Efraín Ríos Montt: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
oraina -> iragana
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''José Efraín Ríos Montt''' ([[Huehuetenango]], [[1926]]ko [[ekainaren 16]]a - [[2018]]ko [[apirilaren 1]]a) [[guatemala]]r [[gudari|militarra]], [[politikari]]a eta [[diktadura|diktadorediktadorea]]a izan zen. Armadako jeneral gisa, [[Guatemalako Gerra Zibila|Guatemalako Gerra Zibilean]] esku hartu zuen. [[Estatu-kolpe]] baten ostean iritsi zen agintera eta [[1982]]-[[1983]] bitartean ''de facto'' Guatemalako presidentea izan zen<ref>[http://www.cidob.org/es/documentacion/biografias_lideres_politicos/america_central_y_caribe/guatemala/efrain_rios_montt#2 Efraín Ríos Montt] Cidob.org</ref>. [[2013]]an epaitu zuten, maien genozidioagatik akusatua<ref>Lander ARBELAITZ: [http://www.argia.com/blogak/lander-arbelaitz/2013/01/29/guatemalako-presidente-ohia-genozidio-akusaziopean-milaka-herritar-maia-hiltzeaz-akusatuta/ ''Guatemalako diktadore ohia, maien genozidioagatik akusatua''] Taupadak. Argia.com. Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentziarekin argitaratua</ref>.
 
== Biografia ==
Guatemalako Akademia Militarrean egin zituen ikasketak (aurrerago bertako zuzendari izatera iritsiko zen). [[1973]] eta [[1974]] urteetan presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, Kristau Demokrazia alderdiaren aldetik. Hauteskundeak, baina, bere aurkari politiko [[Kjell Laugerud García]]k irabazi zituen, bai Laugerud eta bai Ríos Montt armadako jeneral zirela. [[1982]]ko hauteskundeetan [[Aníbal Guevara]] jenerala atera zen garaile, baina Ríos Monttek hartu zuen aginpidea, ofizial gazteen estatu-kolpe baten ondoren. Presidente berriaren aurreneko neurrietako bat Foru Bereziko Auzitegiak sortzea izan zen. Auzitegiko epaileek, aurpegia estalita, 200 pertsona baino gehiago epaitu zituzten eta 16ri ezarri zieten heriotza-zigorra.
 
Ríos Monttek hartutako beste neurri batek, ''lur errearen'' praktikak, gerrillari laguntza ematen zion populazio zibila desegiteko balio izan zuen. Giza laguntzarako talde batzuen arabera, neurri horrekin 440 herri suntsitu ziren, milioitik gora nekazari bizilekuz aldatzera behartu zituzten, eta beste 40.000 bahitu edo desagerrarazi egin zituzten.
 
[[1990]]eko presidentetzarako hauteskundeetan, Ríos Monttek bere burua aurkeztu zuen, baina hautespen-erregistroak ez zion baimenik eman, konstituzioak debekatu egiten zuelako estatu-kolperen batean parte hartutako inor lehendakari izatea. [[1994]]an, ordea, bere karrera politikoa berritzeko aukera ikusi zuen, [[1985]]eko konstituzioa aldatzeko erreferendumaren ondoren. Legegintzarako hauteskundeetan Guatemalako Parlamentuko kide hautatu zuten, eta hurrengo urtean, Parlamentuko lehendakari. [[1995]]eko presidentetzarako hauteskundeak deitu zirenean, hautagai-zerrendan sartu ahal izateko legezko borrokan hasi zen, nahiz eta konstituzioaren arabera ezinezkoa zitzaion. Azkenean, Guatemalako Justizia Auzitegi Gorenak diputatu-kargua eta Parlamentuko presidente-kargua kendu zizkion.
22. lerroa:
 
{{bizialdia|1926ko|2018ko|Rios Montt, Efrain}}
 
[[Kategoria:Guatemalako presidenteak]]
[[Kategoria:Militarrak]]