[geologia]]. Mendeetan zehar eguzki sistemaren sorrerari buruzko hainbat teoria proposatu dira baina gaur egungo ezagutza XVIII. mendean zehar garatu zen. Espazioaren konkista beste planeta eta galaxien behatzeko posibilitatea etorri zen eta [[fisika nuklear]]raren barnean egindako saiaketak [[izar]]ren sorrera eta deuseztapena argitzeko balio izan zuten.
 
== Eguzki sistemaren sorrera ==
 
=== Eguzki nebula ===
[[Fitxategi:M42proplyds.jpg|thumb|250 px|[[Hubble espazio teleskopioa|Hubble]] espaziontziaren [[Orion nebula]]ko protoplaneta disko baten irudia, argi-urte bateko zabalera duen "izar haztegi" bat, gure eguzkia sortu zenaren antzekoa]]
 
Egungo hipotesiaren arabera, eguzkiaren sorrera 1734an [[Emmanuel Swedenborg|Emanuel Swedenborgek]] lehenengo aldiz proposatu zuen [[hipotesi nebular]]raren bitartez azaldu daiteke<ref>Swedenborg, Emanuel. 1734, (Principia) Latin: Opera Philosophica et Mineralia (English: Philosophical and Mineralogical Works), (Principia, Volume 1)</ref>. 1755ean [[Immanuel Kant]], Swedenborgen teoria ezagutzen zuena, teoria honen garapenean aritu zen. [[Pierre-Simon Laplace]]k ere, 1796an antzeko teoria bat proposatu zuen bakarlanean<ref>{{erreferentzia |urtea = 1909 |izenburua = The Past History of the Earth as Inferred from the Mode of Formation of the Solar System |lana = American Philosophical Society |url = http://links.jstor.org/sici?sici=0003-049X%28190901%2F04%2948%3A191%3C119%3ATPHOTE%3E2.0.CO%3B2-U&size=LARGE |sartze-data = 2006-07-23}}</ref>. Teoria honek dio orain dela 4.6 bilioi urte odei molekular baten grabitazio kolapso batetik sortu zela. Hasierako odei molekular hau hainbat argi-urteko zabalera zuen eta hainbat izarren sorleku bezala hartzen da<ref> Lecture 13: The Nebular Theory of the origin of the Solar System [http://atropos.as.arizona.edu/aiz/teaching/nats102/mario/solar_system.html Unioversity of Arizona] (2006-12-27)</ref>. Izar sortzearen prozesua lasaitzat hartua izan da orain dela gutxi arte, baina antzinako hainbat [[meteorito]]en barruan aurkitutako elementuen azterketak argitu dutenez [[eguzkia]]ren sorrera hainbat [[supernoba]] hurbil zeudelarik gertatu zen.