Eduardo Txillida: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
 
 
{{biografia infotaula automatikoa}}
[[Fitxategi:Peine vientos 2.jpg|thumb|320px|''[[Haizearen orrazia]]'' (Donostia), <br />Txillidaren lanik ezagunenetakoa.]]
40 ⟶ 38 lerroa:
[[1951]]an Txillidak eduki zituen zortzi seme-alabetatik lehena jaio zen, eta laster familia osoa behin betiko bueltatu zen Donostiara. Txillidak ''[[Ilarik]]'', bere lehenengo burdinazko eskultura, osatu zuen. Momentu horretatik aurrera burdina gehien erabili zuen materialetako bat izan zen.
 
Hernanin jarri zen bizitzen, baina idortasun handiazeukan barnean: urtebete egon zen ezer egin gabe. Eskulturagintzako materiala aldatu egingo du: harria utzi eta burdina hartuko du. Eta dagoeneko [[abstrakzio]]aren bidea hautatuko du. 1952-1953an egiten ditu burdinazko lehen obra handiak: ''Barrendik, Gutiziatsu, Iru, Aize Orrazia'' (urteetan zehar, eta material desberdinak erabiliz, sorta osoa eratuko du), Ozka irtena, Inguruan biribil... 1954an egin zuen bakarkako lehen erakusketa Madrilen, Clan Galerian, arrakasta gutxiz inolaz. Urte berean aurkeztu zuen bere obra [[Milango Hiru Urtekoa]]n, [[Ramón Vázquez Molezún]] arkitektoak gonbidaturik, eta Ohorezko Domina erdietsi zuen. Urte berean egingo ditu [[Arantzazuko santutegia|Arantzazuko BasilikaBasilikarako]]rako lau ate. 1954an, beste artista batzuekin batera, Parisko 1 er Salon de l'Esculpture Abstraite-n erakusten du bere obra.
 
1954-1955ean eman zion hasiera ''Amets ingudea'' sailari (hamazazpi eskultura, 1954. eta 1966. urte artean eginak) eta ''Dardarra burdinean, Utsune soinudunak harri eta burdinean, Suaren goraipamena, Musika ixilla, Burni ikara, Txoriaren izpiritua'', etab. burdinean, sortuko ditu. Orobat, ''Mugarri Zurrumurru'' sorta egin zuen (zazpi pieza dira, bost burdinean eta bi altzairuan). Berna (1955), Madril eta Rouen (1957), Paris, New York, Chicago, Venezia eta Pittsburgh (1958), eta Madril, Kassel, Paris, New York eta Minneapoliseraino (1958) iritsiko dira bere erakusketak. 1957an Graham Foundation saria lortu zuen.
48 ⟶ 46 lerroa:
[[Fitxategi:Txillida_toki_abesti_gogorra.PNG||thumb|300px|Eduardo Txillidaren bi lan. Eskuinean: ''Toki''. Ezkerrean: ''Abesti gogorra''.]]
 
Erakusketak etengabe egiten ditu munduan zehar: Paris, Houstongo museoa ([[Miró]] eta [[Pablo Picasso|Picassorekin]]); bestalde, Donostiako Gaurko Artearen Erakusketan Abesti gogorra saileko lehena aurkezten du, zurezkoa. Baina garrantzirik handiena dutenak Parisko [[Maeght Galeria]]n 1961, 1964 eta 1968an egin zituenak dira. Azken horretan burdinazko, granitozko eta alabastrozko 14 eskulturen ondoan bere obra bikainenetako bat aurkeztu zuen, Utsaren inguru IV. Juan Daniel Fullaondo izan zen katalogoaren prestatzailea.Oso gaztetatik izan du Txillidak jakiteko zaletasuna, eta filosofoen irakurketak garrantzi berezia du beretzat, [[Henri Bergson|Bergson]], [[Martin Heidegger|Heidegger]], [[Theilhard de Chardin]] edo [[Gaston Bachelard|BachelardBachelardenak]]enak. Hainbat intelektual bestalde hurbiltzen da bere obrara, hala nola [[Roland Penrose]], [[Gabriel Celaya]], [[Jorge Guillén]], Martin Heidegger (Artea eta Espazioa liburua apain ziezaion eskatu zion Txillidari), [[Emil Cioran|Emile Cioran]] edo Gómez Pin.1966an antolatu zuen J.J. Sweeneyk Houstongo museoan Txillidaren obraren lehen erakusketa osoa Estatu Batuetan, geroago beste zenbait museotan aurkeztuko zena. Bi urte geroago hasiko dira halako erakusketak Europan, Basilea, Zurich, Amsterdam, eta abarretan.
 
1968an eskaera garrantzitsu bat hartzen du [[UNESCO|Unescoren]] aldetik, Parisko egoitzaren sarrerarako [[altzairu]]zko eskultura bat: Aize Orrazia IV, alegia.
74 ⟶ 72 lerroa:
Estelak izan dira Txillidak landu dituen arloetako beste bat. Estela horiek adiskide dituenei eta bestelako pertsonaia ospetsuei eskaini dizkie. 1977an halako lau aurkeztu zituen Parisen, gaurko artearen nazioarteko azokan, altzairuan eginak: Gudari, eta Nerudari, Allenderi eta Millaresi Omenaldiak. Era horretako estelak eskaini dizkie bere adiskide batzuei eta beste zenbaiti, adibidez Estela a Giacometti (1974), Estela a Picasso (1975), Estela a Borromini (1976), Estela a Bergson (1977), Estela a Sabino Arana 1977), Estela a Edgar Allan Poe (1978), Estela a Rafael Ruiz Balerdi (1992), etab.
 
[[Fitxategi:AmnistiaIkurra.png|thumb|224x224px|leftezkerrera|''Amnistiaren Aldeko Batzorde''en ikurra (Eduardo Txillidak egina, 1977)]]
 
1977an oparitu zion Eduardo Txillidak bere sorlekuari, Donostiari, hiriko sinbolo bilakatu den eskultura ospetsua, ''[[Haizearen orrazia]]'', Torrepean, [[Txubillo]] azpian, Kontxaren ertzean, haitzetan itsatsita dagoen monumentua. [[Luis Peña Gantxegi|Peña Gantxegi]] arkitektoarekin batera proiektatua dago obra osoa, eta hiru zenbakia da egileari joko guztiak egiteko aukera eskaintzen diona: hiru elementu funtsezkoenak hantxe aurkitzen dira, eskulturaren osagai barneko bezala, ura, eguratsa eta lurra, alegia; hiru eskultura dira, bakoitzak hiru beso dituela, eta hiru haitzetan hiru loturaz itsatsiak, espazioa mugatuz eta hertsiz. Donostian beste bi obra ere baditu Txillidak: Santa Maria elizari oparitua bat, eta [[Alexander Fleming|Fleming]] doktoreari eskainia bestea.