Bilbo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
326. lerroa:
== Demografia ==
{{sakontzeko|Demografia Bilbon}}
Bilbok gaur egun 343.000 biztanle inguru dauzka, 2016ko datuen arabera. Azken urteetan biztanleria behera doa, oraindik [[1970eko hamarkada|1970eko]] krisialdiaren eraginagatik eta etxebizitzen prezioak garestitzeagatik. [[1980]] inguruan biztanleriak mailarik altuenagorena jo zuen, 430.000 biztanle inguru. Hala ere, oraindik ere Euskal Herriko hiririk handiena izaten jarraitzen du.
 
[[XX. mendea|XX. mende]] osoan zehar Bilbora eta inguruko herrietara milaka eta milaka etorkin hurbildu ziren, bai [[Bizkaia|Bizkaitik]] bai [[Espainia]]ko hainbat tokitatik bizi-maila hobearen bila. Hori dela eta, biztanleriaren hazkunde oso handia izan zen mendean zehar. Bi hazkunde garai bereiz daitezke: bata, [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibilaren]] aurretik, eta bestea, horren ondoren.
 
[[1970]]etik aurrera, ordea, krisialdia zabaldu zen hirian, [[Industria]]ren gainbeherak eta ingurunearen andeatzeak biztanlerian kontra egin zuten. Aurretik milaka pertsona etorri bezala, orduan milaka pertsona izan ziren Bilbo utzi zutenak, lan egoeraaukera hobearen bila.
 
[[2000ko hamarkada]]n mundu osotik [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] etorritako milaka etorkinek biztanleri galera eten egin zuten, eta, ondorioz, hiriko biztanleria 355.000 biztanle ingurutan egonkortu zen.