Eduardo Arroyo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
== Biografia ==
1963an [[Paris]]en egin zuen erakusketak Espainiako Gobernuaren protesta diplomatikoa eragin zuen, Arroyok eginiko [[Francisco Franco|Franco]], [[Benito Mussolini|Mussolini]], [[Adolf Hitler|Hitlerren]] eta abarren erretratuak zirela eta. "Miró berregina" (1967) eta "25 bake urte" (1965) dira sasoi hartako bere beste obra ezagun batzuk.
 
Frantziako [[1968ko maiatza|68ko maiatzean]] buru-belarri ibili zen, eta hurrengo urteetan [[Italia]]n jardun zuen, [[Klaus Gruber]]ekin hainbat eszenografia eginez. 1976an berreskuratu zuen pasaporte espainiarra, eta orduan hasi zen bere sorterrian erakusketak egiten. Kultura ministerioaren Arte Plastikoen Sari Nazionala eman zioten 1982an, eta Frantziako Gobernuak Arte eta Letren Zaldun izendatu zuen 1983an. Parisko Pompidou Zentroan eta New Yorkeko Guggenheim Museoan atzera begirako erakusketak egin dizkiote. Eskulturan ere jardun du azken urteotan.
 
Idazle gisara, [[boxeo]]ari buruz idatzi du (''Panamá Al Brown''), antzerki obrak (''Bantam'') eta kontakizunak: ''Sardinas en aceite'' (1990, "Sardinak oliotan"). 1998an ''Orgullo y pasión'' ("Harrotasuna eta grina") argitaratu zuen, autobiografia modukoa.
14. lerroa:
 
{{bizialdia|1937ko|2018ko|Arroyo, Eduardo}}
 
[[Kategoria:Espainiako idazleak]]
[[Kategoria:Espainiako margolariak]]