Ebola birus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{TaxoiDatubaseak}}
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
12. lerroa:
Izena [[Ebola ibaia|Ebola ibaitik]] datorkio, [[Kongoko Errepublika Demokratikoa|Kongoko Errepublika Demokratikoko]] iparraldeko [[ibai]]a, [[Kongo (ibaia)|Kongo ibaiaren]] ibaiadar den Mongala ibaiaren goialdea.
 
== Izaera ==
Ebolaren eragilea [[birus]] bat da, eta bost mota daude: Sudan, Zaire, Reston, Côte d'Ivoire ([[Boli Kosta]]) eta Bundibugyo. Horietatik, Sudan, Zaire eta Bundibugyo motek izurrite handiak eragin dituzte [[Afrika]]n.
 
Birusak eraldatu egiten ditu [[zelula endotelial]]ak, hau da, [[odol]]-hodien barne-azala estaltzen duten zelulak. Odol-hodiei kalte egiten dienez, [[plaketa]]k ezin dira gatzatu, eta gizakiek [[shock hemorragiko]]a izaten dute, odol ugari galduta.
 
== Historia ==
[[Ebola (argipena)|Ebola]] birusa [[1976]]. urtean atzeman zuten aurrenekoz<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/2461528/ebola-zer-den-ulertzeko-10-gako/ «Ebola zer den ulertzeko 10 gako»], ''EiTB'', 2014-08-06.<small>Testua ''[[Euskal Irrati Telebista|EiTB]]''ko orrialdean oinarritzen da</small></ref>, [[Nzara]] ([[Sudan]]) eta [[Yanbuku]] ([[Kongo]]) herrietan aldi berean gertatu ziren bi izurritetan. Bigarren herri hori [[Ebola (argipena)|Ebola]] ibaitik gertu dago; hortik dator gaixotasunaren izena.
 
=== Izurriteak ===
[[2014]]koa kontuan hartu gabe, aurreko izurrite larriena [[2000]]. urtean jazo zen, [[Uganda]]n. 400 pertsona kutsatu ziren, eta horietatik 170 hil ziren. Batez ere [[Afrika]]ko oihan tropikaleko herrixketan gertatu dira izurriteak. Bi ezaugarrik ezberdindu zituzten [[2014]]ko izurritea eta lehenago izandakoetatik: kasu asko zeudela eta gune oso jendetsuetan.<ref>Judith Perez, [http://www.argia.com/albistea/zer-da-ebola «Zer da ebola?»], ''Argia'', 2014-08-13</ref>.
 
== Kutsaketa ==
[[Birus]]a animalia basatietatik gizakietara igarotzen da, eta, [[gizaki]]en artean, gaixorik daudenen odola, likido organikoak edo ehunak ukituz kutsatzen da. Gizakientzako infekzio iturri nagusia [[tximino]]ak izan dira, baina [[Pteropodidae]] familiako [[saguzar]]rak dira birusaren eroale naturalak.
 
=== Sintomak ===
[[Sukar]] handia eta bat-batekoa; ahultasuna; mina muskuluetan, eztarrian eta buruan; oka egiteko beharra; diarreak eta zauriak larruazalean dira sintomarik nabarmenenak.
 
=== Lehen seinaleak ===
Oro har, 5 eta 10 egun artean pasatzen dira gaixotasuna kutsatzen denetik lehen [[sintoma]]k agertu arte. Dena dela, batzuetan 2 eta 21 egun artean igaro dira lehen seinaleak agertu arte.
 
== Diagnosia ==
Batez [[gernu]]an azterketa eginez egiten da diagnostikoa. Gernu lagin horiek oso kutsakorrak dira eta kontu handiz kudeatu behar dira.
 
== Pronostikoa ==
[[Ebola (argipena)|Ebola]] gizakiak ezagutzen duen gaixotasun hilgarrienetakoa da. Heriotza tasa %25-90ekoa da. Lehen sintomak agertzen direnetik gaixoa hil arte 2-21 egun igaro litezke.
 
== Tratamendua eta prebentzioa ==
Oraindik ez dago [[ebola (argipena)|ebolaren]] aurkako tratamendurik, baina txerto batzuk probatzen ari dira. Hainbat sendagai probatzen ari dira, baina oraingoz ez dago ebola prebenitzeko [[txerto]]rik.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Mendebaldeko Afrikako ebola agerraldia (2014)]]
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{TaxoiDatubaseak}}